2022/05/26ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2022KO APIRILA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 1,4 igo dira 2022ko apirilean
Urte arteko terminoetan, 2022ko apirilean 2021eko apirilaren aldean, kostuak % 11,9 igo dira
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntzaren kostuen indizea % 1,4 igo da 2022ko apirilean, aurreko hilaren aldean. Aurreko urteko hil beraren aldean, kostuak % 11,9 igo dira.
Etxegintzaren sektoreko kostuak % 1,4 igo dira hil arteko terminoetan, eta Obra Zibilekoak % 1,3. 2021eko apirilaren aldean, prezioak % 11,1 igo dira Etxegintzan eta % 15,7 Obra Zibilean.
Aurreko hilaren, 2022ko martxoaren, aldean, lehengaien kostuak % 1,8 igo dira, eta eskulanaren kostua, ordea, berean mantendu da (% 0,0). Urtetik urterako terminoetan, lehengaien kostuak % 13,9 egin du gora, eta eskulanarenak % 5,8.
Etxegintzaren sektorean, lehengaien kostua % 1,8 igo da hilabete batetik bestera, eta Obra Zibilean, berriz, % 1,7 igo da. Urte arteko bilakaeran, Etxegintzako lehengaien kostuak % 12,8 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 18,8.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Apirila 2022
| | Indizea | Aldakuntza (%) |
| | | m/m-1 | m/m-12 |
| Guztira | 119,8 | 1,4 | 11,9 |
| Eraikinak | 119,2 | 1,4 | 11,1 |
| Obra zibila | 122,3 | 1,3 | 15,7 |
| | | | |
| Lehengaiak | 120,7 | 1,8 | 13,9 |
| Eraikinak | 119,9 | 1,8 | 12,8 |
| Obra zibila | 124,1 | 1,7 | 18,8 |
| | | | |
| Laneskua | 116,7 | 0,0 | 5,8 |
Oinarria 2015=100
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
(p)Behinbehineko datuak
Data 2022ko Maiatzaren 26a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Eraikuntzaren sektoreak kontsumituriko lehengaien prezioei dagokienez, 2022ko apirilean, 2021eko apirilaren aldean, sektore hauetan izan dira igoerarik handienak: Energia elektrikoa eta gasa (% 71,8 gora), Petrolioa fintzea (% 61,9) eta Metalurgia (% 36,5 gora kostuetan). Lehengaien prezioetan hazkunde apalenak izan dituzten sektoreak, aldiz, hauexek izan dira: Makineriaren fabrikazioa (% 4,4ko igoera), Material elektrikoa (% 5,1eko igoera) eta Altzarien fabrikazioa (% 5,4koa).
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p). Apirila 2022
| | m / m-12 |
| Ezmetalezko meak | 9,1 |
| Zuraren eta kortxoaren industria | 25,6 |
| Petrolioa fintzea | 61,9 |
| Industria kimikoa | 30,1 |
| Kautxua eta plastikoa | 7,9 |
| Produktu mineral ez-metalezkoak | 9,5 |
| Metalgintza | 36,5 |
| Metalezko artikuluak | 17,3 |
| Material elektronikoa | 11,6 |
| Material elektrikoa | 5,1 |
| Makineriaren fabrikazioa | 4,4 |
| Altzarigintza | 5,4 |
| Energia elektrikoa eta gasa | 71,8 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2022ko Maiatzaren 26a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62