2022/05/05eko prentsa-oharra

INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2022KO MARTXOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera % 4,6 hazi da 2022ko martxoan

2022ko lehenengo hiru hilabeteotako metatuan, Industria Produkzioaren Indizeak % 7,9ko hazkundea izan du

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegiko termino homogeneoetan, Euskal AEko industria-produkzioa 2022ko martxoan % 4,6 handiagoa izan da 2021eko hil berean baino.

2022ko martxoa aurreko hilabetearekin alderatuta, ordea, Euskal AEko industria-produkzioa % 2,1 murriztu da, urtaro-ondorioak zuzenduta.

2022ko martxoko indizearen bilakaera, 2021eko martxoarekin alderatuta, desberdina izan da industria-sektore handietan. Energian, sektore bat non energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura eta petrolioa fintzea barne hartzen diren, % 11,6 hazi da produkzioa. Ekipo-ondasunetako produkzioa (ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialen egitea eta aireontziak edo itsasontziak egitea barne hartzen dituena), bestalde, % 11,2 igo da.

Kontsumo-ondasunak, osotara, % 6,0 igo dira, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak % 9,2 igo direlako, zeren Kontsumo-ondasun iraunkorrak, aldiz, % 6,8 jaitsi baitira. Elikagaien fabrikazioa, prozesatzea eta kontserbazioa, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa eta jantziak egitea dira Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren epigrafearen barruko jarduerak. Altzarien eta etxeko tresnen fabrikazioa dira, besteak beste, Kontsumo-ondasun iraunkorren sektoreko jarduerak.

Aitzitik, Bitarteko ondasunek (metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxu eta plastikozko produktuen fabrikazioa barne) % 0,8ko jaitsiera izan dute urte arteko terminoetan.

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Martxoa 2022

Excel csv
 Egutegi eraginak zuzendutako datuakDatu desestazionalizatuak
 m / m-12Am / A(m-12)m / m-1
INDIZE OROKORRA   
Euskal AE4,67,9-2,1
Araba/Álava1,55,9-3,4
Bizkaia8,29,3-0,5
Gipuzkoa2,97,8-2,8
ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK   
Kontsumo-ondasunak6,08,9-0,6
Kontsumoondasun iraunkorrak-6,80,3-5,0
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak9,211,10,5
Ekipo-ondasunak11,215,0-2,0
Bitarteko ondasunak-0,82,3-3,0
Energia11,612,8-3,9

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

Data 2022ko Maiatzaren 5a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Xehekiago, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, honako hauek izan dute urte arteko hazkunderik handiena 2022ko martxoan: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 19,3), Material eta ekipo elektrikoa (% 19,1) eta Makineria eta ekipoa (% 15,4). Bestalde, jaitsiera izan dute ekoizpenean Kautxua eta plastikoa (% 11,5ekoa), Zura, papera eta arte grafikoak (% 3,3) eta Garraio-materiala (% 0,2) sektoreek.

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Martxoa 2022

Excel csv
 m / m-12
Elikadura ind., edariak, tabakoa3,1
Zurgintza, papera eta arte grafikoak-3,3
Kautxua eta plastikoak-11,5
Metalurgia eta produktu metalikoak6,0
Materiala eta tresna elektrikoak19,1
Makineria eta tresneria15,4
Garraio-materiala-0,2
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna19,3

(p)Behinbehineko datuak

Egutegi eraginak zuzendutako datuak

(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak

Data 2022ko Maiatzaren 5a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Martxoko Industria-produkzioaren indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da hiru Lurraldeetan: Bizkaian % 8,2ko igoera izan da, Gipuzkoan % 2,9koa eta, azkenez, Araban % 1,5ekoa.

INFORMAZIO OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, martxoko indizea laginaren % 93,62ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera % 4,6 hazi da 2022ko martxoan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2022/05/05
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019839_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali