HomeGaiakLandetxeakPrentsa Oharrak Euskal AEko apartamentu...

2022/06/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2022ko maiatza

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko apartamentu turistikoetan 2022ko maiatzean erregistraturiko sarrerak eta gaualdiak COVID-19aren aurreko aldiaren gainetik daude berriz ere

Landa-ostatuetan, urte arteko igoerak bereziki adierazgarriak izan dira: % 211,5 sarrerak eta % 171,7 gaualdiak

Eustatek landutako datuen arabera, 2022ko maiatzean 10.291 sarrera eta 40.323 gaualdi izan dira Euskal AEko turismoko apartamentuetan. Bi zifra horiek 2019ko maiatzean, COVID-19aren aurretik, ikusitakoak baino handiagoak dira.

Euskal AEko landa-ostatuetan 14.341 sarrera eta 30.505 gaualdi izan dira 2022ko maiatzean; urte arteko hazkundeak % 211,5ekoa eta % 171,7koa izan dira, hurrenez hurren. 2019ko maiatzean, COVID-19aren aurretik, 15.688 sarrera izan ziren, eta 33.288 gaualdi.

Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Maiatza 2022

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera gelaka
 2022/05m/m-12 (%)2022/05m/m-12 (%)2022/052021/052022/05p.p. *2022/05p.p. *
EUSKAL AE14.341211,530.505171,72,132,4421,712,825,813,3
Estatukoak10.543144,623.501127,02,232,40----
Atzerritarrak3.7981.196,27.004701,41,842,98----
           
Araba/Álava2.678202,65.362188,02,002,1015,99,718,49,6
Estatukoak2.486195,64.999191,32,012,04----
Atzerritarrak192336,4363148,61,893,32----
           
Bizkaia4.344231,97.955157,01,832,3619,610,924,211,7
Estatukoak3.125153,26.087120,21,952,24----
Atzerritarrak1.2191.525,31.868464,41,534,41----
           
Gipuzkoa7.319203,717.188174,12,352,6026,015,730,516,3
Estatukoak4.932120,612.415111,42,522,63----
Atzerritarrak2.3871.271,84.7731.102,32,002,28----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2022ko Ekainaren 22a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Euskal AEko landa-ostatuetan, 2022ko maiatzean erregistraturiko sarreren % 73,5 eta gaualdien % 77,0 Estatutikoak izan dira. Hala ere, aurreko hilabeteetan bezala, atzerriko jatorriko pertsonen sarrerak eta gaualdiak bereziki ugaritu dira, aurreko urteko maiatzean baino 3.505 sarrera eta 6.130 gaualdi gehiagorekin.

2022ko maiatzeko urte arteko igoera, sarreretan eta gaualdietan, % 202,6koa eta % 188,0koa izan da, hurrenez hurren, Araban. Bizkaian, sarrerak % 231,9 gehitu dira, eta gaualdiak % 157,0. Gipuzkoan, azkenik, 2021eko maiatzaren aldean, sarrerak % 203,7 igo dira, eta gaualdiak % 174,1.

Establezimendu-mota horietako batez besteko egonaldia 2,13 egunekoa izan da 2022ko maiatzean, 2021eko hilabete berean ikusitako 2,44 egunekoa baino laburragoa.

Plazakako eta gelakako okupazio-mailek ehuneko 12,8 eta 13,3 puntuko urte arteko igoera izan dute, hurrenez hurren: % 21,7koa da plazakako neurketan eta % 25,8koa gelakakoan.

Apartamentu turistikoei dagokienez, 2022ko maiatzean, sarrerak eta gaualdiak 10.291 eta 40.323 izan dira, hurrenez hurren. Aurreko urteko maiatzaren aldean, urte batetik bestera sarrerak % 155,0 gehitu dira, eta gaualdiak % 91,6. 2019ko maiatzean, COVIDaren aurretik, sarrera eta gaualdi gutxiago izan ziren: 7.523 sarrera eta 26.548 gaualdi.

Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Maiatza 2022

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera apartamenduka
 2022/05m/m-12 (%)2022/05m/m-12 (%)2022/052021/052022/05p.p. *2022/05p.p. *
EUSKAL AE10.291155,040.32391,63,925,2233,413,766,223,9
Estatukoak6.55190,225.43850,83,884,90----
Atzerritarrak3.740531,914.885255,93,987,07----
           
Araba/Álava1.097127,97.57243,46,9010,9722,74,269,819,3
Estatukoak996120,16.09433,26,1210,11----
Atzerritarrak101251,31.477109,514,6924,63----
           
Bizkaia6.348194,314.707159,82,322,6332,816,853,718,3
Estatukoak3.881105,47.89765,92,032,52----
Atzerritarrak2.467822,06.810655,42,763,37----
           
Gipuzkoa2.847103,718.04478,56,347,2342,519,072,630,2
Estatukoak1.67451,911.44652,06,846,84----
Atzerritarrak1.173296,56.598156,15,638,71----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2022ko Ekainaren 22a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

2022ko maiatzean, atzerriko jatorriko bisitarien kopurua Euskal AEko turismoko apartamentuetako sarrera guztien % 36,3 eta gaualdien % 36,9 izan da; urte arteko 3.148 sarrera gehiago izan dira, eta 10.702 gaualdi gehiago.

Horrelako establezimenduetan, batez besteko egonaldia 3,92 egunekoa izan da 2022ko maiatzean, 2021eko maiatzean baino laburragoa, orduan 5,22 egunekoa izan baitzen.

Lurraldeei dagokienez, batez besteko egonaldia, 2022ko maiatzean, 6 egunetik gorakoa izan da Araban eta Gipuzkoan; Bizkaian, berriz, 2,32 egunekoa izan da.

Plazakako okupazio-maila, Euskal AEn, % 33,4ra iritsi da, hau da, ehuneko 13,7 puntuko hazkundea izan da 2021eko maiatzaren aldean. Apartamentuen arabera neurturik, okupazio-maila % 66,2tan kokatu da, urte arteko ehuneko 23,9 puntuko igoeraren ondoren.

Informazio-oharrak

Landa-ostatuen ETHIren erantzun-tasa % 96,5ekoa izan da, eta Apartamentu Turistikoena % 88,7koa, 2022ko maiatzean.

Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko apartamentu turistikoetan 2022ko maiatzean erregistraturiko sarrerak eta gaualdiak COVID-19aren aurreko aldiaren gainetik daude berriz ere

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2022/06/22
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019920_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali