HomeGaiakZor publikoaPrentsa Oharrak Euskal AEko administrazioetako...

2022/06/24ko prentsa-oharra

SEKTORE PUBLIKOAREN AURREKONTUEN ESTATISTIKAK. 2020

(Ohar hau berrikusi egin da, lehen mailako datuen tratamenduan izandako akats baten ondorioz)

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko administrazioetako zerga bidezko diru-sarrerek % 8,7 egin dute behera 2020an, osasun-krisialdia bereizgarri izan duen urtean

Finantza-erakundeekiko epe luzeko zorra 2020ko abenduaren 31n 12.587 milioi eurokoa izan da, BPGren % 17,6koa

2020an, pandemiaren krisialdiko lehen urtean, Euskal AEko administrazioek –Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta udal-administrazioek eratzen dituzte–, haien erakunde autonomoekin eta udalaz gaindiko eta azpiko erakundeekin batera, zerga bidezko diru-sarreretan % 8,7ko jaitsiera erregistratu dute, Eustatek dituen datuen arabera.

Zerga bidezko diru-sarreren jaitsiera horrek finantzaz bestelako eragiketen bidezko diru-sarreren jaitsiera ekarri du (% 5,3ko jaitsiera). Finkatutako diru-sarrerek –19.671 milioi eurokoak izan dira–, guztira, bilakaera positiboa izan dute; % 3,4 egin dute gora, aurreko urtearekin alderatuta, diru-sarrera finantzarioen hazkuntzak konpentsatuta. Bestalde, gastuak 18.746 milioikoak izan dira; % 2,3 egin dute behera, 2019aren aldean.

Euskal Administrazioen likidazio finkatua (milaka euro). 2019-2020

Excel csv
 20192020Gehikuntza (%)
SARRERAK GUZTIRA19.021.59719.670.8293,4
    
ERAGIKETA ARRUNTAK17.744.59716.779.468-5,4
Zerga-sarrerak16.193.42114.785.737-8,7
PFEZ5.736.0205.697.121-0,7
Sozietate-zerga1.355.1461.091.926-19,4
BEZA6.033.5895.224.239-13,4
ZERGA BEREZIAK1.641.4301.364.935-16,8
Udal zergak763.648766.3190,3
BESTE ZERGA BATZUK663.588641.196-3,4
Bestelako sarrera arruntak1.551.1761.993.73228,5
KAPITAL ERAGIKETAK150.725173.31515,0
    
ERAGIKETA EZ-FINANTZARIOAK, GUZTIRA17.895.32216.952.783-5,3
FINANTZA ERAGIKETAK1.126.2742.718.046141,3
    
GASTUAK GUZTIRA19.186.22518.745.944-2,3
    
ERAGIKETA ARRUNTAK15.267.18815.903.8034,2
Pertsonal gastuak3.934.1144.050.5723,0
Transferentzia arruntak5.291.6775.639.0826,6
Beste gastu arrunt batzuk6.041.3966.214.1492,9
INBERTSIOAK ETA KAPITAL-TRANSFERENTZIAK1.728.1991.557.252-9,9
    
ERAGIKETA EZ-FINANTZARIOAK, GUZTIRA16.995.38717.461.0552,7
FINANTZA ERAGIKETAK2.190.8381.284.890-41,4
    
ERAGIKETA ARRUNTEN SALDOA2.477.409875.666-64,7
    
AURREKONTUSALDO EZ-FINANTZARIOA899.935-508.271-

Data 2022ko Ekainaren 24a

Iturria: Eustat. Sektore Publikoaren Aurrekontuen Estatistikak

Eragiketa ez-finantzarioetan oinarrituta, diru-sarrerek bilakaera negatiboa izan dute –% 5,3 egin dute behera–, eta gastuek % 2,7 egin dute gora, 2019arekin alderatuta. Emaitza Aurrekontuko Saldo Ez Finantzarioan ageri da; negatiboa izan da, 508 milioi euroan, 2020an, eta 900 milioi euro positibo, 2019an.

Bestalde, finantza-eragiketen analisiari dagokionez, kontrako bilakaerak ikusten dira diru-sarrera eta gastuen artean; izan ere, diru-sarrera finantzarioak 2.718 milioi eurora iritsi dira (+% 141,3), eta gastu finantzarioak 1.285 milioi eurora, alegia, % 41,4ko jaitsiera aurreko urtearekin alderatuta.

Diru-sarrera ez-finantzarioek bilakaera negatiboa izan dute (–% 5,3), funtsean diru-sarrera arruntek izan duten jaitsieraren ondorioz (–% 5,4); diru-sarrera guztien % 86,2 izan dira. Kapital-eragiketen araberako diru-sarrerek –pisu txikia dute– % 15,0eko igoera izan dute.

2020an, COVID 19ak kolpatu duen urtean, zerga bidezko diru-sarreren datuek portaera negatiboak izan dituzte, ekonomiaren sektoreetako ezohiko jarduerarekin lotuta. Hala, partida honek –diru-sarrera guztien % 75,2 hartu du– beheranzko baterako tasa izan du, % 8,7koa.

Zerga-beherakada handienak sozietateen gaineko zergak eta zerga bereziek ekarri dute, % 19,4ko eta % 16,8 beherakadak izan baitituzte. Hala ere, PFEZ eta BEZa dira pisu gehien dutenak, % 38,5eko eta % 35,3ko ekarpena egiten baitiote guztizkoari. BEZari dagokionez, kontzeptu horrengatiko diru-sarrerek % 13,4 egin dute behera, 2019aren aldean, eta PFEZk beherakada txikia izan du (–% 0,7). Beste zerga batzuen ondoriozko diru-sarrerek (% 4,3ko pisua) % 3,4 egin dute behera.

Bilakaera positiboa izan dute udal-zergek (% 0,3 egin dute gora), baina zergen % 5,2 baino ez dira.

Iturria: Eustat. Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak

Aldi erabilgarriak

Beste diru-sarrera arruntak –tasak, transferentziak eta ondare diru-sarrerak jasotzen dituzte, besteak beste– eragiketa arruntengatiko diru-sarrera guztien % 10,1 izan dira, eta % 28,5eko igoera izan dute.

Gastu arruntei dagokienez, % 4,2ko igoera izan dute. Igoera hori, nagusiki, Transferentzia arrunten partidak eragin du; izan ere, gastu guztiei dagokienez % 30,1eko pisua izanik, % 6,6ko igoera izan du, 2019aren aldean. Bigarrenik, langileen gastuen partidak; izan ere, gastu guztien gainean % 21,6ko pisua izanik, % 3,0 egin dute gora. Azkenik, Beste gastu arrunt batzuek % 2,9 egin dute gora.

Bestalde, Inbertsio eta kapital-transferentzietako gastuak gastu osoaren % 8,3 izan dira, eta % 9,9ko jaitsiera erregistratu dute, 2019aren aldean.

Erakundeen arabera, Eusko Jaurlaritzak 638 milioiko aurrekontu-saldo ez-finantzario negatiboa erregistratu du. Lurralde-mailako administrazioen artean (foru-aldundiak eta toki-erakundeak), Gipuzkoa da saldo negatiboa duen lurralde bakarra, 24 milioikoa, aldundiaren beraren eta haren erakunde autonomoen saldoen (–18 milioi) eta gainerako tokiko erakundeen ondorioz (–6 milioi). Beste bi lurraldeek saldo positiboak izan dituzte, baina 2019an baino moderatuagoak.

Euskal Administrazioen datu finkatuak (milaka euro). 2020

Excel csv
 Guztizko bateratuaEusko JaurlaritzaAraba / ÁlavaBizkaiaGipuzkoa
      
SARRERA ARRUNTAK16.779.46810.150.4502.587.6448.217.9965.234.308
GASTU ARRUNTAK15.903.80310.010.8452.484.9887.784.6715.034.227
ERAGIKETA ARRUNTEN SALDOA875.666139.605102.656433.325200.081
      
KAPITAL-SARRERAK173.31569.94130.50048.73047.310
KAPITAL GASTUAK1.557.252847.129129.134332.778271.377
AURREKONTUSALDO EZ-FINANTZARIOA-508.271-637.5834.022149.276-23.987
      
ZOR BIZIA (20-12-31 amortizatzeke)12.587.10610.062.027597.4421.530.102397.535

Data 2022ko Ekainaren 24a

Iturria: Eustat. Sektore Publikoaren Aurrekontuen Estatistikak

Zor bizia (erakundeek finantza-erakundeekin epe luzera dituzten maileguen ondorioz ordaintzeko duten zorra), 2020ko abenduaren 31n, 12.587,1 milioi eurokoa izan da, BPGren % 17,6. 2020ko pasibo berriak 2.662,7 milioikoak izan dira, eta amortizazioak, 1.007,2 milioikoak.

2020aren amaieran amortizatzeko zor bizi osotik, Eusko Jaurlaritzarena % 79,9 da, Bizkaiarena % 12,2, Gipuzkoarena % 3,2 eta Arabarena gainerako % 4,7a.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko administrazioetako zerga bidezko diru-sarrerek % 8,7 egin dute behera 2020an, osasun-krisialdia bereizgarri izan duen urtean

Eragiketa : 
Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak
Eragiketa kodea : 
153011
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2022/06/24
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019926_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali