2022/06/27ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2022KO MAIATZA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,9 igo dira 2022ko maiatzean
Urte arteko terminoetan, 2022ko maiatzean 2021eko maiatzaren aldean, kostuak % 11,3 igo dira
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntzaren kostuen indizea % 0,9 igo da 2022ko maiatzean, aurreko hilaren aldean. Aurreko urteko hil beraren aldean, kostuak % 11,3 igo dira.
Obra Zibilaren sektoreko kostuak % 1,5 igo dira hil arteko terminoetan, eta Etxegintzakoak % 0,7. 2021eko maiatzaren aldean, prezioak % 10,4 igo dira Etxegintzan eta % 14,9 Obra Zibilean.
Aurreko hilaren, 2022ko apirilaren, aldean, lehengaien kostuak % 1,1 igo dira, eta eskulanaren kostua, ordea, berean mantendu da (% 0,0). Urtetik urterako terminoetan, lehengaien kostuak % 13,0 egin du gora, eta eskulanarenak % 5,8.
Etxegintzaren sektorean lehengaien kostua % 0,9 igo da hilabete batetik bestera, eta Obra Zibilean % 1,9. Urte arteko bilakaeran, Etxegintzako lehengaien kostuak % 11,9 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 17,7.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Maiatza 2022
| | Indizea | Aldakuntza (%) |
| | | m/m-1 | m/m-12 |
| Guztira | 120,7 | 0,9 | 11,3 |
| Eraikinak | 119,9 | 0,7 | 10,4 |
| Obra zibila | 124,1 | 1,5 | 14,9 |
| | | | |
| Lehengaiak | 121,9 | 1,1 | 13,0 |
| Eraikinak | 120,9 | 0,9 | 11,9 |
| Obra zibila | 126,3 | 1,9 | 17,7 |
| | | | |
| Laneskua | 116,7 | 0,0 | 5,8 |
Oinarria 2015=100
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
(p)Behinbehineko datuak
Data 2022ko Ekainaren 27a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Eraikuntzaren sektoreak kontsumituriko lehengaien prezioetan honako sektore hauetan izan ziren igoera handienak 2022ko maiatzean, 2021eko maiatzaren aldean: Petrolioa fintzea (% 70,5 gora), Energia elektrikoa eta gasa (% 70,2) eta Metalurgia (% 52,9). Lehengaien prezioetan hazkunde neurritsuenak, aitzitik, honako sektore hauek izan dituzte: Mineral ez-metalikoak (% 4,2ko igoera), Material elektrikoa (% 5,0ko igoera) eta Makineriaren fabrikazioa (% 5,1ekoa).
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p). Maiatza 2022
| | m / m-12 |
| Ezmetalezko meak | 4,2 |
| Zuraren eta kortxoaren industria | 23,9 |
| Petrolioa fintzea | 70,5 |
| Industria kimikoa | 30,1 |
| Kautxua eta plastikoa | 7,3 |
| Produktu mineral ez-metalezkoak | 10,3 |
| Metalgintza | 52,9 |
| Metalezko artikuluak | 15,8 |
| Material elektronikoa | 9,0 |
| Material elektrikoa | 5,0 |
| Makineriaren fabrikazioa | 5,1 |
| Altzarigintza | 5,6 |
| Energia elektrikoa eta gasa | 70,2 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2022ko Ekainaren 27a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62