2022/06/28ko prentsa-oharra

FAMILIA GASTUAREN INKESTA. 2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko etxe bakoitzeko batez besteko gastuak % 4,9 egin du gora 2021ean

Euskal AEko etxeetan Internet bidez eginiko erosketak % 14,2 areagotu dira, eta gastua, guztira, 1.400 milioi eurotik gorakoa da

Etxeko batez besteko gastua, kopuru arruntetan, 33.045 eurokoa izan da 2021ean, hau da, aurreko urtean baino % 4,9 gehiago, Eustatek bildutako datuen arabera. Jatetxe eta hotelen batez besteko gastuaren igoera nabarmentzen da.

Emaitza horiek COVID-19ak eragindako pandemiaren ondoriozko testuinguru sozial eta ekonomikoaren barruan aztertu behar dira; izan ere, azken Euskal AEko etxeetako gastuaren bilakaeran du eragina.

Euskal AEko etxeetako gastu osoa eta gastuaren egitura, gastu-taldearen arabera (ECOICOP/EGF, 2 digitu) . 2019-2021

Excel csv
 Guztizko gastua (mila euro)Gastuaren egitura (%)
 201920202021 Gehikuntza (%) 2020/2021201920202021
GUZTIRA31.371.87828.765.37830.061.9324,5100,0100,0100,0
01 T Janari eta edari alkoholgabeak4.286.8754.680.9554.704.5760,513,716,315,7
02 T Edari alkoholdunak eta tabakoa397.041494.894435.117-12,11,31,71,5
03 T Jantziak eta Oinetakoak1.412.9961.078.0501.252.98816,24,53,84,2
04 T Etxebizitza, ura, elektriz., gasa eta beste erregaiak10.677.28711.036.59311.067.0840,334,038,436,8
05 T Altzariak, etxeko artikuluak eta etxearen mantentze normalarentzako artikuluak1.350.6161.227.7491.291.3455,24,34,34,3
06 T Osasuna1.095.608929.6381.026.29110,43,53,23,4
07 T Garraioa3.364.9292.622.3182.793.2996,510,79,19,3
08 T Komunikazioak894.425893.018866.357-3,02,93,12,9
09 T Aisia eta kultura1.607.5151.135.4431.195.5345,35,14,04,0
10 T Irakastuntza561.362508.602585.21815,11,81,82,0
11 T Jatetxeak eta hotelak3.423.2612.045.8892.698.17131,910,97,19,0
12 T Bestelako ondasun eta zerbitzuak2.299.9642.112.2282.145.9521,67,37,37,1

Data 2022ko Ekainaren 28a

Iturria: Eustat. Familia-gastuaren inkesta

Gastu osoaren hazkunderik handiena Jatetxe eta hotelak taldean gertatu da, urteko % 31,9ko igoera izan baitu

Termino absolutuetan, kontsumoko gastu osoa 30.062 milioi eurora iritsi da 2021ean, hau da, 2020an baino % 4,5 gehiago, eta gastu-taldeetan bilakaera desberdinak izan ditu. Hala, gastu-bolumenean esanguratsuenak diren bi taldeetatik, Etxebizitzari, urari, elektrizitateari, gasari eta beste erregai batzuei eta Elikagaiei eta alkoholik gabeko edariei egotz dakiekeen gastu osoa % 0,3 eta % 0,5 hazi dira, hurrenez hurren. Bi taldeek izan dute 2019koa –pandemiaren aurrekoa– baino gastu-bolumen handiagoa, Irakaskuntzak bezala (% 15,1 hazi da 2020aren aldean eta 2019an talde horretan eginiko gastuaren gainetik).

Aurreikusten zen bezala, Jatetxe eta hotelen gastuaren igoera nabarmentzen da; % 31,9 egin du gora, 2020aren aldean, COVIDaren ondoriozko murrizketak amaitu direlako, baina 2021ean ez dira lortu pandemiaren aurreko gastu-mailak.

Nabarmen hazi dira, era berean, Soinekoak eta oinetakoak taldearen gastuak (% 16,2), Osasunarenak (% 10,4) eta Garraioenak (% 6,5), baina talde horietako batean ere ez dira lortu 2019ko gastu-mailak.

Komunikabideak taldeko gastuek % 3,0 egin dute behera, 2020arekin alderatuta, bai eta Edari alkoholdunak eta tabakoa taldearen gastuek ere (% 12,1 egin dute behera). Jaitsiera gertatu da 2020. urtean gastu-talde horren hazkunde handia izan zelako, baina azpimarratu behar da 2021ean gastu-bolumena 2019koa baino handiagoa izan dela.

Etxe bakoitzeko batez besteko gastuek, gastu-taldeen arabera, antzeko bilakaerak dituzte. 2020ko datuekin alderatuta, honako gastu hauek soilik igo dira: Jatetxeak eta hotelak (% 32,4), Soinekoak eta oinetakoak (% 16,7), Irakaskuntza (% 15,5), Osasuna (% 10,8) eta Garraioak (% 6,9).

Aldiz, aurreko urtearekin alderatuta, etxe bakoitzeko batez besteko gastu hauek murriztu dira: Edari alkoholdunak eta tabakoa (–% 11,7) eta Komunikabideak (–% 2,6).

Euskal AEko etxeetako etxeko batez besteko gastua eta gastuaren egitura, gastu-taldearen arabera (ECOICOP/EGF, 2 digitu) . 2019-2021

Excel csv
 Sutentatzaile nagusiaren prestakuntza-mailaGastuaren egitura (%)
 20202021 Gehikuntza (%) 2020/202120202021
GUZTIRA31.49833.0454,9100,0100,0
01 T Janari eta edari alkoholgabeak5.1265.1710,916,315,7
02 T Edari alkoholdunak eta tabakoa542478-11,71,71,5
03 T Jantziak eta Oinetakoak1.1801.37716,73,84,2
04 T Etxebizitza, ura, elektriz., gasa eta beste erregaiak12.08512.1650,738,436,8
05 T Altzariak, etxeko artikuluak eta etxearen mantentze normalarentzako artikuluak1.3441.4205,64,34,3
06 T Osasuna1.0181.12810,83,23,4
07 T Garraioa2.8713.0716,99,19,3
08 T Komunikazioak978952-2,63,12,9
09 T Aisia eta kultura1.2431.3145,74,04,0
10 T Irakastuntza55764315,51,82,0
11 T Jatetxeak eta hotelak2.2402.96632,47,19,0
12 T Bestelako ondasun eta zerbitzuak2.3132.3592,07,37,1

Data 2022ko Ekainaren 28a

Iturria: Eustat. Familia-gastuaren inkesta

Euskal AEko etxeetako gastu handiena Etxebizitzari, urari, elektrizitateari, gasari eta bestelako erregaiei dagokie; izan ere, gastu horren pisua guztizkoaren % 36,8 da

Gastu-egiturari erreparatuta, Euskal AEko etxeek eutsi egin diote 2021ean Etxebizitzari, urari, elektrizitateari, gasari eta bestelako erregaiei lotutako gastuari, pisu handienekoa bezala (guztizko gastuaren % 36,8); gastu hori ehuneko 1,6 puntu jaitsi da aurreko urtearekin alderatuta. Bigarren garrantzitsuena, berriz, Elikagaietan eta alkoholik gabeko edarietan egindako gastua (% 15,7) ehuneko 0,6 puntu jaitsi da aurreko aldiarekin alderatuta. Bi taldeetara bideratutako gastuak etxeen aurrekontu osoaren erdia baino gehiago izan dira 2021ean, eta % 52,5era iritsi da; 2020an, % 54,7ra eta 2019an % 47,7ra.

Nabarmentzekoa da Jatetxe eta hoteletan egindako gastuak etxeen guztizko aurrekontuan izan duen igoera, aurrekontu osoaren % 9,0 izan baita, eta, 2020an, % 7,1, baina 2019ko % 10,9ren azpitik. Aurreko urtearekin alderatuta, pisu-galera handiena izan duen hurrengo taldea Soinekoak eta oinetakoak taldeari lotutako gastuena izan da, 2020ko aurrekontu osoaren % 3,8tik 2021eko % 4,2ra igo baita.

Gastua lurralde historiko bakoitzaren arabera

Lurralde historikoen arabera, Arabako familiek Euskal AEko kontsumo-gastu osoaren % 15,0 egin dute 2021ean, Bizkaikoek gastuaren % 52,3 eta Gipuzkoakoek % 32,7.

Euskal AEko etxeko batez besteko gastua (euroak), gastu-taldearen arabera, lurralde historikoari jarraiki (ECOICOP/EGF, 2 digitu) . 2020-2021

Excel csv
 Araba/ÁlavaBizkaiaGipuzkoa
 20202021 Gehikuntza (%) 2020/202120202021 Gehikuntza (%) 2020/202120202021 Gehikuntza (%) 2020/2021
GUZTIRA28.58031.92411,731.11332.6965,133.50834.1762,0
01 T Janari eta edari alkoholgabeak4.9895.3146,54.9234.837-1,75.5215.6592,5
02 T Edari alkoholdunak eta tabakoa432417-3,5530512-3,4613452-26,3
03 T Jantziak eta Oinetakoak1.3021.58221,51.0421.27922,81.3481.4416,9
04 T Etxebizitza, ura, elektriz., gasa eta beste erregaiak10.64811.0874,112.33512.4370,812.35912.240-1,0
05 T Altzariak, etxeko artikuluak eta etxearen mantentze normalarentzako artikuluak1.0761.37728,01.3901.4454,01.3981.3980,0
06 T Osasuna1.0721.0831,19569610,51.0941.42930,6
07 T Garraioa2.4723.68349,02.5352.6886,03.6093.410-5,5
08 T Komunikazioak916887-3,1960936-2,51.0361.012-2,4
09 T Aisia eta kultura1.2671.3415,81.2411.3186,21.2361.2944,7
10 T Irakastuntza36952542,454963014,86597239,7
11 T Jatetxeak eta hotelak2.1632.40911,42.2283.14441,12.2962.94028,1
12 T Bestelako ondasun eta zerbitzuak1.8732.21818,42.4252.5093,52.3392.177-6,9

Data 2022ko Ekainaren 28a

Iturria: Eustat. Familia-gastuaren inkesta

Batez besteko gasturik handiena Arabako etxeetan erregistratu da

Arabako etxeek, nahiz eta batez besteko gasturik txikiena izan duten hiru lurraldeetako etxe bakoitzeko (31.924 euro), 2021ean gehien areagotu dutenak izan dira; % 11,7ko hazkundea izan dute, alegia, urtean, batez beste, 3.344 euro etxeko. Igoera horren arrazoi nagusia izan da, funtsean, gastuek gora egin dutela honako hauetan: Garraioak (% 49,0), Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta bestelako erregaiak (% 4,1) eta Beste ondasun eta zerbitzu batzuk (% 18,4), besteak beste. Jaitsiera handiena honako gastu hauek izan dute, 2020arekin alderatuta: Edari alkoholdunak eta tabakoa (–% 3,5) eta Komunikabideak (–% 3,1).

Gipuzkoako etxeek izan dute batez besteko gasturik handiena etxe bakoitzeko (etxe bakoitzeko, batez beste, 34.176 euro urtean), Euskal AEko batezbestekoa (33.045) baino % 3,4 handiagoa eta 2020an baino % 2,0 handiagoa. Igoera horren arrazoi nagusia izan da Jatetxeetan eta hoteletan eta Osasunean egindako gastua igo egin dela (% 28,1 eta % 30,6, hurrenez hurren). Aitzitik, behera egin dute, nabarmen, etxeko batez besteko gastuek Edari alkoholdunen eta tabakoaren kasuan (–% 26,3), Beste ondasun eta zerbitzu batzuen kasuan (–% 6,9) eta Garraioaren kasuan (–% 5,5), bai eta Etxebizitzaren, uraren, elektrizitatearen, gasaren eta beste erregai batzuen kasuan (–% 1,0) ere.

Bizkaian, etxe bakoitzeko batez besteko gastua 32.696 eurokoa izan da, 2020koa baino % 5,1 handiagoa; alegia, etxe bakoitzeko batez besteko gastua urtean 1.583 euroan areagotu da. Igoera handiena Jatetxeak eta hotelak taldean izan da, % 41,1ekoa 2020arekin alderatuta; alegia, etxe bakoitzeko batez besteko gastua talde horretan urtean 916 euro handiagoa izan da. Berdin gertatu da Garraioak taldean ere, % 6,0 areagotu baita. Aitzitik, 2020aren aldean honako talde hauek behera egin dute: Elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (–% 1,7), Edari alkoholdunak eta tabakoa (–% 3,4) eta Komunikabideak (–% 2,5).

Internet bidez egindako gastua

Etxeetako kontsumo-gastuaren zati gero eta handiagoa Internet bidez egiten da; 2021ean, Euskal AEko etxeetako gastu osoaren % 4,8 izan da, eta 1.438 milioi eurora iritsi da.

Internet bidez erositako ondasun eta zerbitzuen gastu-egituraren arabera, Soinekoak eta oinetakoak gastu-taldea % 28,2 izan da, eta, talde horren barruan, Soinekoen gastua nabarmendu behar da. Horren atzetik Jatetxeak eta hotelak eta Aisia eta kultura daude (% 20,4 eta % 16,6, hurrenez hurren).

Jatetxeak eta hotelak taldearen barruan, nabarmentzekoa da Internet bidez erositako Ostatu-zerbitzuen pisua berreskuratu dela; izan ere, zerbitzu horien pisua % 68,1 zen 2020an, eta % 86,3, berriz, 2021ean. Ondorioz, Jatetxe arloari lotutako zerbitzuek pisua galdu dute, talde horretan 2020an Internet bidezko gastuen % 31,9 izatetik % 13,7 izatera pasatu baitira 2021ean.

Aisia eta Kultura taldeari dagokionez, 2020ko egiturarekin alderatuta, 2021ean pisua galdu du, eta gastuaren % 21,7tik % 16,6ra igaro da. Talde horren barruan, Internet bidezko gastua Ikus-entzunezkoen, argazkien eta informazioa prozesatzeko ekipamenduetan eta Aisiarako, kirolerako eta kulturarako ondasunetako gastuak dira pisu gehien galdu dutenak.

Internet bidez erosketak egiten dituzten Euskal AEko etxeen batez besteko gastuen bilakaera eta banaketa ehunekotan. 2016-2021

Excel csv
 Internet bidezko gastua duten etxeen ehunekoa (%)Internet bidezko batez besteko gastua (euroak)Internet bidezko gastuaren ehunekoa (%)
202136,54.33610,0
202038,83.79810,1
201937,03.6088,5
201835,34.19110,1
201729,84.17810,0
201623,14.1699,5

Data 2022ko Ekainaren 28a

Iturria: Eustat. Familia-gastuaren inkesta

Internet bidez egindako gastuaren bilakaerari erreparatuta, ikusten da Internet bidez erosketak egin dituzten etxeen ehunekoak behera egin duela pixka bat 2020tik, eta etxe guztien % 36,5 izan dira. Hala ere, Internet bidez erosketak egin dituzten Euskal AEko etxeen batez besteko gastuak nabarmen egin du gora, 4.336 eurora iritsi arte, aurreko aldian baino % 14,2 gehiago.

Kontsumoko gastua, etxeen ezaugarrien arabera

Euskal AEko etxeetako gastua aztertuz gero, etxea eta bertako kideak sailkatzeko aldagaien arabera, datuen ikuspegi sozioekonomikoa lortzen dugu.

Euskal AEko guztizko gastua eta batez besteko gastuak, etxeko tamainaren arabera. 2021

Excel csv
 Guztizko gastua (mila euro)Etxeko batez besteko gastua (euro)Pertsonako batez besteko gastua (euro)
GUZTIRA30.061.93233.04513.982
kide bat5.714.49922.04322.043
2 kide9.599.29833.12816.564
3 kide6.531.20136.98112.327
4 eta gehiago8.216.93344.63310.514

Data 2022ko Ekainaren 28a

Iturria: Eustat. Familia-gastuaren inkesta

Etxeko diru-sarreren iturri nagusiari dagokionez, beren konturako lana eta jabetza- eta kapital-errentak diru-sarreren iturri nagusi dituzten etxeak izan dira 2021ean batez besteko gastu handiena izan dutenak —36.335 euro urtean—; Euskal AEko etxe bakoitzeko batez besteko gastua baino % 9,7 handiagoa. Baina batez besteko gastua % 6,6 murriztu da, 2020arekin alderatuta; alegia, batez beste, urtean, etxe bakoitzeko, 2.560 euroko murrizketa izan da. Ondoren, diru-sarreren iturri nagusia besteren konturako lana izan duten etxeak kokatu dira, 35.765 euro batez beste etxe bakoitzeko (2020an baino % 5,8 gehiago). Azkenik, etxe bakoitzeko 29.336 euroko batez besteko gastuarekin eta Euskal AEko batezbestekoa baino % 11,4 txikiagoarekin ditugu diru-sarrera nagusi gisa pentsioak, subsidioak eta bestelako prestazio eta diru-sarrera erregularrak izan dituzten etxeak.

Euskal AEko guztizko gastua eta batez besteko gastuak, etxeko diru-sarreren iturri nagusiaren arabera . 2021

Excel csv
 Guztizko gastua (mila euro)Etxeko batez besteko gastua (euro)Pertsonako batez besteko gastua (euro)
GUZTIRA29.561.26933.12114.025
Norberaren konturako lana eta jabetza- eta kapital-errentak2.441.35236.33513.717
Besteren konturako lana16.176.58735.76513.321
Pentsioak, sorospenak eta bestelako prestazio eta diru-sarrera erregularrak10.943.33129.33615.297

Data 2022ko Ekainaren 28a

Iturria: Eustat. Familia-gastuaren inkesta

Sostengatzaile nagusiaren jardueraren ondoriozko egoeraren arabera, etxeetako gastuari dagokionez, 2021ean sostengatzaile nagusia aktibo dagoen etxeetan, etxeetako batez besteko gastua 34.756 eurokoa izan da, Euskal AEko batezbestekoa baino % 5,2 handiagoa. Aitzitik, sostengatzaile nagusia aktibo ez dagoen etxeen batez besteko gastua 30.165 eurokoa izan da, batezbestekoa baino % 8,7 azpitik. Aurreko urteko datuekin erkatuta ikusten da bi kasuetan etxeko batez besteko gastuak gora egin duela; % 3,9 handiagoa da sostengatzaile nagusia aktibo duten kasuetan, eta % 6,9 handiagoa, sostengatzaile nagusia aktibo ez duten kasuetan.

Euskal AEko guztizko gastua eta batez besteko gastuak, sostengatzaile nagusiaren jardueraren egoeraren arabera. 2021

Excel csv
 Guztizko gastua (mila euro)Etxeko batez besteko gastua (euro)Pertsonako batez besteko gastua (euro)
GUZTIRA30.061.93233.04513.982
Aktiboak19.836.90434.75613.033
Ez-aktiboak10.225.02830.16516.281

Data 2022ko Ekainaren 28a

Iturria: Eustat. Familia-gastuaren inkesta

Oharra: Familia-gastuaren inkesta Estatistikako Institutu Nazionalarekin (INE) lankidetzan egiten da Euskal AEn.

Informazio gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko etxe bakoitzeko batez besteko gastuak % 4,9 egin du gora 2021ean

Eragiketa : 
Familia-gastuaren inkesta
Eragiketa kodea : 
172503
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2022/06/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019938_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali