2022/06/21eko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2021eko maiatza
Euskal AEko hotel-establezimenduetan 2022ko maiatzean erregistratutako sarrera-kopurua COVIDa baino lehenagoko 2019ko maiatzekoa baino handiagoa izan da
Gaualdiak % 168,6 igo dira 2021eko maiatzaren aldean, eta 562.700 izan dira guztira
Eustatek landutako datuen arabera, 2022ko maiatzean Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak % 153,1 gehitu dira, eta gaualdiak % 168,6, urte arteko terminoetan.
Guztira 301.976 sarrera izan dira, zeintzuek 562.700 gaualdi ekarri dituzten. 2021eko maiatzean 119.312 sarrera eta 209.506 gaualdi izan ziren. 2019ko maiatzaren aldean, COVIDaren aurretik, 6.921 sarrera gehiago erregistratu dira, baina gaualdiak 11.722 gutxiago izan dira.
Atzerriko jatorriko pertsonen sarrerak, aurtengo maiatzean, guztizkoaren % 47,0 izan dira, eta gaualdiak % 49,0. 2021eko maiatzean, aldiz, atzerriko jatorriko sarrerak guztizkoaren % 22,9 izan ziren, eta gaualdiak % 21,8.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia. Maiatza 2022
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia |
| | 2022/05 | m/m-12 (%) | 2022/05 | m/m-12 (%) | 2022/05 | 2021/05 |
| EUSKAL AE | 301.976 | 153,1 | 562.700 | 168,6 | 1,86 | 1,76 |
| Estatukoak | 160.042 | 74,0 | 287.144 | 75,3 | 1,79 | 1,78 |
| Atzerritarrak | 141.934 | 419,0 | 275.556 | 502,6 | 1,94 | 1,67 |
| | | | | | | |
| Araba/Álava | 38.250 | 91,9 | 69.860 | 96,3 | 1,83 | 1,79 |
| Estatukoak | 25.631 | 50,3 | 46.928 | 52,7 | 1,83 | 1,80 |
| Atzerritarrak | 12.619 | 338,3 | 22.932 | 370,7 | 1,82 | 1,69 |
| Vitoria-Gasteiz | 26.948 | 82,2 | 52.363 | 87,7 | 1,94 | 1,89 |
| | | | | | | |
| Bizkaia | 137.915 | 172,5 | 256.440 | 176,5 | 1,86 | 1,83 |
| Estatukoak | 75.355 | 81,3 | 134.514 | 77,1 | 1,79 | 1,83 |
| Atzerritarrak | 62.560 | 591,8 | 121.926 | 627,1 | 1,95 | 1,85 |
| Bilbao | 92.980 | 185,6 | 178.660 | 208,8 | 1,92 | 1,78 |
| | | | | | | |
| Gipuzkoa | 125.811 | 157,9 | 236.400 | 191,2 | 1,88 | 1,66 |
| Estatukoak | 59.056 | 77,1 | 105.702 | 85,1 | 1,79 | 1,71 |
| Atzerritarrak | 66.755 | 332,7 | 130.698 | 442,6 | 1,96 | 1,56 |
| Donostia / San Sebastian | 79.211 | 171,9 | 157.353 | 227,1 | 1,99 | 1,65 |
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2022ko Ekainaren 21a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Hotel-establezimenduetako sarreren % 12,7 Araban, % 45,7 Bizkaian eta % 41,7 Gipuzkoan izan dira 2022ko maiatzean. Gaualdiei dagokienez, Araban 69.860 izan dira, guztizkoaren % 12,4; Bizkaian 256.440, guztizkoaren % 45,6; eta Gipuzkoan 236.400, Euskal AE osoan erregistratutakoen % 42,0.
Aurreko urteko hil beraren aldean, sarrerak eta gaualdiak nabarmen gehitu dira hiru lurraldeetan. Sarreren kopuruari dagokionez, Bizkaiak urte arteko % 172,5eko hazkundea izan du, Gipuzkoak % 157,9koa eta Arabak % 91,9koa. Gaualdiei dagokienez, urte arteko aldakuntza % 191,2koa izan da Gipuzkoan, % 176,5ekoa Bizkaian eta % 96,3koa Araban.
Hiriburuetan, urte arteko terminoen arabera, sarreren kopurua % 185,6 igo da Bilbon, % 171,9 Donostian eta % 82,2 Gasteizen. Era berean, gaualdiak % 208,8 igo dira Bilbon, % 227,1 Donostian eta, azkenik, % 87,7 Gasteizen.
Euskal AE osotara hartuta, 2022ko maiatzeko batez besteko egonaldia 1,86 egunekoa izan da, 2021eko hilabete berean lortutakoa (1,76 egun) baino luzeagoa.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Maiatza 2022
| | Betetze-mailak (%) | Errentagarritasuna |
| | plazen arabera | gelaka | ADR (eurotan) | RevPAR (eurotan) |
| | 2022/05 | p.p. * | 2022/05 | p.p. * | 2022/05 | m/m-12 (%) | 2022/05 | m/m-12 (%) |
| EUSKAL AE | 54,4 | 28,3 | 65,9 | 31,9 | 97,45 | 46,4 | 64,25 | 183,5 |
| | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 48,8 | 20,6 | 62,6 | 25,6 | 87,08 | 44,4 | 54,47 | 144,4 |
| Vitoria-Gasteiz | 48,8 | 18,7 | 65,7 | 25,1 | 68,74 | 24,1 | 45,15 | 100,7 |
| | | | | | | | | |
| Bizkaia | 53,2 | 28,7 | 65,3 | 31,9 | 95,21 | 56,2 | 62,18 | 205,6 |
| Bilbao | 59,1 | 34,5 | 72,2 | 39,5 | 108,09 | 66,3 | 78,04 | 267,6 |
| | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 57,9 | 30,4 | 67,8 | 34,1 | 103,19 | 34,8 | 69,95 | 171,5 |
| Donostia / San Sebastian | 66,2 | 35,9 | 74,9 | 39,8 | 126,33 | 36,4 | 94,56 | 191,4 |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2022ko Ekainaren 21a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Euskal AE osoan, 2022ko maiatzeko okupazio-mailak % 54,4ra iritsi dira plazen arabera neurtzean, eta % 65,9ra gelen arabera neurtzean. 2021eko maiatzarekin alderatuta, igoerak ehuneko 28,3 eta 31,9 puntukoak izan dira, hurrenez hurren.
Errentagarritasuna, ADRren (eguneko batez besteko tarifa) bidez neurtuta, 97,45 eurokoa izan da Euskal AE osoan 2022ko maiatzean. Lurraldeei dagokienez, balioak 103,19 eurokoak izan dira Gipuzkoan, 95,21 eurokoak Bizkaian eta 87,08 eurokoak Araban. Hiriburuei dagokienez, aldeak handiagoak izan dira; izan ere, ADR 126,33 euroan kokatu da Donostian, 108,09 euroan Bilbon eta 68,74 euroan Gasteizen.
RevPar, edo gela eskuragarriko batez besteko diru-sarrerak, Euskal AEn, 64,25 eurokoa izan da 2022ko maiatzean, 2021eko maiatzean lortutako 22,66 euroen oso gainetik.
Informazio-oharra
Hotelen ETHIren estaldura % 90,83koa izan da maiatzean. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik.
Euskal AEko turismo-datuen esploratzailea. Holel-establezimenduak
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62