2022/07/05eko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2022KO MAIATZA
Euskal Autonomia Erkidegoko industria-jarduera % 9,1 hazi zen 2022ko maiatzean
2022ko lehen bost hilabeteetako metatuan, industria-produkzioaren indizeak % 7,4ko hazkundea izan du.
Eustaten datuen arabera, 2022ko maiatzean Euskal Autonomia Erkidegoko industria-produkzioa 2021eko hil berean izandakoa baino % 9,1 handiagoa izan zen, lan-egutegi homogeneoari dagokionez.
2022ko maiatza aurreko hilabetearekin alderatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-jarduera % 0,7 hazi da, urtaroen eragina zuzendu ondoren.
2022ko maiatzeko indizearen bilakaerak, 2021eko maiatzaren aldean, jokabide positiboa izan du industria-sektore nagusi guztietan: Energiaren sektoreak % 20,2ko hazkundea izan du ekoizpenean (sektore honetan energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura eta petrolioa fintzea sartzen dira), eta Ekipo-ondasunek (bertan ibilgailu motordunen fabrikazioa, lokomotorren eta trenbide-materialaren eraikuntza eta eraikuntza aeronautikoa edo ontzigintza sartzen dira) % 14,4 egin dute gora.
Kontsumo-ondasunek, oro har, % 7,3ko urte arteko hazkundea izan dute, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren % 9,3ko eta Kontsumo-ondasun iraunkorren % 0,7ko gehikuntzak eraginda. Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak epigrafean, elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketa- eta higiene-produktuen fabrikazioa eta janzteko arropen ekoizpena agertzen dira. Etxeko tresnen eta altzarien fabrikazioa dira, besteak beste, Kontsumo-ondasun iraunkorren sektorean sartzen diren jarduerak.
Tarteko ondasunek, bestalde, % 3,9 egin dute gora. Azken sektore horretan sartzen dira metalurgiako eta produktu metalikoen fabrikazioko jarduerak, industria kimikoa, eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Maiatza 2022
| | Egutegi eraginak zuzendutako datuak | Datu desestazionalizatuak |
| | m / m-12 | Am / A(m-12) | m / m-1 |
| INDIZE OROKORRA | | | |
| Euskal AE | 9,1 | 7,4 | 0,7 |
| Araba/Álava | 13,3 | 6,3 | 4,2 |
| Bizkaia | 9,3 | 8,9 | -0,4 |
| Gipuzkoa | 6,3 | 6,6 | -0,1 |
| ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 7,3 | 6,9 | 0,1 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | 0,7 | 0,2 | -0,4 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 9,3 | 8,7 | 0,3 |
| Ekipo-ondasunak | 14,4 | 14,1 | 1,7 |
| Bitarteko ondasunak | 3,9 | 2,4 | 0,7 |
| Energia | 20,2 | 11,4 | 6,2 |
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
Data 2022ko Uztailaren 5a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Maila bereiziago batean, euskal industrian pisurik handienekoa duten sektoreen artean, 2022ko maiatzean urte arteko hazkunderik handiena izan dutenak hauek izan dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 21,9), Garraio-materiala (% 21,8) eta Makineria eta ekipoa (% 11,6). Aitzitik, ekoizpenean jaitsiera izan duen sektore bakarra Kautxua eta plastikoa izan da, % 2,5eko jaitsierarekin.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Maiatza 2022
| | m / m-12 |
| Elikadura ind., edariak, tabakoa | 1,6 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 2,9 |
| Kautxua eta plastikoak | -2,5 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 8,5 |
| Materiala eta tresna elektrikoak | 5,5 |
| Makineria eta tresneria | 11,6 |
| Garraio-materiala | 21,8 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | 21,9 |
(p)Behinbehineko datuak
Egutegi eraginak zuzendutako datuak
(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak
Data 2022ko Uztailaren 5a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Industria-produkzioaren indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da maiatzean hiru lurralde historikoetan: Araban % 13,3ko igoera izan da, Bizkaian % 9,3koa eta Gipuzkoan, berriz, % 6,3koa.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Eurei esker, maiatzeko indizea laginaren % 92,73ko estaldurarekin kalkulatu da.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62