2022/07/20ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2022ko ekaina
2022ko ekainean Euskal AEko hotel-establezimenduetan erregistratutako ostatu-gauek ia bikoiztu egin dituzte 2021eko ekainekoak
2022ko ekainean izandako ostatu-gauen erdia baino gehiago atzerritarrenak izan dira
Eustaten datuen arabera, 2022ko ekainean % 79,6 gehitu dira sarrerak Euskal AEko hotel-establezimenduetan eta % 97,9 ostatu-gauak urte artean.
Sarrerak, guztira, 309.162 izan dira; horren ondorioz, 612.621 ostatu-gau izan dira guztira. 2021eko ekainean sarrerak eta ostatu-gauak 172.095 eta 309.532 izan ziren, hurrenez hurren.
Atzerritar jatorriko pertsonen sarrerak guztizkoaren % 47,7 izan dira aurtengo ekainean, eta ostatu-gauak % 50,5. 2021eko ekainean, aldiz, atzerritar jatorrikoen sarrerak guztizkoaren % 23,9 izan ziren eta ostatu-gauak % 23,2.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia. Ekaina 2022
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia |
| | 2022/06 | m/m-12 (%) | 2022/06 | m/m-12 (%) | 2022/06 | 2021/06 |
| EUSKAL AE | 309.162 | 79,6 | 612.621 | 97,9 | 1,98 | 1,80 |
| Estatukoak | 161.557 | 23,3 | 303.299 | 27,6 | 1,88 | 1,82 |
| Atzerritarrak | 147.605 | 259,1 | 309.322 | 331,0 | 2,10 | 1,75 |
| | | | | | | |
| Araba/Álava | 39.164 | 55,9 | 74.626 | 57,9 | 1,91 | 1,88 |
| Estatukoak | 25.874 | 23,4 | 50.175 | 26,4 | 1,94 | 1,89 |
| Atzerritarrak | 13.290 | 220,1 | 24.451 | 223,2 | 1,84 | 1,82 |
| Vitoria-Gasteiz | 28.232 | 60,9 | 55.674 | 59,3 | 1,97 | 1,99 |
| | | | | | | |
| Bizkaia | 141.709 | 110,3 | 273.984 | 125,8 | 1,93 | 1,80 |
| Estatukoak | 78.902 | 48,4 | 146.037 | 52,7 | 1,85 | 1,80 |
| Atzerritarrak | 62.807 | 342,5 | 127.947 | 397,8 | 2,04 | 1,81 |
| Bilbao | 94.283 | 110,9 | 183.523 | 135,0 | 1,95 | 1,75 |
| | | | | | | |
| Gipuzkoa | 128.289 | 61,2 | 264.011 | 87,4 | 2,06 | 1,77 |
| Estatukoak | 56.781 | -0,1 | 107.087 | 4,6 | 1,89 | 1,80 |
| Atzerritarrak | 71.508 | 214,1 | 156.924 | 307,6 | 2,19 | 1,69 |
| Donostia / San Sebastian | 77.917 | 62,8 | 172.479 | 97,2 | 2,21 | 1,83 |
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2022ko Uztailaren 20a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2022ko ekaineko hotel-establezimenduetako sarreren % 12,7 Araban, % 45,8 Bizkaian eta % 41,5 Gipuzkoan izan dira. Ostatu-gauei dagokienez, Araban 74.626 izan dira, guztizkoaren % 12,2; Bizkaian 273.984, guztizkoaren % 44,7; eta Gipuzkoan 264.011, Euskal AE osoan erregistratutakoen % 43,1.
Aurreko urteko hil beraren aldean, sarrerak eta ostatu-gauak nabarmen igo dira hiru lurralde historikoetan, nahiz eta maila ezberdinean izan. Sarreren kopuruari dagokionez, Bizkaian urte arteko % 110,3ko hazkundea izan da, Gipuzkoan % 61,2koa eta Araban % 55,9koa. Ostatu-gauen kasuan, urte arteko aldakuntzak hauek izan dira: % 125,8 Bizkaian, % 87,4 Gipuzkoan eta % 57,9 Araban.
Hiriburuen arabera, urte arteko datuei dagokienez, sarreren kopuruak gora egin du Bilbon (% 110,9), Donostian (% 62,8) eta Gasteizen (% 60,9). Antzera, ostatu-gauen hazkundea % 135,0koa izan da Bilbon, % 97,2koa Donostian eta, azkenik, % 59,3koa Gasteizen.
2022ko ekaineko batez besteko egonaldia 1,98 egunekoa izan da Euskal AE osoan, 2021eko hil berean lortutakoa (1,80 egun) baino luzeagoa.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Ekaina 2022
| | Betetze-mailak (%) | Errentagarritasuna |
| | plazen arabera | gelaka | ADR (eurotan) | RevPAR (eurotan) |
| | 2022/06 | p.p. * | 2022/06 | p.p. * | 2022/06 | m/m-12 (%) | 2022/06 | m/m-12 (%) |
| EUSKAL AE | 60,7 | 25,4 | 72,8 | 29,7 | 106,12 | 40,8 | 77,29 | 137,8 |
| | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 53,3 | 15,4 | 68,1 | 21,1 | 82,31 | 21,1 | 56,05 | 75,5 |
| Vitoria-Gasteiz | 52,9 | 14,5 | 70,5 | 21,2 | 66,77 | 13,8 | 47,05 | 62,8 |
| | | | | | | | | |
| Bizkaia | 58,3 | 28,1 | 71,8 | 32,9 | 97,63 | 43,7 | 70,08 | 165,5 |
| Bilbao | 62,4 | 31,0 | 76,9 | 37,8 | 110,91 | 58,8 | 85,26 | 212,5 |
| | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 66,1 | 25,8 | 75,7 | 29,0 | 122,86 | 44,4 | 92,97 | 134,2 |
| Donostia / San Sebastian | 73,9 | 30,8 | 81,5 | 34,0 | 156,65 | 54,3 | 127,71 | 164,4 |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2022ko Uztailaren 20a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2022ko ekaineko okupazio-mailak % 60,7ra iritsi dira Euskal AE osoan, plazaka neurtuta eta % 72,8ra gelaka neurtuta. 2021eko ekainaren aldean, igoerak ehuneko 25,4 eta 29,7 puntukoak dira, hurrenez hurren.
Errentagarritasuna, ADR edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtuta, Euskal AE osoan 106,12 eurokoa izan da 2022ko ekainean, eta % 40,8 igo da aurreko urtearen aldean. Lurralde historikoei dagokienez, balioak 122,86 eurokoak izan dira Gipuzkoan, 97,63 eurokoak Bizkaian eta 82,31 eurokoak Araban. Hiriburuka, aldeak handiagoak dira, ADR 156,65 eurotan kokatu baita Donostian, 110,91 eurotan Bilbon eta 66,77 eurotan Gasteizen.
RevPar, edo gela eskuragarriko batez besteko diru-sarrerak, Euskal AEn 77,29 eurokoa izan da 2022ko ekainean, 2021eko ekainean lortutako 32,50 euroen oso gainetik eta aurreko urteko zifraren bikoitza baino gehiago.
Informazio-oharra
Ekaineko hotelen ETHen estaldura % 86,3koa izan da. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.
https://www.eustat.eus/dgsServicesWar/Mainld?gsservice=apps&gsrequest=getApplication&idapp=EUSTAT
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62