HomeGaiakLandetxeakPrentsa Oharrak 2022ko uztailean Euskal...

2022/08/23ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2022ko uztaila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2022ko uztailean Euskal AEko landa-ostatuetan erregistratutako sarrerak eta gaualdiak % 27,7 eta % 19,6 igo dira, hurrenez hurren

Apartamentu turistikoetan sarrerak % 76,7 gehitu dira, eta gaualdiak % 54,8

Eustaten datuen arabera, 2022ko uztailean 24.385 sarrera eta 72.040 gaualdi izan dituzte Euskal AEko landa-ostatuek; hau da, % 27,7 eta % 19,6 igo dira, hurrenez hurren, urte batetik bestera. 2019ko uztailarekin alderatuta, COVID-19aren aurretik, 2.914 sarrera eta 7.578 gaualdi gehiago erregistratu dira.

Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Uztaila 2022

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera gelaka
 2022/07m/m-12 (%)2022/07m/m-12 (%)2022/072021/072022/07p.p. *2022/07p.p. *
EUSKAL AE24.38527,772.04019,62,953,1548,75,153,16,0
Estatukoak17.1731,552.008-4,83,033,23----
Atzerritarrak7.212229,820.032257,32,782,56----
           
Araba/Álava4.09727,39.11012,42,222,5226,61,730,91,9
Estatukoak3.0573,06.604-12,52,162,54----
Atzerritarrak1.040317,72.506352,32,412,22----
           
Bizkaia9.08553,023.33435,62,572,9053,210,455,69,2
Estatukoak6.33521,516.4346,82,592,95----
Atzerritarrak2.750279,36.900278,32,512,52----
           
Gipuzkoa11.20312,639.59613,43,533,5156,73,462,65,9
Estatukoak7.781-10,928.970-8,63,723,63----
Atzerritarrak3.422182,110.626229,13,112,66----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2022ko Abuztuaren 23a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

2022ko uztailean Euskal AEko landa-ostatuetan erregistratutako sarreren % 70,4 eta gaualdien % 72,2 Estatukoak izan dira. Hala ere, aurreko hilabeteetan bezala, atzerritar jatorriko pertsonen sarrera eta gaualdien hazkundea bereziki esanguratsua izan da: 5.025 sarrera eta 14.425 gaualdi gehiago erregistratu dira aurreko urteko uztailean baino.

2022ko uztaileko urte arteko igoerak, sarrera eta gaualdiei dagokienez, % 27,3 eta % 12,4koak izan dira, hurrenez hurren, Araban. Bizkaian % 53,0 gehitu dira sarrerak, eta % 35,6 gaualdiak. Azkenik, Gipuzkoan, 2021eko uztailaren aldean, % 12,6 gehitu dira sarrerak, eta % 13,4 gaualdiak.

Horrelako establezimenduetan 2,95 egunekoa izan da batez besteko egonaldia 2022ko uztailean, 2021eko hil berean erregistraturiko 3,15 egunekoa baino laburragoa.

Plazakako eta logelakako okupazio-mailek ehuneko 5,1 eta 6,0 puntuko urte arteko hazkundeak izan dituzte, hurrenez hurren. Plazaka neurtzean % 48,7an eta logelaka neurtzean % 53,1ean kokatu dira.

Apartamentu turistikoei dagokienez, 2022ko uztailean, sarrerak eta gaualdiak 19.070 eta 60.449 izan dira, hurrenez hurren. Aurreko urteko uztailaren aldean, sarreren urte arteko hazkundea % 76,7koa izan da, eta gaualdiena % 54,8koa. 2019ko uztailarekin alderatuta, COVID-19aren aurretik, 8.126 sarrera eta 20.813 gaualdi gehiago erregistratu dira.

Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Uztaila 2022

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera apartamenduka
 2022/07m/m-12 (%)2022/07m/m-12 (%)2022/072021/072022/07p.p. *2022/07p.p. *
EUSKAL AE19.07076,760.44954,83,173,6245,810,062,612,3
Estatukoak10.67528,635.68217,33,343,66----
Atzerritarrak8.394237,024.767186,92,953,47----
           
Araba/Álava1.68765,39.84630,65,847,3829,32,974,314,3
Estatukoak1.27948,87.72819,16,047,55----
Atzerritarrak408152,92.118101,75,196,51----
           
Bizkaia11.992109,129.21585,52,442,7552,610,261,5-2,7
Estatukoak6.62549,616.24231,32,452,80----
Atzerritarrak5.367310,612.973284,52,422,58----
           
Gipuzkoa5.39133,521.38735,63,973,9049,813,658,018,4
Estatukoak2.772-8,111.7121,34,233,83----
Atzerritarrak2.619156,29.676129,93,694,12----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2022ko Abuztuaren 23a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Atzerritar jatorriko bisitarien kopurua, 2022ko uztailean, sarrera guztien % 44,0 eta gaualdien % 41,0 izan da Euskal AEko apartamentu turistikoetan; urte arteko 5.903 sarrera gehiago izan dira, eta 16.134 gaualdi gehiago, atzerriko jatorrikoak.

Horrelako establezimenduetan izandako batez besteko egonaldia 3,17 egunekoa izan da 2022ko uztailean, 2021eko uztailekoa (3,62 egun) baino laburragoa.

Lurraldeei dagokienez, batez besteko egonaldia 5,84 egunekoa izan da Araban 2022ko uztailean, 3,97 egunekoa Gipuzkoan eta 2,44 egunekoa Bizkaian.

Euskal AEn, plazen okupazio maila % 45,8koa izan da, hau da, ehuneko 10,0 puntu igo da 2021eko uztailaren aldean. Apartamentuen arabera neurtuta, okupazio-maila % 62,6koa izan da, urte arteko ehuneko 12,3 puntuko igoeraren ondoren.

Informazio-oharrak

Landa-ostatuen ETHIren erantzun-tasa % 90,7 izan da, eta Apartamentu Turistikoena % 80,0, 2022ko uztailean.

Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei eginiko ahaleginarengatik.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2022ko uztailean Euskal AEko landa-ostatuetan erregistratutako sarrerak eta gaualdiak % 27,7 eta % 19,6 igo dira, hurrenez hurren

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2022/08/23
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020075_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali