2022/09/01eko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOIUNTURAKO INDIZEA. II/2022
Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko jarduera % 8,4 hazi zen 2022ko bigarren hiruhilekoan
Aurreko hiruhilekoaren aldean, prezio korronteak % 0,3 jaitsi dira
Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko jarduera, prezio korronteetan, 2022ko bigarren hiruhilekoan aurreko urteko hiruhileko berean baino % 8,4 handiagoa izan da, Eustatek landutako datuen arabera. Aurreko hiruhilekoaren aldean, urtaroen araberako ondorioak zuzendu ondoren, jarduerak % 0,3 egin du behera prezio korronteetan.
Hiruhileko honetako prezio korronteen urte arteko hazkundea Eraikingintza azpisektorearen (% 6,3 igo da urte arteko datuetan) eta, bereziki, Obra Zibila azpisektorearen (% 22,6 igo da bigarren hiruhileko honetan aurreko urteko hiruhileko beraren aldean) portaerek eragin dute.
2022ko bigarren hiruhileko honetako sektorearen jarduera aurreko hiruhilekokoarekin alderatuz gero —urtaroen eragina zuzenduta—, indizea % 0,3 jaitsi da balio nominaletan. Eraikingintzak hiruhileko arteko % 0,1eko bilakaera positiboa izan du; Obra Zibilak, berriz, % 2,8 egin du behera, aurreko hiruhilekoaren aldean.
Euskal AEko eraikuntzaren koiunturako indizea. Aldakuntza tasak (%). Uneko prezioak (p). 2022/II
| | Egutegiaren eragina zuzenduta | Desestazionalizatua |
| | t / t-4 | At/At-1 | t / t-1 |
| Produkzioaren indizea | 8,4 | 8,2 | -0,3 |
| Eraikinak | 6,3 | 5,9 | 0,1 |
| Obra zibila | 22,6 | 25,6 | -2,8 |
| | | | |
| Landunkopuruaren indizea | 1,8 | 2,1 | 0,5 |
Oinarria 2015
(p)Behinbehineko datuak
At/At-1: t urteko lehen hiruhilekotik t urteko azken hiruhilekora arteko aldi metatuaren urte arteko aldakuntza-tasa, t-1 urtearen aldi beraren aldean
t / t-1: Azken hiruhilekoaren eta aurreko hiruhilekoaren arteko aldaketa-tasa
Data 2022ko Irailaren 1a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren koiunturako indizea
2022ko bigarren hiruhilekoko landunen indizea, aurreko hiruhilekoaren aldean, % 0,5 igo ondoren, 2021eko bigarren hiruhilekoan ikusitakoa baino % 1,8 handiagoa izan da.
2022KO LEHEN SEIHILEKOKO METATUA
Eraikuntza sektorearen jarduera nominalak % 8,2 egin du gora 2022ko lehen seihilekoko metatuan, Obra zibila nabarmen haziz (% 25,6); Eraikingintzan hazkundea neurritsuagoa izan da (% 5,9).
Langile okupatuen indizeak % 2,1 egin du gora.
Informazio-oharra
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Eurei esker, bigarren hiruhileko indizea laginaren % 86,60ko estaldurarekin kalkulatu da.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62