2022/07/19ko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTUEN AURRERAPENA (HKEA). II /2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPGd % 0,9 hazi da eta enplegua % 0,8 hiruhileko artean 2022ko bigarren hiruhilekoan

2021eko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, hazkundea % 4,3koa izan da BPGd-aren kasuan, eta % 3,7koa enpleguaren kasuan

Euskal AEko Barne Produktu Gordina (BPGd) % 0,9 igo da 2022ko bigarren hiruhilekoan aurreko hiruhilekoaren aldean, Eustatek Hiruhileroko Kontuen Aurrerapenean egindako zenbatespenen arabera. 2021eko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, Euskal AEko BPGd % 4,3 igo da.

Aurrerapen hau egiteko unean eskuragarri dagoen koiunturazko informazio ekonomikoaren arabera, jarduerak oro har gora egin du Euskal AEko ekonomiaren sektore nagusietan, baina aurreko hiruhilekoan zenbatetsitakoa baino erritmo apalagoan.

Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan neurtuta, % 0,8 igo da aurreko hiruhilekoaren aldean. Enpleguan hiruhileko arteko hazkundea izan duen seigarren hiruhilekoa da jarraian. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, bestalde, lanpostuen kopurua % 3,7 igo dela kalkulatu da.

Datorren irailaren 22an, Eustatek BPGd-aren eta enpleguaren zenbatespen bereiziak argitaratuko ditu 2022ko bigarren hiruhilekoko Hiruhileroko Kontuetan, Aurrerapen hau egiteko unean eskuragarri ez dagoen koiuntura-informazioa eta 2020 eta 2021eko urteko makromagnitudeen birzenbatespenak erantsi ondoren.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPGd % 0,9 hazi da eta enplegua % 0,8 hiruhileko artean 2022ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2022/07/19
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020015_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali