2022/07/26ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2022ko EKAINA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,5 hazi dira 2022ko ekainean
Urte arteko terminoetan, 2022ko ekainean, 2021eko ekainarekin alderatuta, kostuak % 11,5 igo dira.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea % 0,5 igo da 2022ko ekainean aurreko hilaren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Aurreko urteko hil beraren aldean, kostuak % 11,5 handitu dira.
Obra zibileko kostuak % 1,8 igo dira hil arteko terminoetan, eta Eraikuntzaren sektorean % 0,3. 2021eko ekainaren aldean, prezioak % 16,9 igo dira Obra Zibilean eta % 10,3 Eraikuntzan.
Aurreko hilaren aldean (2022ko maiatza), lehengaien kostuak % 0,7 igo dira, eta eskulanaren kostuak, berriz, egonkor dirau (% 0,0). Urte arteko terminoetan, lehengaien kostua % 13,3 igo da eta eskulanarena % 5,8.
Eraikuntzaren sektoreko lehengaien kostuak % 0,3 egin du gora hilabete batetik bestera, eta Obra Zibilekoak, berriz, % 2,2. Urte arteko bilakaeran, Eraikuntzako lehengaien kostuak % 11,7 hazi dira eta Obra Zibilekoak % 20,4.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Ekaina 2022
| | Indizea | Aldakuntza (%) |
| | | m/m-1 | m/m-12 |
| Guztira | 121,2 | 0,5 | 11,5 |
| Eraikinak | 120,1 | 0,3 | 10,3 |
| Obra zibila | 126,2 | 1,8 | 16,9 |
| | | | |
| Lehengaiak | 122,7 | 0,7 | 13,3 |
| Eraikinak | 121,2 | 0,3 | 11,7 |
| Obra zibila | 129,1 | 2,2 | 20,4 |
| | | | |
| Laneskua | 116,7 | 0,0 | 5,8 |
Oinarria 2015=100
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
(p)Behinbehineko datuak
Data 2022ko Uztailaren 26a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Eraikuntzaren sektoreak kontsumituriko lehengaien prezioetan honako sektore hauetan izan ziren igoera handienak 2022ko ekainean, 2021eko ekainaren aldean: Petrolioa fintzea (% 85,4 gora), Energia elektrikoa eta gasa (% 61,5) eta Metalurgia (% 40). Lehengaien prezioetan hazkunde neurritsuenak, aitzitik, honako sektore hauek izan dituzte: Makineriaren fabrikazioa (% 3,9), Material elektronikoa (% 4) eta Material elektrikoa (% 5,0).
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p). Ekaina 2022
| | m / m-12 |
| Ezmetalezko meak | 8,3 |
| Zuraren eta kortxoaren industria | 23,6 |
| Petrolioa fintzea | 85,4 |
| Industria kimikoa | 25,8 |
| Kautxua eta plastikoa | 7,8 |
| Produktu mineral ez-metalezkoak | 11,2 |
| Metalgintza | 40,0 |
| Metalezko artikuluak | 13,0 |
| Material elektronikoa | 4,4 |
| Material elektrikoa | 5,0 |
| Makineriaren fabrikazioa | 3,9 |
| Altzarigintza | 5,2 |
| Energia elektrikoa eta gasa | 61,5 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2022ko Uztailaren 26a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62