2022/08/26ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2022KO UZTAILA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,7 jaitsi dira 2022ko uztailean
Urte arteko terminoetan, 2022ko uztailean 2021eko uztailaren aldean, kostuak % 10,6 igo dira
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntzaren kostuen indizea % 0,7 jaitsi da 2022ko uztailean, aurreko hilaren aldean. Aurreko urteko hil beraren aldean, kostuak % 10,6 igo dira.
Obra Zibileko kostuak % 2,1 jaitsi dira hil artean, eta Etxegintzaren sektorekoak % 0,4. 2021eko uztailarekin alderatuta, prezioak % 14,1 igo dira Obra Zibilean eta % 9,9 Etxegintzan.
Aurreko hilaren, 2022ko ekainaren, aldean, lehengaien kostuak % 0,9 jaitsi dira, eta eskulanaren kostua, ordea, egonkor mantendu da (% 0,0). Urte arteko terminoetan, lehengaien kostua % 12,2 igo da, eta eskulanarena % 5,8.
Etxegintzaren sektorean lehengaien kostua % 0,5 jaitsi da hil artean, eta Obra Zibilarenean % 2,7. Urte arteko bilakaeran, Etxegintzako lehengaien kostuak % 11,2 hazi dira, eta Obra Zibilekoak % 16,6.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Uztaila 2022
| | Indizea | Aldakuntza (%) |
| | | m/m-1 | m/m-12 |
| Guztira | 120,4 | -0,7 | 10,6 |
| Eraikinak | 119,7 | -0,4 | 9,9 |
| Obra zibila | 123,5 | -2,1 | 14,1 |
| | | | |
| Lehengaiak | 121,5 | -0,9 | 12,2 |
| Eraikinak | 120,6 | -0,5 | 11,2 |
| Obra zibila | 125,6 | -2,7 | 16,6 |
| | | | |
| Laneskua | 116,7 | 0,0 | 5,8 |
Oinarria 2015=100
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
(p)Behinbehineko datuak
Data 2022ko Abuztuaren 26a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Eraikuntzaren sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioetan, 2022ko uztailean igoera handienak izan dituztenak, 2021eko uztailaren aldean, sektore hauetan dira: Petrolioa fintzea (% 65,3 gora), Energia elektrikoa eta gasa (% 48,2) eta Metalurgia (% 32,1). Lehengaien prezioetan igoera neurrizkoenak izan dituzten sektoreak, aldiz, honako hauek izan dira: Altzarien fabrikazioa (% 4,8ko igoera) eta Material elektrikoa eta Makineriaren fabrikazioa (% 5,0ko igoera bi kasuetan).
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p). Uztaila 2022
| | m / m-12 |
| Ezmetalezko meak | 5,5 |
| Zuraren eta kortxoaren industria | 18,7 |
| Petrolioa fintzea | 65,3 |
| Industria kimikoa | 29,5 |
| Kautxua eta plastikoa | 6,9 |
| Produktu mineral ez-metalezkoak | 16,6 |
| Metalgintza | 32,1 |
| Metalezko artikuluak | 11,4 |
| Material elektronikoa | 8,3 |
| Material elektrikoa | 5,0 |
| Makineriaren fabrikazioa | 5,0 |
| Altzarigintza | 4,8 |
| Energia elektrikoa eta gasa | 48,2 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2022ko Abuztuaren 26a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62