2022/08/02ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2022KO EKAINA
Euskal AEko industria-jarduerak % 10,1eko igoera izan du 2022ko ekainean
2022ko lehen sei hilabeteetako metatuan, industria-produkzioaren indizeak % 7,9ko igoera izan du, ekipo-ondasunek (+% 14,6) eta energiak (+% 13,5) bultzatuta
2022ko ekainean, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-produkzioa 2021eko hilabete berekoa baino % 10,1 handiagoa izan da lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek landutako datuen arabera.
Ekaina aurreko hilabetearekin (2022ko maiatzarekin) alderatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-jarduerak % 0,5eko igoera izan du, urtaroen eragina zuzendu ondoren.
2022ko ekaineko indizeak 2021eko ekaineko indizetik izan duen bilakaera positiboa izan da industria-sektore handi guztietan. Adibidez, Energiaren sektorean (energia elektrikoaren produkzioa eta hornidura eta petrolioaren finketa barne), produkzioak % 24,5eko igoera izan du. Bestalde, ekipo-ondasunek (ibilgailu motordunen fabrikazioa, lokomotorren eta trenbide-materialaren eraikuntza eta eraikuntza aeronautikoa edo ontzi-eraikuntza barne) % 17,5eko igoera izan dute, eta Bitarteko ondasunek, berriz, % 4,2koa. Azken sektore horretan, metalurgia-jarduerak, produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa daude sartuta.
Kontsumo-ondasunek, bestalde, urtetik urterako % 1,8ko igoera izan dute Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren % 4,3ko igoerari esker, Kontsumo-ondasun iraunkorrek % 7,6ko beherakada izan baitute. Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren epigrafean, elikagaiak prozesatu eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketa- eta higiene-produktuen fabrikazioa eta jantzigintza sartzen dira. Kontsumo-ondasun iraunkorren sektorean bildutako jardueren artean, berriz, altzarien eta etxeko aparatuen fabrikazioa dago.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Ekaina 2022
| | Egutegi eraginak zuzendutako datuak | Datu desestazionalizatuak |
| | m / m-12 | Am / A(m-12) | m / m-1 |
| INDIZE OROKORRA | | | |
| Euskal AE | 10,1 | 7,9 | 0,5 |
| Araba/Álava | 13,9 | 7,6 | -2,4 |
| Bizkaia | 11,4 | 9,3 | 1,9 |
| Gipuzkoa | 6,9 | 6,6 | 0,8 |
| ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 1,8 | 6,0 | -1,3 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | -7,6 | -1,2 | -5,4 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 4,3 | 7,9 | -0,3 |
| Ekipo-ondasunak | 17,5 | 14,6 | 0,3 |
| Bitarteko ondasunak | 4,2 | 2,7 | -0,4 |
| Energia | 24,5 | 13,5 | 6,4 |
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
Data 2022ko Abuztuaren 2a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Maila bereiziago batean, euskal industrian pisurik handiena duten sektoreen artean, 2022ko ekainean urtetik urterako igoerarik handiena izan dutenak honako hauek izan dira: Garraio-materiala (% 27,0), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 23,5) eta Makineria eta ekipoa (% 14,6). Sektore garrantzitsu horietako ezeinek ez du beherakadarik izan produkzioan. Nolanahi ere, igoerarik txikiena izan duen sektorea Elikagaien industriak, edariak eta tabakoa izan da, % 2,2ko igoerarekin.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Ekaina 2022
| | m / m-12 |
| Elikadura ind., edariak, tabakoa | 2,2 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 2,4 |
| Kautxua eta plastikoak | 3,7 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 6,0 |
| Materiala eta tresna elektrikoak | 10,7 |
| Makineria eta tresneria | 14,6 |
| Garraio-materiala | 27,0 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | 23,5 |
(p)Behinbehineko datuak
Egutegi eraginak zuzendutako datuak
(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak
Data 2022ko Abuztuaren 2a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Industria-produkzioaren indizearen urtetik urterako bilakaera positiboa izan da ekainean hiru Lurralde Historikoetan: Araban, % 13,9ko igoera izan da, Bizkaian % 11,4koa eta Gipuzkoan, berriz, %6,9koa.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, ekaineko indizea laginaren % 90,36ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62