2022/07/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2022ko ekaina

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko landetxeetan erregistratutako sarrerak eta ostatu-gauak % 55,2 eta % 59,9 igo dira, hurrenez hurren, 2022ko ekainean

Apartamentu turistikoetan, sarreren eta ostatu-gauen gehikuntzak bikoiztu egin dira aurreko urtekoen aldean

Euskal AEko landetxetako sarrerak eta ostatu-gauak, 2022ko ekainean, 16.127 eta 38.285 izan dira, hurrenez hurren. Zifra horiek % 55,2ko eta % 59,9ko urte arteko hazkundea dakarte, hurrenez hurren, Eustatek landutako datuen arabera.

Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Ekaina 2022

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera gelaka
 2022/06m/m-12 (%)2022/06m/m-12 (%)2022/062021/062022/06p.p. *2022/06p.p. *
EUSKAL AE16.12755,238.28559,92,372,3027,88,932,710,1
Estatukoak12.72431,629.07929,72,292,32----
Atzerritarrak3.403370,09.206505,72,712,10----
           
Araba/Álava2.80256,95.82947,02,082,2217,94,721,25,2
Estatukoak2.54352,05.06434,61,992,25----
Atzerritarrak259129,2765278,72,951,79----
           
Bizkaia5.333105,210.74979,42,022,3126,810,331,511,2
Estatukoak4.26373,38.85055,52,082,31----
Atzerritarrak1.070669,81.899530,91,772,17----
           
Gipuzkoa7.99233,021.70755,22,722,3333,510,139,311,9
Estatukoak5.9186,915.16516,92,562,34----
Atzerritarrak2.074339,46.542543,33,152,15----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2022ko Uztailaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Euskal AEko landetxeetan 2022ko ekainean erregistratutako sarreren % 78,9k eta ostatu-gauen % 76,0k estatuko jatorria izan dute. Hala ere, aurreko hilabeteetan bezala, atzerritar jatorriko pertsonen sarrerek eta ostatu-gauek izan duten hazkundea bereziki esanguratsua izan da, aurreko urteko ekainean baino 2.679 sarrera eta 7.686 ostatu-gau gehiago erregistratu baitira.

2022ko ekainean, sarrerak eta ostatu-gauak % 56,9 eta % 47,0 gehitu dira, hurrenez hurren, Araban. Bizkaian sarrerak % 105,2 gehitu dira eta ostatu-gauak % 79,4. Gipuzkoan, azkenik, 2021eko ekainaren aldean % 33,0 gehitu dira sarrerak eta % 55,2 ostatu-gauak.

Mota horretako establezimenduetako batez besteko egonaldia 2,37 egunekoa izan da 2022ko ekainean, 2021eko hil berean izandako 2,30 eguneko batez besteko egonaldia baino zertxobait luzeagoa.

Plazen eta gelen okupazio-mailek urte batetik bestera ehuneko 8,9 eta 10,1 puntu egin dute gora, hurrenez hurren; plazen arabera neurtuta % 27,8 igo dira eta gelen arabera neurtuta % 32,7.

Apartamentu turistikoei dagokienez, 2022ko ekainean, sarrerak eta ostatu-gauak 14.498 eta 49.394ra iritsi dira, hurrenez hurren. Aurreko urteko ekainaren aldean, sarreren urte arteko hazkundea % 139,2koa izan da eta ostatu-gauena % 106,6koa.

Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Ekaina 2022

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera apartamenduka
 2022/06m/m-12 (%)2022/06m/m-12 (%)2022/062021/062022/06p.p. *2022/06p.p. *
EUSKAL AE14.498139,249.394106,63,413,9438,515,465,522,3
Estatukoak8.95469,929.84754,83,333,66----
Atzerritarrak5.544600,619.547321,83,535,86----
           
Araba/Álava1.28883,67.96238,96,188,1724,23,472,020,2
Estatukoak1.14169,86.47332,05,677,30----
Atzerritarrak146398,11.48979,310,1728,25----
           
Bizkaia9.092210,721.212205,22,332,3739,619,655,318,1
Estatukoak5.434111,611.354100,52,092,21----
Atzerritarrak3.658921,99.858666,62,693,59----
           
Gipuzkoa4.11869,220.21980,14,914,6148,521,171,929,1
Estatukoak2.37917,112.01938,05,054,29----
Atzerritarrak1.740330,68.200225,74,716,23----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2022ko Uztailaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Atzerriko bisitarien kopurua, 2022ko ekainean, Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien % 38,2 eta ostatu-gauen % 39,6 izan da, urte artean atzerritar jatorriko 4.753 sarrera eta 14.913 ostatu-gau gehiago izan ondoren.

Mota honetako establezimenduetako batez besteko egonaldia 3,41 egunekoa izan da 2022ko ekainean, 2021eko ekainean izandakoa (3,94 egun) baino laburragoa.

Lurralde historikoei dagokienez, 2022ko ekainean, batez besteko egonaldia 6 egunetik gorakoa izan da Araban, 4,91 egunekoa Gipuzkoan, eta 2,33 egunekoa Bizkaian.

Plazen araberako okupazio-maila, Euskal Autonomia Erkidegoan, % 38,5era iritsi da, hau da, ehuneko 15,4 puntu igo da 2021eko ekainarekin alderatuta. Apartamentuen arabera neurtuta, okupazio-maila, urte arteko ehuneko 22,3 puntuko igoeraren ondoren, % 65,5ean kokatu da.

Informazio-oharrak

Landetxeen ETHren erantzun-tasa % 92,3koa izan da eta apartamentu turistikoena % 85,6koa 2022ko ekainean.

Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko landetxeetan erregistratutako sarrerak eta ostatu-gauak % 55,2 eta % 59,9 igo dira, hurrenez hurren, 2022ko ekainean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2022/07/21
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020021_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali