HomeGaiakMigrazio mugimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko migrazio-saldo...

2022/08/10eko prentsa-oharra

MIGRAZIO MUGIMENDUEN ESTATISTIKA. 2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko migrazio-saldo positiboa 3.500 pertsonatik gorakoa izan da 2021ean

Immigrazioek % 11,9 egin dute gora eta emigrazioek % 16,7 2020arekin alderatuta

2021ean 39.427 immigrazio izan ziren eta 2020an 35.221; datuaren arabera, beraz, % 11,9 igo ziren. Bestalde, emigrazio-kopuruak ere gora egin du, 2020an 30.709 emigrazio izan baitziren eta 2021ean 35.839, eta igoera, beraz, % 16,7koa izan da, migrazio-saldoa 3.588 pertsonakoa izanik, Eustatek landutako datuen arabera. Emigrazioetan izandako igoera horren ondorioz, migrazio-saldoa aurreko urtekoa baino txikiagoa izan da, 924 pertsona gutxiago, nahiz eta immigrazioek gora egin.

. 1998-2021

Excel csv
 InmigrazioakEmigrazioakMigrazio saldoa
 GuztiraIndice de variación (1988=100) ##GuztiraIndice de variación (1988=100) ##Guztira
19888.01410018.103100-10.089
19929.00611213.66876-4.662
199511.31614116.13089-4.814
199916.10320117.29196-1.188
200020.02225017.462963.903
200125.77532218.6961037.861
200225.96732419.7301096.082
200328.46735522.2161234.864
200430.32837821.3041188.116
200533.99342420.67211412.256
200637.14746422.68912511.827
200741.36151623.66913116.835
200844.63055729.94116514.689
200938.36847931.8151766.553
201038.59148233.4251855.166
201141.01151232.8191818.192
201234.36242934.589191-227
201333.98742435.943199-1.956
201435.49144331.8891763.602
201535.91744832.5551803.362
201640.12650131.2551738.871
201741.86152231.13617210.725
201846.98258632.25817814.724
201952.30665332.83818119.468
202035.22143930.7091704.512
202139.42749235.8391983.588

Data 2022ko Abuztuaren 10a

Iturria: Eustat. Migrazio Mugimenduen Estatistika

Migrazio-saldoak bi aldi ezberdin izan ditu 2021ean: urtarriletik ekainera 2.496 pertsonako saldo negatiboa izan zuen eta urtearen bigarren zatian 6.084 pertsonako saldo positiboa.

Lurraldez lurralde, Bizkaiak 1.465 pertsona gehiago izan zituen, eta kopuru absolutuetan migrazio-saldo altuena izan zuen; Arabak 1.179 pertsonako saldo positiboa izan zuen eta Gipuzkoak 944 pertsonako saldo positiboa. Ehunekoetan, Araban bakarrik egin du gora aurreko urtearekin alderatuta, % 85,7, hain zuzen ere, eta Bizkaian % 12,1 jaitsi da eta Gipuzkoan % 57,3. Hiriburuak kontuan hartuz gero, migrazio-saldoak positiboak dira bai Donostian bai Gasteizen, hain zuzen ere, 665 eta 852 pertsonakoak, hurrenez hurren. Bilbok 35 pertsonako saldo negatiboa du.

Euskal AEren eta gainerako autonomia-erkidegoen arteko mugimenduei dagokienez, 2021ean 573 pertsonako saldo negatiboa izan zen, eta zertxobait leheneratu zen aurreko urteko datuarekin alderatuta, 733 pertsonako saldo negatiboa izan baitzuen. Bestalde, atzerriko herrialdeekiko saldoa positiboa izan zen arren (4.161 pertsona), 2020koa baino baxuagoa izan zen (5.245 pertsona).

Kanpoko mugikortasun-tasak nahiko baxua izaten jarraitzen du

Kanpoko edo erkidegoz kanpoko mugikortasun geografikoak 2021ean Euskal AEko 1.000 biztanletik 34,3ri eragin die, hau da, aurreko urtekoa baino 4 puntu handiagoa izan da, baina autonomia-erkidegoetakoa baino 6 puntu txikiagoa; izan ere, 1.000 biztanletik 40,4 mugitu ziren batez beste. Lurraldez lurralde, Araban ‰ 39,3 izan zen, Bizkaian ‰ 33,4 eta Gipuzkoan ‰ 33,5.

graf0020070_01_e.png

Euskal AEren eta gainerako autonomia-erkidegoen arteko migrazio-mugimenduak kontuan hartuta, Euskal AEk horietako 6rekin migrazio-saldo positiboa izan zuen, eta gainerako 11kin saldo negatiboa. 2021ean -1.206 pertsonako saldo negatiboak izan ziren eta aurreko urtean saldo negatiboak -2.600 pertsonakoak izan ziren.

Euskal AEko joale gehien erakarri zuten autonomia-erkidegoak hauek izan ziren, eta hurrenkera horretan: Gaztela eta Leon, Madril, Kantabria eta Katalunia. Lau autonomia-erkidego horiek jaso zituzten gure autonomia-erkidegoa beste batzuetara joateko utzi zuten pertsonen % 50.

Autonomia-erkidego horiek izan ziren immigrante gehien ekarri zutenak ere, honako beheranzko hurrenkeran: Madril, Gaztela eta Leon, Kantabria eta Katalunia. Lau autonomia-erkidego horietatik etorri ziren Estatutik iritsitako immigrante guztien % 49.

Andaluzia da saldo positibo altuena ekarri duen autonomia-erkidegoa (281 pertsonakoa), eta Kantabria saldo negatiboena duena, -348 pertsonakoa.

Emigratzaileen batez besteko adina, 37,7 urte, handiagoa izan zen immigratzaileena baino (34,1 urte). 20-39 urte bitarteko pertsonek immigrazioen % 48 egin zituzten, eta emigrazioen % 46.

Sexuari dagokionez, ehunekoak bere horretan mantentzen dira: immigratzaileen % 53 gizonezkoak dira eta % 47 emakumezkoak; eta emigratzaileen kasuan egoera antzekoa da: % 54 gizonezkoak dira eta % 46 emakumezkoak.

Immigratzaileen % 58 eta emigratzaileen % 45 atzerritarrak

Atzerriko nazionalitatea duten pertsonen immigrazioak 22.721 izan ziren 2021ean. Haietatik 6.408 beste autonomia-erkidego batzuetatik etorri ziren, batez ere Madriletik, Kataluniatik eta Andaluziatik, eta 16.363 zuzenean atzerritik.

Bestalde, atzerritarren emigrazioak 16.167 izan ziren, guztien % 45, eta % 72 atzerriko herrialderen batera joan ziren. Horrela, atzerritarren saldoa positiboa izan zen: 6.604 pertsona.

Euskal AEko biztanleak etxez aldatzen direnean, % 67tan erkidegoan bertan geratzen dira

Euskal AEko biztanleriaren % 10,5ek bizileku-aldaketaren bat egin zuen 2021ean. Ohiko bizileku-aldaketa horien % 67 autonomia-erkidegoan bertan egin ziren eta gainerakoak autonomia-erkidegotik kanpora.

Euskal AEn ohiko bizileku aldaketak 229.926 izan ziren guztira. Horietatik 99.981 udalerri berean egindako bizileku-aldaketak izan ziren. Autonomia-erkidego barruko mugimendua, hau da, jatorria eta helmuga Euskal AEAko udalerriak dituena, 54.679koa izan zen.

Era berean, kanpoko edo erkidegoz kanpoko immigrazioak, hau da, jatorria autonomia-erkidegotik kanpora duten eta helmuga Euskal AE duten immigrazioak 39.427 izan ziren; horietatik 19.615 atzerritik iritsi ziren. Hori % 15,8ko igoera da 2020ko zifrekin alderatuta.

Azkenik, kanpoko edo erkidegoz kanpoko emigrazioak, hau da, autonomia-erkidegoko udalerri batetik autonomia-erkidegotik kanpora izandako bizileku-aldaketak, 35.839 izan ziren; eta horietatik % 43k (15.454) atzerria izan zuten helmuga.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko migrazio-saldo positiboa 3.500 pertsonatik gorakoa izan da 2021ean

Eragiketa : 
Migrazio-mugimenduen estatistika
Eragiketa kodea : 
010311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2022/08/10
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020070_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali