2022/07/20ko prentsa-oharra

UNIBERTSITATEAREN ESTATISTIKA. 2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal unibertsitateetako matrikula kopurua % 2,5 hazi zen 2020/21 ikasturtean, hazkunderik handiena 20 urte baino gehiagotan

Gradu bikoitzetako matrikulak % 8 handitu ziren, eta gradu bikoitzak Enpresen administrazio eta zuzendaritzarekin konbinatuta nagusitu ziren

Ikastetxeak Euskal AEn dituzten unibertsitateek laugarren urtez jarraian egin zuten gora ikasleei dagokienez 2020/21 ikasturtean. Ia 70.000 matrikula erregistratu ziren, aurreko ikasturtean baino % 2,5 gehiago, Eustaten datuen arabera. Azken 20 urte baino gehiagotan eman den matrikulen hazkunderik handiena da.

Euskal AEko unibertsitateetan matrikulatutako ikasleak, ikasketa-mailaren arabera. 2020/21

Excel csv
 GuztiraGizonakEmakumeakPublikoaPribatuaAldaketa, aurreko ikasturtearen aldean (%)
       
Guztira69.93332.03337.90049.73520.1982,5
       
Mailak58.73426.48832.24641.70017.0342,1
Graduatu ondokoak11.1995.5455.6548.0353.1644,6
Master ofizialak6.5583.2203.3384.0432.5155,3
Doktoretza4.6412.3252.3163.9926493,8

Data 2022ko Uztailaren 20a

Iturria: Eustat. Unibertsitatearen estatistika

Hamar ikasletik zazpik unibertsitate publikoa aukeratu zuten ikasketak egiteko, mailen artean aldeak egon ziren arren. Graduko ikasleek proportzio horri eutsi zioten arren, ikastetxe publikoek pisu txikiagoa hartu zuten masterren matrikulan (% 62). Aitzitik, doktoregoa egiteko unibertsitatea hautatzeko unean, sistema publikora jo zuten argi eta garbi (% 86).

Unibertsitate-ikasketen aukeraketak genero-estereotipoei erantzuten die oraindik

Sexuaren araberako graduko ikasleen banaketa, aurreko ikasturteetan bezala, ez zen parekoa izan titulazio gehienetan. Graduen laurden batean soilik egon ziren bi sexuak modu paritarioan ordezkatuta, hau da, gizonen eta emakumeen proportzioa gutxienez % 40koa izan zen.

Emakumeen aldeko desoreka handiena izan zuten graduak Haur Hezkuntza, Erizaintza eta Pedagogia izan ziren; izan ere, kasu horietako batean ere ez ziren matrikulatutako ikasleen % 15 baino gehiago izan gizonak. Aitzitik, hogei gradutan emakumeen presentzia % 25etik beherakoa izan zen, guztiak ingeniaritzaren adarrekoak.

graf0020018_01_e.png

Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza nagusi da gradu bikoitzen artean

2020/21 ikasturtean, 2.903 pertsona matrikulatu ziren gradu bikoitzean, aurreko ikasturtean baino % 8 gehiago. Gradu bikoitzak programazio bateratuak dira, non irakasgaien sekuentziazioa antolatzen den eta bi gradu desberdinetako ordutegia koordinatzen den, ikasleek aldi berean bi titulazio lor ditzaten, ikasketak modu independentean egingo balituzte beharko luketena baino denbora laburragoan.

Matrikula kopuru handiena duen gradu bikoitza Zuzenbidea eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza konbinatzen dituena da, eta, ondoren, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak eta Lehen Hezkuntza.

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza graduaren zeharkakotasunak programazio bateratu horietan gehien parte hartzen duen titulazioa izatea eragiten du, eta horrekin batera doazen graduak askotarikoak izatea ahalbidetzen du, Zuzenbidetik hasi eta Ingeniaritza Mekanikoraino, adibidez. Gradu bikoitzeko ikasleen ia % 40 Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza atala barne hartzen zuen programazio batean matrikulatu zen.

Graduko tituluetan letrak dira nagusi eta doktorego-tesietan zientziak

2020/21 ikasturtean, 14.404 lagunek amaitu zituzten unibertsitate-ikasketak. Bereziki nabarmentzekoa da doktorego-tesiak gainditu zituztenen kopurua igo izana, 548 izan baitziren, 2019/20 ikasturtean, berriz, 435, hau da, % 26 gehiago. Era berean, 3.639 ikaslek amaitu zuten master ofizial bat, aurreko ikasturtean baino % 6 gehiagok. Aldiz, graduko titulua lortu zuten ikasleen kopuruak ez zuen ia aldaketarik izan.

graf0020018_02_e.png

Ikasketak egin zituzten pertsonen ikasketa-adarraren araberako banaketa diferentea da mailen arabera. Oro har, ikasketa zientifikoetan —ingeniaritza eta arkitektura, zientziak edo osasun-zientziak— titulua lortu zuten pertsonen proportzioa handitu egiten da ikasketa-maila zenbat eta handiagoa izan: % 40 graduetan, % 47 masterretan eta % 65 doktoregoan. Jakina, kontrakoa gertatzen da letren irakaskuntzekin —gizarte-zientziak eta zientzia juridikoak edo arteak eta giza zientziak—. Horietan graduatuak % 60, % 53 eta % 35 izan ziren gradu, master eta doktoregoetan, hurrenez hurren.

Bereziki azpimarratzekoak dira gizarte- eta lege-zientzien eta zientzien adarretako kasuak. Graduko ikasketak amaitu zituztenen erdiek baino gehiagok gizarte- eta lege-zientzien adarreko titulu bat lortu zuten bitartean, gainditutako lau doktorego-tesitik bakarra zegokion modalitate horri. Guztiz kontrakoa izan zen zientzien adarraren portaera, zeinean graduko eta masterreko tituludun ikasleen % 5 eta % 6 bakarrik dauden, hurrenez hurren, baina doktore berrien % 23 baino gehiago.

Aurkeztutako pertsonen % 98,3k gainditu zituzten unibertsitatera sartzeko probak

12.882 pertsona aurkeztu ziren Euskal Herriko Unibertsitatera sartzeko probetara. Horietako % 98,3k gainditu zituen, eta horrek gainditu zuten ikasleen tasarik handiena suposatu zuen. Azterketaren fase orokorreko batez besteko nota, hau da, inskribatutako guztiek azterketa egiten duten zati komunekoa, 7,2 puntura iritsi zen. Hala ere, emaitza desberdinak ikusi ziren egindako batxilergoaren modalitatearen arabera. Ildo horretan, Arteen batxilergoa aukeratu zutenen eta Zientzia eta Teknologia Batxilergoa aukeratu zutenen artean puntu bateko aldea eman zen. Bi modalitate horietan ikasleek 6,5 eta 7,5 puntu lortu zituzten, hurrenez hurren. Giza eta Gizarte Zientzien batxilergoa aukeratu zutenek 6,7 puntuko batez bestekoa lortu zuten.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal unibertsitateetako matrikula kopurua % 2,5 hazi zen 2020/21 ikasturtean, hazkunderik handiena 20 urte baino gehiagotan

Eragiketa : 
Unibertsitatearen estatistika
Eragiketa kodea : 
040603
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2012/13-2023/24
Eguneratze data : 
2022/07/20
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020018_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali