2022/09/22ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2022ko abuztua
2022ko abuztuan Euskal AEko landa-ostatuetan erregistratutako gaualdiak % 5,6 igo dira
Apartamentu turistikoetan, sarrerak % 46,1 gehitu dira, eta gaualdiak % 26,5
Eustaten datuen arabera, 2022ko abuztuan, 27.320 sarrera eta 95.322 gaualdi izan dira Euskal AEko landa-ostatuetan. Horrek esan nahi du sarrerak % 6,2 jaitsi direla urte batetik bestera, baina gaualdiak % 5,6 igo direla. 2019ko abuztuarekin alderatuta, COVID-19aren aurretik, 3.784 sarrera eta 4.836 gaualdi gehiago erregistratu dira. Aurreko hilabetearen, hau da, 2022ko uztailaren aldean, balantzea positiboa da bai sarreretan bai gaualdietan: % 12,0 eta % 32,3 igo dira, hurrenez hurren.
Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Abuztua 2022
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | gelaka |
| | 2022/08 | m/m-12 (%) | 2022/08 | m/m-12 (%) | 2022/08 | 2021/08 | 2022/08 | p.p. * | 2022/08 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 27.320 | -6,2 | 95.322 | 5,6 | 3,49 | 3,10 | 63,7 | 1,1 | 69,1 | 1,7 |
| Estatukoak | 20.678 | -20,7 | 76.653 | -6,7 | 3,71 | 3,15 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 6.642 | 116,3 | 18.669 | 129,3 | 2,81 | 2,65 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 4.349 | -17,9 | 13.035 | -1,2 | 3,00 | 2,49 | 38,1 | -1,5 | 46,1 | 0,2 |
| Estatukoak | 3.443 | -28,6 | 10.495 | -13,9 | 3,05 | 2,53 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 906 | 89,9 | 2.540 | 154,3 | 2,80 | 2,09 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 8.770 | 1,8 | 30.740 | 10,7 | 3,51 | 3,22 | 67,9 | 2,0 | 71,6 | 1,4 |
| Estatukoak | 6.729 | -13,5 | 24.372 | -2,4 | 3,62 | 3,21 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 2.041 | 143,0 | 6.368 | 126,4 | 3,12 | 3,35 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 14.201 | -6,7 | 51.547 | 4,6 | 3,63 | 3,24 | 73,5 | 1,7 | 79,0 | 2,8 |
| Estatukoak | 10.506 | -22,0 | 41.786 | -7,1 | 3,98 | 3,34 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 3.695 | 110,7 | 9.761 | 125,5 | 2,64 | 2,47 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2022ko Irailaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Euskal AEko landa-ostatuetan 2022ko abuztuan erregistraturiko lau sarreratik hiru Estatukoak izan dira. Hala ere, aurreko hilabeteetan bezala, atzerritar jatorriko pertsonen sarrera eta gaualdien hazkundea nabarmena izan da. Izan ere, joan den abuztuan atzerritarren 6.642 sarrera eta 18.669 gaualdi zenbatu ziren, aurreko urteko abuztuaren aldean % 116,3 eta % 129,3ko hazkundea, hurrenez hurren.
2022ko abuztuan landa-ostatuetan igarotako gauen urte arteko igoerak ez dira homogeneoak izan lurralde historikoka. Gipuzkoan % 4,6 igo dira, eta Bizkaian % 10,7; Araban, aldiz, % 1,2 jaitsi dira.
Sarreren kasuan, Bizkaiak soilik izan du hazkunderik 2021eko abuztuaren aldean, 8.770 sarrera izan baititu guztira, hau da, % 1,8ko hazkundea. Gipuzkoan, aldiz, % 6,7ko urte arteko jaitsiera izan da (14.201 sarrera guztira), eta Araban 4.349 sarrera erregistratu dira (% 17,9ko jaitsiera).
Horrelako establezimenduetan eginiko batez besteko egonaldia 3,49 egunekoa izan da 2022ko abuztuan, 2021eko hil berean zenbaturiko 3,10 egunekoa baino luzeagoa.
Plazakako eta logelakako okupazio-mailek ehuneko 1,1 eta 1,7 puntuko urte arteko igoera txikia izan dute, hurrenez hurren: % 63,7koa izan da plazaka neurtzean eta % 69,1ekoa logelaka neurtzean.
Apartamentu turistikoei dagokienez, 2022ko abuztuan, sarrerak eta gaualdiak 21.057 eta 68.395 izan dira, hurrenez hurren. Aurreko urteko abuztuaren aldean, sarreren urte arteko hazkundea % 46,1ekoa izan da, eta gaualdiena % 26,5ekoa. 2019ko abuztuarekin alderatuta, COVID-19aren aurretik, nabarmen gainditu dira orduan lortutako emaitzak: 11.748 sarrera eta 44.323 gaualdi, hau da, % 79,2 gehiago izan dira orain sarrerak eta % 54,3 gehiago gaualdiak.
Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Abuztua 2022
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | apartamenduka |
| | 2022/08 | m/m-12 (%) | 2022/08 | m/m-12 (%) | 2022/08 | 2021/08 | 2022/08 | p.p. * | 2022/08 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 21.057 | 46,1 | 68.395 | 26,5 | 3,25 | 3,75 | 51,6 | 4,1 | 65,2 | 6,1 |
| Estatukoak | 12.980 | 14,9 | 44.133 | 0,3 | 3,40 | 3,89 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 8.077 | 159,6 | 24.262 | 141,4 | 3,00 | 3,23 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 2.402 | 54,9 | 11.458 | 19,3 | 4,77 | 6,20 | 34,5 | 1,1 | 70,2 | 3,6 |
| Estatukoak | 1.904 | 38,8 | 9.790 | 18,2 | 5,14 | 6,04 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 498 | 179,1 | 1.668 | 26,0 | 3,35 | 7,43 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 13.442 | 61,1 | 35.015 | 45,7 | 2,60 | 2,88 | 62,3 | 4,8 | 76,4 | -3,5 |
| Estatukoak | 7.960 | 23,7 | 21.462 | 10,9 | 2,70 | 3,01 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 5.482 | 186,6 | 13.553 | 189,3 | 2,47 | 2,45 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 5.213 | 15,4 | 21.922 | 7,3 | 4,20 | 4,52 | 51,0 | 3,7 | 52,5 | 8,1 |
| Estatukoak | 3.116 | -10,9 | 12.881 | -21,4 | 4,13 | 4,69 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 2.097 | 105,5 | 9.041 | 123,6 | 4,31 | 3,96 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2022ko Irailaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Atzerritar jatorriko bisitarien kopurua, 2022ko abuztuan, sarrera guztien % 38,4 eta gaualdien % 35,5 izan da Euskal AEko apartamentu turistikoetan, urte arteko % 159,6ko igoera esanguratsuaren ondoren sarreretan eta % 141,4koa gaualdietan.
Horrelako establezimenduetan eginiko batez besteko egonaldia 3,25 egunekoa izan da 2022ko abuztuan, 2021eko abuztukoa (3,75 egun) baino laburragoa.
Lurralde historikoka, batez besteko egonaldia, 2022ko abuztuan, 4,77 egunekoa izan da Araban eta 4,20 egunekoa Gipuzkoan; Bizkaian, berriz, 2,60 egunekoa izan da.
Euskal AEn, plazen okupazio-maila % 51,6koa izan da, hau da, ehuneko 4,1 puntu igo da 2021eko abuztuaren aldean. Apartamentuka neurtuta, urte arteko % 6,1eko igoeraren ondoren, okupazio-maila % 65,2koa izan da.
Uztaileko eta abuztuko balantzea: 2018tik 2022ra
Euskal AEko landa-ostatuetako sarreren eta gaualdien bilakaera positiboa izan da 2022ko uztailean eta abuztuan, bai 2021. urtearekin alderatuta (urte horretan, COVID-19aren pandemiak eragindako neurri murriztaile batzuek bere horretan jarraitzen zuten), bai aurreko urteekin alderatuta.
Hain zuzen ere, 2022ko uztailean eta abuztuan Euskal AEko landa-ostatuetan erregistratutako 51.705 sarrerak argi eta garbi gailentzen zaizkie 2021eko hilabete beretako 48.243 sarrerei eta 2019ko 45.005 sarrerei. Era berean, 2022ko uztaileko eta abuztuko udako hiletan izandako 167.362 gaualdiak 2021eko 150.488 gaualdiak eta 2019ko 154.948 gaualdiak baino gehiago dira.
Euskal AEko landa-ostatuetan, bi hilabeteko udako tarte horretan, okupazio-mailak ere gora egin du: plazaka neurtuta, % 56,2koa izan da, eta, logelaka neurtuta, % 61,1ekoa; aurreko urteko aldi berean baino ehuneko 2,9 eta 3,7 puntu gehiago, hurrenez hurren.
Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarreren eta gaualdien bilakaera ere positiboa izan da nabarmen 2022ko uztailean eta abuztuan. 40.127 sarrera eta 128.824 gaualdi zenbatu dira; aurreko urtean, aldiz, 25.207 sarrera eta 93.129 gaualdi izan ziren. 2019an 22.692 sarrera eta 83.959 gaualdi zenbatu ziren.
Informazio-oharrak
Landa-ostatuen ETHIren erantzun-tasa % 91,8 izan da, eta Apartamentu Turistikoena % 86,4, 2022ko abuztuan.
Eustatek eskerrak ematen dizkie eginiko ahaleginagatik inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: Tlf: 945 01 75 62