2022/10/21eko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA. 2022/III

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Biztanleria okupatua hazi egin da, beste 4.100 okupatu gehiago baitaude, eta langabezia-tasa % 7,9ra jaitsi da, 2022ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn

Azken urtean, gora egin du okupatuen kopuruak, 19.600 gehiago dira, eta behera langabeen kopuruak, 9.500 gutxiago dira

Euskal AEko lan-merkatuari buruzko 2022ko hirugarren hiruhilekoko datuek erakusten dute 4.100 okupatu gehiago daudela eta 6.800 langabe gutxiago aurreko hiruhilekoan baino, Eustaten datuen arabera. Hiruhileko honetan 82.400 langabe daudela kalkulatzen da, eta 967.200 okupatu, 2022. urteko bigarren hiruhilekoan baino % 0,4 gehiago. Azken urtean, 19.600 okupatu gehiago izan dira eta 9.500 langabe gutxiago.

Euskal AEko langabezia-tasa % 7,9koa da, 2022ko bigarren hiruhilekoan baino ehuneko sei hamarren baxuagoa. Biztanleria okupatuaren eta langabearen bilakaeraren emaitza gisa, jarduera-tasa % 56,2koa da 2022ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren baxuagoa. Azken urtean, langabezia-tasak 2021eko hirugarren hiruhilekoko % 8,8tik 2022ko hirugarren hiruhilekoko % 7,9ra egin du behera, ehuneko 0,9 puntu behera.

Lurraldeen arabera eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Bizkaian okupazioak gora egin du, 4.800 pertsona gehiago dira; Gipuzkoan, 200 gehiago, eta, Araban, behera egin du, 800 gutxiago baitira. Hiriburuei dagokienez, Bilbon 5.000 okupatu gehiago daude, baina, Donostian 300 gutxiago eta Gasteizen 1.200 pertsona gutxiago.

Okupazioaren gorakadarik handiena gizonen artean gertatu da (+2.100); emakumeen kasuan, 2.000 okupatu gehiago daude. Nazionalitateari dagokionez, okupatu atzerritarren kasuan, 4.700 okupatu gehiago daude (+% 5,8), eta espainiarren artean, 500 gutxiago (–% 0,1).

Okupazioak sektore guztietan egin du gora

Euskal AEko biztanleria okupatuak gora egin du lehen sektorean, 1.800 okupatu gehiago baitira (+% 24,3), industrian 900 gehiago (+% 0,5), zerbitzuen sektorean 800 gehiago (+% 0,1) eta eraikuntzan 700 gehiago (+% 1,2).

Okupazio-tasak, 16 eta 64 urte bitarteko pertsona okupatuen ehunekotan kalkulatuta adin horien guztizkoaren gainean, ehuneko 0,2 puntu egin du gora, aurreko hiruhilekoaren aldean, eta % 69,9koa da. Tasa hori % 73,3ra iritsi da gizonetan, eta % 66,6koa da emakumeetan.

Amaitutako ikasketa-mailari dagokionez, okupazio-tasak gora egin du bigarren mailako eta erdi-mailako ikasketak dituztenen artean (ehuneko 0,9 puntu), eta % 62,4koa da; hala ere, goi-mailako ikasketak dituztenen artean, okupazio-tasak 0,4 puntu egin du behera eta % 85,5ekoa da, eta, lehen mailako eta beheragoko ikasketak dituztenen artean, okupazio-tasak 0,5 puntu egin du behera, eta % 60,2koa da.

Nazionalitateari dagokionez, okupazio-tasa altuena nazionalitate espainiarra duten pertsonen artean dago (% 71,3), eta berdin eutsi dio aurreko hiruhilekoarekin alderatuta; atzerriko nazionalitatea dutenen artean % 58,3koa da (+2,5 puntu).

Lurralde historikoei dagokienez, okupazio-tasa altuena Gipuzkoakoa da, % 71,8koa, eta aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,3 puntu gehiago. Gero, Arabakoa, % 69,2koa, aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko puntu erdi gutxiago. Eta, azkenik, Bizkaikoa; bertan, okupazio-tasak ehuneko 0,5 puntu egin du gora (% 69ra iritsi da).

1.400 etxe gutxiago daude kide aktibo guztiak langabezian dituztenak

2022ko hirugarren hiruhilekoan kalkulatzen da Euskal AEn 902.400 etxe inguru daudela eta, haietatik, heren batek pertsona aktiborik ez duela, aurreko hiruhilekoan baino 1.600 etxe gutxiago; hamar etxetik ia seitan pertsona aktibo guztiak daude okupatuta, 5.300 familia gehiago, eta, gainera, etxeko pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten 29.000 etxe daude, aurreko hiruhilekoan baino 1.400 gutxiago.

2022ko hirugarren hiruhilekoak % 7,9ko langabezia-tasa du, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,6 puntu gutxiago

Euskal AEko langabe kopurua, alegia, enplegua bilatzen ari den, bilaketarako kudeaketa aktiboak egiten dituen eta, gainera, lan egiteko disponibilitatea duen pertsona kopurua, urteko hirugarren hiruhilekoan, 82.400 dela kalkulatzen da, aurreko hiruhilekoan baino 6.800 pertsona gutxiago. Emakume langabeen kolektiboa 42.000 pertsona dira; 2.400 pertsonatan egin du behera, eta, gizon langabeen kopuruak 4.400 egin du behera, guztira 40.400era arte hiruhilekoan.

2022ko hirugarren hiruhilekoko datuen arabera, langabezia-tasa % 7,9koa da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,6 puntu baxuagoa. Gizonezkoen langabezia-tasa % 7,4koa da (ehuneko 0,8 puntu gutxiago) eta emakumezkoenak ehuneko 0,5 puntu egin du behera, % 8,3ra arte.

Ikasketei dagokienez, langabezia-tasaren jaitsiera handiena ikasketa-maila altuena bigarren mailako eta erdi mailako ikasketak amaitu dituztenen artean izan da (ehuneko –1,8 puntu), langabezia-tasa % 9,2koa izanik; lehen mailako ikasketak eta beheragokoak amaitu dituztenen artean, langabezia-tasak ehuneko 0,6 puntu egin du behera, eta % 11,1ekoa da, eta, azkenik, goi-mailako ikasketak dituztenen artean, langabezia-tasak ehuneko 0,5 puntu egin du gora, eta % 4,9koa da.

Nazionalitateari dagokionez, langabeen kopuruak behera egin du nazionalitate espainiarra dutenen artean, eta 4.900 pertsona gutxiago dira (64.400, guztira). Nazionalitate atzerritarra dutenen artean, 1.900 gutxiago dira; guztira, 18.000 langabe.

Lurralde historikoei dagokienez, Bizkaian langabe kopuruak behera egin du, eta 5.500 gutxiago dira, eta langabezia-tasak ehuneko puntu bat egin du behera, % 8,3koa izanik. Arabak 13.200 langabe ditu, eta, bertan, langabeziak behera egin du (1.200 gutxiago) eta langabezia-tasak ehuneko 0,6 puntu egin du behera, % 8,4ra arte. Gipuzkoan, langabe kopuruak behera egin du eta 100 gutxiago dira, eta langabezia-tasa % 6,9koa da; hamarren bat egin du behera aurreko hiruhilekoaren aldean.

Hiriburuei dagokienez, langabeziak, Bilbon, behera egin du, eta 3.500 langabe gutxiago daude, bai eta Gasteizen ere, 900 gutxiago baitaude. Donostian, berriz, langabeziari eutsi egin zaio, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

EUROSTATen –Europar Batasuneko Estatistikako Bulegoa– datuen arabera, 2022ko abuztuan, Europar Batasuneko langabezia-tasa (urtaroen araberakoa ez dena) % 6koa izan da eta, Espainiakoa, % 12,4koa.

Azken urtean, pertsona okupatuen kopuruak % 2,1 egin du gora eta langabezia-tasak % 8,8tik % 7,9ra egin du behera

Euskal AEko biztanleria okupatuen kopuruak % 2,1 egin du gora, 19.600 pertsona gehiago 2021eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, eta langabezia-tasak ehuneko 0,9 puntu egin du behera (% 8,8tik % 7,9ra); beraz, 9.500 pertsona gutxiago daude langabezia-egoeran Euskal AEn, 2021eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta.

Hiruhilekoko batez besteko afiliatuen % 96,8 okupatuta daude, LANEren irizpideen arabera

Euskal AEn hiruhilekoan, batez beste, 918.400 afiliatu daudela zenbatesten da, hiruhilekoan lan egindako egun kopuruaren arabera haztatutako Euskal AEko biztanle eta Gizarte Segurantzako afiliatu. Haietatik, % 96,8 okupatuak dira, Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) irizpideen arabera, zeinak baitira BJAk darabiltzanak; beraz, 888.700 lagun.

BJAren LANE okupatuen artean, % 4 ez dira Gizarte Segurantzako afiliatu (38.400), funtzionarioen mutualitate publikoetakoak direlako edo beste egoera batzuetan daudelako.

Langabeen % 35,2 ez daude Lanbiden langabe erregistratu gisa

Euskal AEn zenbatesten da 94.200 langabe daudela Lanbiden erregistratuta hiruhilekoan, batez beste; alegia, Euskal AEn bizi eta inkesta egin den unean langabeziako kategoria kalifikaturen batean daudela Lanbiden erregistratuta. Haietatik, % 52,9 langabeak dira, LANEren definizioaren arabera (49.800 pertsona). BJAren LANE langabeen artean, % 35,2 ez daude langabe moduan erregistratuta Lanbiden (29.000 pertsona), baina enplegu-eskatzaileen beste kategoria batzuetan egon daitezke.

Euskal AEko jardueraren araberako biztanleria. 2022/III

Excel csv
 2022/III2022/IIt/t-1
 MilaMilaMila%
16 URTE ETA GEHIAGOKO BIZTANLERIA1.868,41.865,6+2,8 0,2
     
BIZTANLERIA AKTIBOA1.049,61.052,3-2,7-0,3
Gizonak546,6548,9-2,3-0,4
Emakumeak503,0503,4-0,4-0,1
     
Araba/Álava158,1160,0-1,9-1,2
Bizkaia544,8545,5-0,7-0,1
Gipuzkoa346,7346,8-0,1-0,0
     
Vitoria-Gasteiz118,4120,4-2,0-1,7
Bilbao165,5164,1+1,4+0,9
Donostia / San Sebastian87,988,1-0,2-0,2
Beste udalerriak677,8679,7-1,9-0,3
     
Espainiarrak945,4950,8-5,4-0,6
Atzerriko nazionalitatea104,2101,5+2,7+2,7
     
BIZTANLERIA LANDUNA967,2963,1+4,1+0,4
Gizonak506,2504,1+2,1+0,4
Emakumeak461,0459,0+2,0+0,4
     
Araba/Álava144,8145,6-0,8-0,5
Bizkaia499,6494,8+4,8+1,0
Gipuzkoa322,8322,6+0,2+0,1
     
Vitoria-Gasteiz107,5108,7-1,2-1,1
Bilbao153,3148,3+5,0+3,4
Donostia / San Sebastian82,182,4-0,3-0,4
Beste udalerriak624,3623,6+0,7+0,1
     
Espainiarrak881,0881,5-0,5-0,1
Atzerriko nazionalitatea86,281,5+4,7+5,8
     
Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza9,27,4+1,8+24,3
Industria195,6194,7+0,9+0,5
Eraikuntza57,356,6+0,7+1,2
Zerbitzuak705,1704,3+0,8+0,1
     
Soldatakoa793,2787,6+5,6+0,7
Lan-kontratu mugagabearekin584,5568,9+15,6+2,7
- Aldi baterako kontratuarekin eta kontraturik gabe208,7218,7-10,0-4,6
Soldatarik gabeak174,0175,4-1,4-0,8
     
BIZTANLERIA LANGABEA82,489,2-6,8-7,6
Gizonak40,444,8-4,4-9,8
Emakumeak42,044,4-2,4-5,4
     
16 - 24 urte12,312,1+0,2+1,7
25 - 44 urte31,136,0-4,9-13,6
45 urte eta gehiago39,141,1-2,0-4,9
     
Araba/Álava13,214,4-1,2-8,3
Bizkaia45,250,7-5,5-10,8
Gipuzkoa24,024,1-0,1-0,4
     
Vitoria-Gasteiz10,811,7-0,9-7,7
Bilbao12,215,7-3,5-22,3
Donostia / San Sebastian5,85,8+0,0+0,0
Beste udalerriak53,556,1-2,6-4,6
     
Espainiarrak64,469,3-4,9-7,1
Atzerriko nazionalitatea18,019,9-1,9-9,5
     
BIZTANLERIA EZ-AKTIBOA818,8813,4+5,4+0,7
     
ETXEGUNEAK902,4902,2+0,2+0,0
Pertsona aktiboekiko familia-etxeak605,6603,8+1,8+0,3
Denak okupatuak536,8531,5+5,3+1,0
Denak langabeak29,030,4-1,4-4,6
Pertsona aktiborik gabeko familia-etxeak296,8298,4-1,6-0,5

Aurtengo urtearen datuak behin-behinekoak dira eta aurreko urtekoak ikuskatu dira urte horretako urtarrilaren oinarri 1ekiko populazioaren gaurkotzearekin.

t/t1 Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza aurreko hiruhilekoaren aldean

Data 2022ko Urriaren 21a

Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkesta

Euskal AEko jardueraren araberako biztanleria. Tasa nagusiak. 2022/III

Excel csv
 2022/III2022/IIt/t-1 (p.p.)
JARDUERA-TASA56,256,4-0,2
Gizonak61,061,3-0,3
Emakumeak51,751,9-0,2
    
Araba/Álava56,857,7-0,9
Bizkaia55,655,7-0,1
Gipuzkoa56,957,0-0,1
    
Vitoria-Gasteiz56,758,0-1,3
Bilbao55,755,2+0,5
Donostia / San Sebastian56,656,8-0,2
Beste udalerriak56,156,4-0,3
    
Espainiarrak55,155,5-0,4
Atzerriko nazionalitatea68,467,0+1,4
    
OKUPAZIO-TASA (16 urtetik 64ra)69,969,7+0,2
Gizonak73,373,0+0,3
Emakumeak66,666,3+0,3
    
Araba/Álava69,269,7-0,5
Bizkaia69,068,5+0,5
Gipuzkoa71,871,5+0,3
    
Vitoria-Gasteiz68,369,5-1,2
Bilbao70,368,6+1,7
Donostia / San Sebastian74,273,9+0,3
Beste udalerriak69,669,4+0,2
    
Espainiarrak71,371,3+0,0
Atzerriko nazionalitatea58,355,8+2,5
    
LANGABEZIA TASA7,98,5-0,6
Gizonak7,48,2-0,8
Emakumeak8,38,8-0,5
    
16 - 24 urte21,320,7+0,6
25 - 44 urte7,18,2-1,1
45 urte eta gehiago7,07,4-0,4
    
Araba/Álava8,49,0-0,6
Bizkaia8,39,3-1,0
Gipuzkoa6,97,0-0,1
    
Vitoria-Gasteiz9,19,7-0,6
Bilbao7,49,6-2,2
Donostia / San Sebastian6,66,5+0,1
Beste udalerriak7,98,2-0,3
    
Espainiarrak6,87,3-0,5
Atzerriko nazionalitatea17,319,6-2,3
    
INAKTIBOTASUN TASA43,843,6+0,2

Aurtengo urtearen datuak behin-behinekoak dira eta aurreko urtekoak ikuskatu dira urte horretako urtarrilaren oinarri 1ekiko populazioaren gaurkotzearekin.

t/t1 Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza aurreko hiruhilekoaren aldean

p.p = Aldea portzentajezko puntutan

Data 2022ko Urriaren 21a

Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkesta

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Biztanleria okupatua hazi egin da, beste 4.100 okupatu gehiago baitaude, eta langabezia-tasa % 7,9ra jaitsi da, 2022ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2022/10/21
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020199_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali