HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2022/10/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2022ko iraila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerek eta ostatu-gauek, 2022ko irailean, % 22,6 eta % 23,5 egin dute gora

Udako hiletan, nabarmen gainditu dira 2021eko zifrak, eta 2019koen gainetik daude

2022ko irailean, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerek % 22,6 egin dute gora, eta ostatu-gauek, % 23,5, urte arteko terminoetan, Eustaten datuen arabera. Sarrerak, guztira, 330.304 izan dira, eta ostatu-gauak, 650.800.

2022ko irailean, sarrera guztien % 49,6 eta ostatu-gauen % 50,1 atzerritarrenak izan dira. 2021eko irailean, berriz, atzerritarren sarrerak eta ostatu-gauak kopuru osoen % 37,0 eta % 35,8 izan ziren.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia. Iraila 2022

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldia
 2022/09m/m-12 (%)2022/09m/m-12 (%)2022/092021/09
EUSKAL AE330.30422,6650.80023,51,971,96
Estatukoak166.591-1,8324.517-4,11,951,99
Atzerritarrak163.71364,2326.28372,91,991,89
       
Araba/Álava43.14625,478.19114,71,811,98
Estatukoak27.3727,951.159-0,11,872,02
Atzerritarrak15.77474,427.03259,61,711,87
Vitoria-Gasteiz30.16124,957.65113,11,912,11
       
Bizkaia151.99425,6296.14828,51,951,90
Estatukoak77.122-1,7148.145-2,11,921,93
Atzerritarrak74.87276,0148.00386,91,981,86
Bilbao104.11929,1200.88031,91,931,89
       
Gipuzkoa135.16418,6276.46121,12,052,00
Estatukoak62.097-5,7125.213-7,82,022,06
Atzerritarrak73.06751,9151.24863,42,071,92
Donostia / San Sebastian81.94819,2179.22125,42,192,08

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2022ko Urriaren 20a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

2022ko irailean, hotel-establezimenduetako sarreren % 13,1 Araban kontabilizatu dira, % 46,0 Bizkaian eta % 40,9 Gipuzkoan. Ostatu-gauei dagokienez, Araban 78.191 kontabilizatu dira, guztizkoaren % 12,0; Bizkaian, gora egin du kopuruak eta 296.148 izan dira, guztizkoaren % 45,5, eta, Gipuzkoan, ostatu-gauak 276.461 izan dira, Euskal AE osoan erregistratutako guztien % 42,5.

Hotel-establezimenduetan 2022ko irailean sarrera kopuruan izan den urte arteko hazkuntza % 25,6koa izan da Bizkaian, % 25,4koa Araban eta % 18,6koa Gipuzkoan. Ostatu-gauen kasuan, urte arteko aldakuntzak % 28,5ekoak izan dira Bizkaian, % 21,1ekoak Gipuzkoan eta % 14,7ekoak Araban.

Hiriburuka, sarrera kopuruak, urte arteko terminoetan, % 29,1 egin du gora Bilbon, % 24,9 Vitoria-Gasteizen eta % 19,2 Donostian. Antzera, ostatu-gauen igoera % 31,9koa izan da Bilbon, % 25,4koa Donostian eta % 13,1ekoa Vitoria-Gasteizen.

2022ko iraileko batez besteko egonaldia 1,97 egunekoa izan da Euskal AE osoan, 2021eko hil berekoaren oso antzekoa, 1,96 egunekoa izan baitzen.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Iraila 2022

Excel csv
 Betetze-mailak (%)Errentagarritasuna
  plazen arabera gelakaADR (eurotan)RevPAR (eurotan)
 2022/09p.p. *2022/09p.p. *2022/09m/m-12 (%)2022/09m/m-12 (%)
EUSKAL AE64,19,476,711,6116,5922,089,4043,7
         
Araba/Álava56,05,870,86,990,4111,164,0123,1
Vitoria-Gasteiz55,44,573,66,070,253,551,6712,7
         
Bizkaia62,010,775,314,2101,1827,376,2356,9
Bilbao67,613,081,418,1115,5832,694,0870,6
         
Gipuzkoa69,49,280,310,1141,7421,5113,7539,0
Donostia / San Sebastian76,311,387,312,8178,9423,6156,2044,9

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2022ko Urriaren 20a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

2022ko iraileko okupazio-maila, Euskal AEn, oro har, plazen arabera neurtuz gero, % 64,1ekoa izan da, eta % 76,7koa, gelen arabera neurtuz gero. 2021eko irailarekin alderatuta, ehuneko 9,4 eta 11,6 puntu areagotu dira, hurrenez hurren.

Errentagarritasuna, ADR edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtua, Euskal AE osoan, 116,59 eurokoa izan da 2022ko irailean; alegia, % 22,0 areagotu da, aurreko urteko irailarekin alderatuta. Gipuzkoaren kasuan, 141,74 eurokoa izan da ADRa; Bizkaian, 101,18 eurokoa, eta, Araban, 90,41 eurokoa. Hiriburuka, aldeak handiagoak dira; izan ere, ADRa 178,94 euro izan da Donostian, 115,58 euro Bilbon eta 70,25 euro Vitoria-Gasteizen.

RevPar edo hileko gela eskuragarriko diru-sarrerak, Euskal AE mailan, 89,40 euro izan dira 2022ko irailean, aurreko urteko hil berean baino % 43,7 handiago.

2022ko udako balantzea (uztaila, abuztua eta iraila)

Ostatu-gauek Euskal AEko hotel-establezimenduetan 2022ko udan izan duten bilakaerak agerian jartzen du Covid-19aren aurreko ekitaldietako hil beretako zifrak berreskuratu eta gainditu direla.

Hiru hil horietan, Euskal AEn 1.111.101 pertsonaren sarrerak eta 2.255.878 ostatu-gau izan dira. Sarrera eta ostatu-gauen bolumen horrek 2021eko udan kontabilizatutakoak gainditzen ditu, % 20,9an eta % 20,2an, hurrenez hurren, eta Covid-19aren aurreko ekitaldietan udako hil beretan ikusitakoak baino handiagoak ere badira. Hala, 2019an, sarrerak 1.002.048 izan ziren eta ostatu-gauak, 2.100.567.

Lurralde historikoari dagokionez, sarrera kopuruak gora egin du, 2021eko udarekin alderatuta, % 27,1 Bizkaian, % 18,4 Araban eta % 15,2 Gipuzkoan. Ostatu-gauei dagokienez, gorakadak Bizkaian % 24,4koak izan dira, Gipuzkoan % 18,0koak eta, azkenik, Araban, % 13,7koak. Sarreren kopuruak eta ostatu-gauenak gainditu egiten dituzte 2019ko balioak hiru lurraldeetan, bai eta haien hiriburuetan ere.

Kontuan hartu diren udako hiru hiletako sarrera eta ostatu-gauen jatorriari dagokionez, 2022an bisitari kopuru osoaren gaineko atzerritarren ehunekoak Covid-19aren aurreko balioak berreskuratu dituela ikusten da; 2019an, % 49,8koak ziren, sarreren kasuan, eta % 48,0koak, ostatu-gauen kasuan.

Informazio-oharra

Hotelen ETHIren estaldura % 88,6koa izan da irailean. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.

Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerek eta ostatu-gauek, 2022ko irailean, % 22,6 eta % 23,5 egin dute gora

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2022/10/20
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020194_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali