HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotza kopuruak % 1,1...

2022/09/12ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA. 2022/I

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Jaiotza kopuruak % 1,1 egin du behera 2022ko lehen hiruhilekoan Euskal AEn

Jaiotzen % 12,6an amak 40 urte edo gehiago zituen

2022ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEn 3.287 jaiotza egon ziren, aurreko urteko aldi berean baino % 1,1 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Jaiotza kopuruak behera egin du Gipuzkoan, % 8,8, eta Araban, % 2. Bizkaian, berriz, % 4,6 egin du gora. Bizkaian, zehazki, 1.691 ume jaio ziren; Gipuzkoan, 1.053, eta, Araban, 543.

Hilen arabera, jaiotza kopuru handiena urtarrilean izan zen, 1.123 jaiotza izan baitziren (% 34,2); ondoren, martxoan, 1.110 izan baitziren (% 33,8), eta, azkenik, otsailean, 1.054 izan baitziren (% 32,1).

Amaren adinari dagokionez, 35 eta 39 urte bitarteko amen taldea izan zen lehen postuan; jaiotzen % 35,5 egokitu zitzaien. Jarraian, 30 eta 34 urte bitarteko taldea izan zen, % 32,9rekin. Nabarmendu behar da 40 urteko edo gehiagoko amen jaiotzak kopuru osoaren % 12,6 direla; balio hori 25 eta 29 urte bitarteko amen jaiotzen % 11,8ren gainetik dago.

Ama ezkongabeen amatasunaren adina ama guztiena baino baxuagoa da; nabarmentzekoa da haietatik % 10,5ek 25 urte baino gutxiago zituela (ehuneko hori % 7,3koa da ama guztietan).

Ezkontzatik kanpoko jaiotzak jaiotza guztien % 52,7 izan ziren; proportzio hori 2021eko lehen hiruhilekokoa baino handiagoa da (% 49). Bizkaiak eta Arabak Euskal AE osoak baino balio handiagoak dituzte (% 53,6 eta % 53,2, hurrenez hurren), eta Gipuzkoan ehuneko hori txikiagoa da, % 51koa.

Jaiotza-ordenari dagokionez, 2022ko lehen hiruhilekoan, jaiotzen % 49,5 –1.627 ume, alegia– lehen semeak edo alabak izan dira; % 37,7 (1.239) beste jaiotza bat izan den familietara iritsi dira, eta % 12,8 hirugarren ordenako edo ondorengoko jaiotzak izan dira (2021eko hiruhileko berean baino 0,3 puntu gehiago).

Gora egin du atzerriko nazionalitatea duten amen ehunekoak

Euskal AEn 2022ko lehen hiru hiletan izan diren jaiotzen % 28,4an, amak atzerriko nazionalitatea izan du; ehuneko hori 2021eko hiruhileko berean baino ehuneko 2,6 puntu handiagoa da. Araban, atzerriko nazionalitatea duten amen proportzioa % 36,6koa izan da; Gipuzkoan, % 28,5ekoa, eta, Bizkaian, % 25,8koa.

Euskal AEn bizirik jaioak, amaren bizilekuaren lurralde historikoaren, sexuaren, adinaren, egoera zibilaren eta nazionalitatearen, hurrenkeraren eta jaiotza-hilabetearen arabera (1). 2022/I

Excel csv
 Oraingo hiruhilekoa (2022/I)Aurreko hiruhilekoa (2021/IV)Aurreko urteko hiruhileko bera (2021/I)
 KOP%KOP%GehikuntzaKOP%Gehikuntza
Euskal AE3.2871003.599100-8,73.324100-1,1
Araba / Álava54316,563217,6-14,155416,7-2,0
Bizkaia1.69151,41.73348,2-2,41.61648,64,6
Gipuzkoa1.05332,01.23434,3-14,71.15434,7-8,8
         
Sexua        
Mutilak1.67551,01.88652,4-11,21.77553,4-5,6
Neskak1.61249,01.71347,6-5,91.54946,64,1
         
AMAREN ADINA        
24 urte edo gutxiago2397,32125,912,71955,922,6
25 - 29 urte38711,850314,0-23,144613,4-13,2
30 - 34 urte1.08032,91.23334,3-12,41.20636,3-10,4
35 - 39 urte1.16635,51.22634,1-4,91.15134,61,3
40 urte edo gehiago41512,642511,8-2,43269,827,3
         
Amaren egoera zibila        
Ezkondua1.55447,31.79149,8-13,21.69551,0-8,3
Ezkon gabea1.73352,71.80850,2-4,11.62949,06,4
         
Amaren nazionalitatea        
Espainiarra2.35271,62.53070,3-7,02.46674,2-4,6
Atzerrikoa93528,41.06929,7-12,585825,89,0
         
Jaiotza-ordena        
Lehenengoa1.62749,51.78549,6-8,91.61248,50,9
Bigarrena1.23937,71.29836,1-4,51.29739,0-4,5
Hirugarrena edo gehiago42112,851614,3-18,441512,51,4
         
Jaiotza-hilabetea        
Urtarrila1.13134,4   1.03331,19,5
Otsaila1.05632,1   1.06732,1-1,0
Martxoa1.11433,9   1.23737,2-9,9
         
(1)Hiruhileko honetako datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira   

Data 2022ko Irailaren 12a

Iturria: Eustat. Jaiotzen Estatistika

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotza kopuruak % 1,1 egin du behera 2022ko lehen hiruhilekoan Euskal AEn

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2022/09/12
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/02
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020116_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali