2022/09/21eko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2022ko abuztua
Sarrera eta ostatu-gauen kopurua 2022ko abuztuan 2021eko abuztuan baino % 11,2 eta % 7,5 handiagoa izan da
Udan, uztailean eta abuztuan, 780.797 sarrera eta 1.605.078 ostatu-gau kontabilizatu dira, eta nabarmen gainditu dira 2019ko zifrak
2022ko abuztuan, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerek % 11,2 egin dute gora, eta ostatu-gauek, % 7,5, urte arteko terminoetan, Eustaten datuen arabera. Sarrerak, guztira, 397.611 izan dira, eta ostatu-gauak, 839.058. 2019ko abuztuan, COVID-19aren aurrekoan, zifrak baxuagoak izan ziren: 357.035 sarrera eta 780.269 ostatu-gau.
2022ko abuztuan, sarrera guztien % 49,0 eta ostatu-gauen % 45,1 atzerritarrenak izan dira. Zifra horiek nabarmen gainditzen dituzte 2021eko abuztuko zifrak, orduan % 31,2 eta % 27,0 izan baitziren, eta, neurri txikiagoan, baita 2019ko abuztukoak ere (sarreren % 47,9 eta ostatu-gauen % 43,5 atzerritarrenak izan ziren).
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia. Abuztua 2022
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia |
| | 2022/08 | m/m-12 (%) | 2022/08 | m/m-12 (%) | 2022/08 | 2021/08 |
| EUSKAL AE | 397.611 | 11,2 | 839.058 | 7,5 | 2,11 | 2,18 |
| Estatukoak | 202.814 | -17,6 | 460.829 | -19,1 | 2,27 | 2,32 |
| Atzerritarrak | 194.797 | 74,5 | 378.229 | 79,3 | 1,94 | 1,89 |
| | | | | | | |
| Araba/Álava | 55.933 | 13,0 | 105.370 | 7,4 | 1,88 | 1,98 |
| Estatukoak | 33.456 | -13,0 | 71.872 | -11,7 | 2,15 | 2,12 |
| Atzerritarrak | 22.477 | 103,4 | 33.498 | 99,8 | 1,49 | 1,52 |
| Vitoria-Gasteiz | 40.549 | 14,9 | 77.030 | 9,3 | 1,90 | 2,00 |
| | | | | | | |
| Bizkaia | 187.660 | 17,3 | 387.828 | 9,8 | 2,07 | 2,21 |
| Estatukoak | 97.699 | -12,9 | 215.715 | -17,8 | 2,21 | 2,34 |
| Atzerritarrak | 89.961 | 88,3 | 172.113 | 89,7 | 1,91 | 1,90 |
| Bilbao | 124.334 | 18,4 | 252.910 | 11,6 | 2,03 | 2,16 |
| | | | | | | |
| Gipuzkoa | 154.018 | 3,9 | 345.860 | 5,0 | 2,25 | 2,22 |
| Estatukoak | 71.659 | -24,9 | 173.242 | -23,4 | 2,42 | 2,37 |
| Atzerritarrak | 82.359 | 56,1 | 172.618 | 66,8 | 2,10 | 1,96 |
| Donostia / San Sebastian | 91.146 | 3,6 | 211.737 | 5,3 | 2,32 | 2,29 |
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2022ko Irailaren 21a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2022ko abuztuan, hotel-establezimenduetako sarreren % 14,1 Araban kontabilizatu dira, % 47,2 Bizkaian eta % 38,7 Gipuzkoan. Ostatu-gauak direla eta, Araban 105.370 kontabilizatu dira, guztizkoaren % 12,6; Bizkaian, gora egin du kopuruak eta 387.828 izan dira, guztizkoaren % 46,2, eta, Gipuzkoan, ostatu-gauak 345.860 izan dira, Euskal AE osoan erregistratutako guztien % 41,2.
Aurreko urteko hil bereko sarrera eta ostatu-gauekin alderatuta izan diren gorakadak, lurralde historikoaren mailan, ez dira homogeneoak izan. Sarrera kopuruan, Bizkaiak urte arteko % 17,3ko hazkuntza izan du, Arabak % 13,0koa eta Gipuzkoak % 3,9koa. Ostatu-gauen kasuan, urte arteko aldakuntzak % 9,8koak izan dira Bizkaian, % 7,4koak Araban eta % 5,0ekoak Gipuzkoan.
Hiriburuka, sarrera kopuruak, urte arteko terminoetan, % 18,4 egin du gora Bilbon, % 14,9 Vitoria-Gasteizen eta % 3,6 Donostian. Antzera, ostatu-gauen igoera % 11,6koa izan da Bilbon, % 9,3koa Vitoria-Gasteizen eta % 5,3koa Donostian.
2022ko abuztuko batez besteko egonaldia 2,11 egunekoa izan da Euskal AE osoan, 2021eko hil berekoa baino baxuagoa, 2,18 egunekoa izan baitzen.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Abuztua 2022
| | Betetze-mailak (%) | Errentagarritasuna |
| | plazen arabera | gelaka | ADR (eurotan) | RevPAR (eurotan) |
| | 2022/08 | p.p. * | 2022/08 | p.p. * | 2022/08 | m/m-12 (%) | 2022/08 | m/m-12 (%) |
| EUSKAL AE | 78,4 | 1,3 | 85,3 | 2,7 | 124,70 | 15,4 | 106,35 | 19,3 |
| | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 70,1 | 2,2 | 81,8 | 2,5 | 90,78 | 6,1 | 74,23 | 9,4 |
| Vitoria-Gasteiz | 68,5 | 2,4 | 83,7 | 3,6 | 79,44 | 9,1 | 66,51 | 14,0 |
| | | | | | | | | |
| Bizkaia | 77,2 | 2,1 | 83,5 | 3,5 | 106,39 | 24,3 | 88,87 | 29,8 |
| Bilbao | 81,1 | 3,7 | 85,7 | 5,9 | 118,07 | 32,4 | 101,15 | 42,3 |
| | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 82,6 | 0,2 | 88,6 | 2,0 | 156,18 | 12,1 | 138,37 | 14,7 |
| Donostia / San Sebastian | 85,6 | -1,4 | 89,8 | 0,3 | 197,23 | 16,9 | 177,05 | 17,2 |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2022ko Irailaren 21a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2022ko abuztuko okupazio-maila, Euskal AEn, oro har, plazen arabera neurtuz gero, % 78,4koa izan da, eta % 85,3koa, gelen arabera neurtuz gero. 2021eko abuztuarekin alderatuta, ehuneko 1,3 eta 2,7 puntu areagotu dira, hurrenez hurren. 2019ko abuztuko okupazio-mailen balioak ia osorik berreskuratu dira, % 79,6koak izan baitziren plazetan eta % 84,9 logeletan.
Errentagarritasuna, ADR edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtua, Euskal AE osoan, 124,70 eurokoa izan da 2022ko abuztuan; alegia, % 15,42 areagotu da, aurreko urteko abuztuaren aldean. Gipuzkoaren kasuan, 156,18 eurokoa izan da ADRa; Bizkaian, 106,39 eurokoa, eta, Araban, 90,78 eurokoa. Hiriburuka, aldeak handiagoak dira; izan ere, ADRa 197,23 euro izan da Donostian, 118,07 euro Bilbon eta 79,44 euro Vitoria-Gasteizen.
RevPar edo hileko gela eskuragarriko diru-sarrerak, Euskal AE mailan, 106,35 euro izan dira 2022ko abuztuan, aurreko urteko hil berean baino % 19,3 handiago.
Uztaileko eta abuztuko balantzea: 2018tik 2022ra
Ostatu-gauek Euskal AEko hotel-establezimenduetan 2022ko uztailean eta abuztuan izan duten bilakaerak agerian jartzen du Covid-19aren aurreko ekitaldietako hil beretako zifrak berreskuratu direla.
Bi hil horietan, Euskal AEn 780.797 pertsonaren sarrerak eta 1.605.078 ostatu-gau izan dira. Sarrera eta ostatu-gauen bolumen horrek nabarmen gainditzen ditu 2019ko uztailean eta abuztuan kontabilizatutakoak; urte horretan, 685.117 sarrera eta 1.472.683 ostatu-gau izan ziren. Eta are gehiago gainditzen ditu 2021ekoak, COVID-19aren pandemiak ekarri zituen ondorioen eraginpean izan ziren udakoak (649.848 sarrera eta 1.349.177 ostatu-gau).
Euskal AEko hotel-establezimenduetan udako bi hileko aldi horretan izan diren okupazio-mailek agerian jartzen dute, era berean, hotel-jarduera berreskuratu dela; % 75,2koa da, plazen arabera neurtuta, eta % 83,0koa, logelen arabera neurtuta. Lurralde historikoaren mailan, logelen araberako okupazio-maila % 87,8 izan da Gipuzkoan, uztailean eta abuztuan. Araban ere gorakada izan da, aurreko urteekin alderatuta, eta, 2022an, % 78,6ra iritsi da. Bizkaian, logelen araberako okupazio-maila % 80,3 izan da, 2019ko hil beretan erregistratutakoa baino baxuagoa.
Informazio-oharra
Hotelen ETHIren estaldura % 86,4koa izan da abuztuan. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.
Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62