2022/09/26ko prentsa-oharra
EZKONTZEN ESTATISTIKA. I/2022
2022ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEko ezkontzak % 21,6 igo ziren
Martxoan ezkontzak % 38,6 gehitu ziren
Eustaten datuen arabera, 2022ko lehen hiruhilekoan 1.041 ezkontza izan ziren Euskal AEn, hau da, aurreko urteko hiruhileko berean (856 orotara) baino % 21,6 gehiago. Ezkontza guztietatik, 1.004 ezkontza heterosexualak izan ziren, eta 37 sexu bereko pertsonen artekoak, 20 emakumeen artekoak eta 17 gizonen artekoak.
Hilabeteka, aipatzekoa da ezen urtarrilean 2021eko ezkontza-kopuru bera egin zela, otsailean % 24,3 gehiago, eta martxoan ezkontzak % 38,6 gehiago izan zirela 2021eko hilabete berberen aldean. Datuak 2019ko hilabete berberekin alderatuz gero, urtarrilean ezkontzen kopurua % 25,5 igo zen, otsailean % 5,9 igo, eta martxoan % 9,8 jaitsi.
Ohi bezala, hiruhileko honetan ezkontza zibilen proportzio handia gertatu zen. Ezkontzen % 92,2 zibilak izan ziren, sexu desberdineko pertsonen artean, eta sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak batuz gero (guztiak zibilak), ehuneko osoa % 95,8ra igo zen, aurreko urteko hiruhileko bereko % 97,5aren azpitik.
2022ko lehen hiruhilekoan izaniko 1.041 ezkontzetan, Euskal AEn bizi ziren 1.005 gizon eta 1.003 emakume ezkondu ziren, eta gainerako ezkontideak kanpoan bizi ziren. 800 senarrentzat (% 79,6), lehen ezkontza izan zen; 195 gizon dibortziatu eta 10 gizon alargun berriz ezkondu ziren. Lehen aldiz ezkondu ziren emakumeen ehunekoa gizonena baino handiagoa izan zen; izan ere, emakume ezkongabeak 808 izan ziren (% 80,6); emakume dibortziatuak 185 izan ziren, eta emakume alargunak 10.
Ezkontzak ezkontideen adinaren arabera banatuz gero, senarren artean, % 89,8k 30 urte edo gehiago zituzten; emazteen artean, berriz, ehuneko hori % 86,6ra jaisten da. Aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, proportzio horrek behera egin du gizonen kasuan (% 91,6 2021ean) eta gora emakumeenean (% 84,5 2021ean).
Atzerriko nazionalitatea duten emazteen ehunekoak behera egin du, eta senarrenak, berriz, gora
2022ko lehen hiruhilekoan, emakume ezkonberrien % 27,2k eta gizon ezkonberrien % 19,7k atzerriko nazionalitatea zuten. Ehuneko horrek behera egin du, 2021eko aldi berarekin alderatuta, emazteentzat, eta gora senarrentzat (orduan % 27,9 eta % 18,4 izan ziren, hurrenez hurren).
Egoiliarren ezkontzak, inskripzio-lurraldearen, ezkontza-motaren, ospatzeko moduaren, aurreko egoera zibilaren, adinaren eta ezkontza-hilabetearen arabera (1). 2022/I
| | Oraingo hiruhilekoa (2022/I) | Aurreko hiruhilekoa (2021/IV) | Aurreko urteko hiruhileko bera (2021/I) | | | |
| | KOP | % | KOP | % | Gehikuntza (%) | KOP | % | Gehikuntza (%) | | | |
| Ezkontza | 1.041 | 100 | 1.577 | 100 | -34,0 | 856 | 100 | 21,6 | | | |
| | | | | | | | | | | | |
| Araba / Álava | 130 | 12,5 | 232 | 14,7 | -44,0 | 133 | 15,5 | -2,3 | | | |
| Bizkaia | 534 | 51,3 | 769 | 48,8 | -30,6 | 401 | 46,8 | 33,2 | | | |
| Gipuzkoa | 334 | 32,1 | 486 | 30,8 | -31,3 | 284 | 33,2 | 17,6 | | | |
| Euskal AEtik kanpo | 43 | 4,1 | 90 | 5,7 | -52,2 | 38 | 4,4 | 13,2 | | | |
| Heterosexualak | 1.004 | 96,4 | 1.518 | 96,3 | -33,9 | 807 | 94,3 | 24,4 | | | |
| Kanonikoak | 44 | 1,3 | 135 | 3,8 | -67,4 | 21 | 0,6 | 109,5 | | | |
| Zibilak | 960 | 29,2 | 1.383 | 38,4 | -30,6 | 786 | 23,6 | 22,1 | | | |
| Homosexualak | 37 | 3,6 | 59 | 3,7 | -37,3 | 49 | 5,7 | -24,5 | | | |
| Gizon artean | 17 | 0,5 | 25 | 0,7 | -32,0 | 20 | 0,6 | -15,0 | | | |
| Emakume artean | 20 | 0,6 | 34 | 0,9 | -41,2 | 29 | 0,9 | -31,0 | | | |
| | | | | | | | | | | | |
| Senar-emazteak | 1.005 | 100,0 | 1.494 | 100,0 | -32,7 | 816 | 100,0 | 23,2 | | | |
| Ezkongabea | 800 | 79,6 | 1.226 | 82,1 | -34,7 | 644 | 78,9 | 24,2 | | | |
| Alargunak | 10 | 1,0 | 20 | 1,3 | -50,0 | 7 | 0,9 | 42,9 | | | |
| Dibortzuatuak | 195 | 19,4 | 248 | 16,6 | -21,4 | 165 | 20,2 | 18,2 | | | |
| 30 urtetik beherakoak | 102 | 10,1 | 131 | 8,8 | -22,1 | 68 | 8,3 | 50,0 | | | |
| 30 - 39 urte | 370 | 36,8 | 655 | 43,8 | -43,5 | 286 | 35,0 | 29,4 | | | |
| 40 urte eta gehiago | 533 | 53,0 | 708 | 47,4 | -24,7 | 462 | 56,6 | 15,4 | | | |
| Espainiarrak | 807 | 80,3 | 1.259 | 84,3 | -35,9 | 666 | 81,6 | 21,2 | | | |
| Atzerriko nazionalitatea | 198 | 19,7 | 235 | 15,7 | -15,7 | 150 | 18,4 | 32,0 | | | |
| | | | | | | | | | | | |
| Emazteak | 1.003 | 100,0 | 1.529 | 100,0 | -34,4 | 824 | 100,0 | 21,7 | | | |
| Ezkongabea | 808 | 80,6 | 1.241 | 81,2 | -34,9 | 651 | 79,0 | 24,1 | | | |
| Alargunak | 10 | 1,0 | 8 | 0,5 | 25,0 | 8 | 1,0 | 25,0 | | | |
| Dibortzuatuak | 185 | 18,4 | 280 | 18,3 | -33,9 | 165 | 20,0 | 12,1 | | | |
| 30 urtetik beherakoak | 135 | 13,5 | 234 | 15,3 | -42,3 | 128 | 15,5 | 5,5 | | | |
| 30 - 39 urte | 429 | 42,8 | 706 | 46,2 | -39,2 | 333 | 40,4 | 28,8 | | | |
| 40 urte eta gehiago | 439 | 43,8 | 589 | 38,5 | -25,5 | 363 | 44,1 | 20,9 | | | |
| Espainiarrak | 730 | 72,8 | 1.201 | 78,5 | -39,2 | 594 | 72,1 | 22,9 | | | |
| Atzerriko nazionalitatea | 273 | 27,2 | 328 | 21,5 | -16,8 | 230 | 27,9 | 18,7 | | | |
| | | | | | | | | | | | |
| Ezkontzaren hilabetea | | | | | | | | | | | |
| Urtarrila | 285 | 27,4 | | | | 285 | 33,3 | 0,0 | | | |
| Otsaila | 307 | 29,5 | | | | 247 | 28,9 | 24,3 | | | |
| Martxoa | 449 | 43,1 | | | | 324 | 37,9 | 38,6 | | | |
| | | | | | | | | | | | |
| (1)Datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira | | | | | | |
Data 2022ko Irailaren 26a
Iturria: Eustat. Ezkontzen Estatistika
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62