2022/09/22ko prentsa-oharra
HIRUHILEROKO KONTUAK. 2022/II
Euskal AEko BPG % 1,1 areagotu da 2022ko bigarren hiruhilekoan, eta enplegua, % 0,8, urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuta
Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, BPGren hazkuntza % 5,0ekoa izan da, eta 35.525 enplegu garbi sortu dira
Euskal AEko barne-produktu gordina (BPG) % 1,1 igo da 2022ko bigarren hiruhilekoan, hiruhilekoen arteko terminoetan, Eustaten datuen arabera. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, BPGk % 5,0 gora egin duela zenbatesten da.
Enpleguak, lanaldi osoarekin baliokide diren lanpostuen terminoetan neurtuta, bestalde, % 0,8 egin du gora urteko bigarren hiruhilekoan, hiruhilekoen artean. Horrek esan nahi du hazkuntza, urte arteko terminoetan, % 3,7koa izan dela; alegia, 35.525 lanpostu gehiago izan dira 2021eko bigarren hiruhilekoan baino.
Estimazio horiek –haietan hura prestatzeko unean eskuragarri zegoen informazio ekonomiko koiunturala sartu da– eta 2020. eta 2021. urteetarako urteko agregatuen estimazio berriek hobetu egiten dituzte 2021eko uztailaren 19ko Eustaten Hiruhileroko Kontuen Aurrerapenean urteko lehen bi hiruhilekoetarako eskuratutakoak.
Bigarren hiruhilekoan Euskal AEko BPGren inguruan zenbatesten den urte arteko hazkuntza honako hauetako ekonomian zenbatetsitakoaren gainetik dago: Estatu Batuak (% 1,7), Eurogunea (% 4,1) eta Europar Batasuna, oro har (% 4,2). Bestalde, Espainiako ekonomiaren urte arteko hazkuntza % 6,3koa izan dela zenbatetsi da Espainiako Hiruhileroko Kontabilitate Nazionalaren Aurrerapenean, baina aurreko hiruhilekoaren aldean, hazkuntza % 1,1ekoa izan da, Euskal AEn moduan.
Eskaintzaren ikuspuntutik, balio erantsiaren igoera orokortua izan da, urte arteko terminoetan (2022ko bigarren hiruhilekoa, 2021eko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta), Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza adarrean izan ezik.
BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2022/II
| | 2020 | 2021 | 2021 | 2022 |
| | | | II | III | IV | I | II |
| NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA | -16,9 | 21,9 | 32,9 | 29,1 | 14,5 | -1,7 | -3,2 |
| INDUSTRIA ETA ENERGIA | -12,2 | 6,1 | 27,2 | 2,4 | 3,7 | 6,5 | 6,1 |
| Manufaktura-industria | -13,1 | 5,6 | 27,7 | 1,9 | 2,5 | 5,9 | 5,9 |
| ERAIKUNTZA | -14,4 | 4,5 | 15,7 | 4,7 | 2,5 | 1,9 | 1,5 |
| ZERBITZUAK | -7,9 | 5,8 | 16,9 | 5,2 | 5,5 | 6,2 | 5,6 |
| Merkataritza, ostalaritza eta garraioa | -20,4 | 11,8 | 25,5 | 12,5 | 14,6 | 13,1 | 14,1 |
| Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak | 1,1 | 3,1 | 3,5 | 3,5 | 3,2 | 3,0 | 1,3 |
| -Gainerako zerbitzuak | -4,3 | 4,0 | 20,9 | 2,2 | 1,7 | 3,9 | 3,0 |
| BALIO ERANTSI GORDINA oinarrizko prezioetan | -9,4 | 5,9 | 19,3 | 4,7 | 5,0 | 6,0 | 5,4 |
| PRODUKTUEN GAINEKO ZERGA GARBIAK | -11,9 | 6,1 | 17,5 | 4,2 | 4,1 | 3,9 | 3,2 |
| BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan | -9,6 | 5,9 | 19,1 | 4,7 | 4,9 | 5,8 | 5,0 |
Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak
Data 2022ko Irailaren 22a
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak
Lehen sektorean, balio erantsiaren uzkurdura % 3,2koa izan da, termino errealetan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, aurreko hiruhilekoan zenbatetsitakoa baino % 11,8 handiagoa izanik ere.
Industriaren sektorearen balio erantsia % 6,1 handitu da urte arteko terminoetan, eta Manufaktura-industriak % 5,9ko hazkuntza izan du. 2022ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, Industriak % 1,1 egin du gora, eta manufaktura-industriak, % 1,7.
Eraikuntzaren sektoreak, 2022ko bigarren hiruhilekoan, balio erantsiaren % 1,5eko urte arteko hazkuntza izan du, termino errealetan, nahiz eta % 1,8 jaitsi den, aurreko hiruhilekoaren aldean.
Zerbitzuen sektorearen jarduera globala, urteko bigarren hiruhilekoan, % 5,6 zabaldu da, 2021eko hiruhileko berarekin alderatuta; aurreko hiruhilekoaren aldean balio erantsiak % 1,4 egin du gora.
Zerbitzuen portaera ez da homogeneoa izan adarren arabera, azken hiruhileko honetan. Merkataritza, ostalaritza eta garraioaren adarrak balio erantsiaren % 14,1eko igoera izan du aurreko urteko bigarren hiruhilekoaren aldean; aurreko hiruhilekoaren aldean, % 3,1 hazi da. Hazkuntza neurritsuagoa izan da Gainerako zerbitzuen adarrean –hartan sartzen dira higiezinak, jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak, eta finantzarioak eta aseguruenak–; hazkuntza-tasa % 3,0koa izan da, urte arteko terminoetan, eta % 1,2koa, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.
Administrazio publiko, hezkuntza, osasun eta gizarte-zerbitzuen adarrean, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,4 atzera egin ondoren, 2021eko bigarren hiruhilekoaren aldean izan den balio erantsiaren hazkuntza % 1,3koa izan da.
BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2022/II
| | 2021 | 2022 |
| | II | III | IV | I | II |
| NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA | 13,4 | -7,4 | -7,2 | 0,8 | 11,8 |
| INDUSTRIA ETA ENERGIA | 1,5 | -0,9 | 3,5 | 2,4 | 1,1 |
| Manufaktura-industria | 1,7 | -0,4 | 1,8 | 2,8 | 1,7 |
| ERAIKUNTZA | -1,4 | 0,1 | 1,4 | 1,9 | -1,8 |
| ZERBITZUAK | 2,0 | 2,3 | 1,2 | 0,6 | 1,4 |
| Merkataritza, ostalaritza eta garraioa | 2,3 | 4,0 | 3,4 | 2,9 | 3,1 |
| Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak | 1,4 | 0,8 | 0,1 | 0,8 | -0,4 |
| -Gainerako zerbitzuak | 2,1 | 2,1 | 0,5 | -0,9 | 1,2 |
| BALIO ERANTSI GORDINA oinarrizko prezioetan | 1,8 | 1,3 | 1,7 | 1,1 | 1,2 |
| PRODUKTUEN GAINEKO ZERGA GARBIAK | 3,5 | 0,0 | -1,0 | 1,5 | 2,7 |
| BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan | 1,9 | 1,2 | 1,4 | 1,1 | 1,1 |
Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak
Data 2022ko Irailaren 22a
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak
Ia agregatu sektorial guztien urte arteko portaera positiboaren ondorioz, gora egin du % 5,4 Euskal AEn Balio erantsiak 2022ko bigarren hiruhilekoan. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Balio erantsi gordina ere % 1,2 hedatu da.
Eskariaren aldetik, urte arteko hazkuntzak orokortuak izan dira, baina Administrazio publikoen amaierako kontsumoaren gastua 2021eko bigarren hiruhilekoan baino hobea izan da. Hiruhilekoen arteko portaera ez da bera izan; izan ere, Amaierako kontsumoaren gastuak % 1,0 egin du gora, baina Kapital-eraketa gordinak, % 0,2 behera.
Etxeetako eta EZIAGEtako amaierako kontsumoaren gastuak (Kontsumo pribatua) urte arteko % 3,0ko hazkuntza izan du; aurreko hiruhilekoaren aldean, % 2,0 egin du gora.
Administrazio publikoen amaierako kontsumoaren gastuak (Kontsumo publikoa), berriz, behera egin du, bai 2021eko bigarren hiruhilekoaren aldean bai aurreko hiruhilekoaren aldean, % 3,1 eta % 2,3, hurrenez hurren.
BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2022/II
| | 2020 | 2021 | 2021 | 2022 |
| | | | II | III | IV | I | II |
| GASTUA AZKEN KONTSUMOAN | -8,9 | 5,2 | 15,9 | 2,9 | 3,8 | 2,6 | 1,5 |
| Familien eta EZMAEDE-en azken kontsumo gastua | -12,1 | 5,6 | 19,8 | 2,5 | 4,0 | 3,2 | 3,0 |
| Herri administrazioen azken kontsumo gastua | 2,9 | 3,9 | 4,5 | 4,4 | 3,3 | 0,6 | -3,1 |
| KAPITALAREN OSAKETA GORDINA | -12,1 | 6,0 | 23,2 | 2,9 | 3,0 | 4,9 | 5,0 |
| Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan | -11,8 | 10,9 | 39,0 | 5,8 | 5,7 | 9,1 | 9,0 |
| Gainerako Kapitalaren Eraketa Gordina | -12,3 | 3,1 | 14,8 | 1,3 | 1,3 | 2,2 | 2,4 |
| BARNE-ESKARIA | -9,7 | 5,4 | 17,5 | 2,9 | 3,6 | 3,2 | 2,4 |
| ONDASUN ETA ZERBITZUEN ESPORTAZIOAK | -15,9 | 12,7 | 29,6 | 13,6 | 13,5 | 13,5 | 13,7 |
| ONDASUNEN ETA ZERBITZUEN INPORTAZIOAK | -15,8 | 11,6 | 28,1 | 12,6 | 9,3 | 10,4 | 8,5 |
| BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan | -9,6 | 5,9 | 19,1 | 4,7 | 4,9 | 5,8 | 5,0 |
Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak
Data 2022ko Irailaren 22a
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak
Kontsumo publikoaren eta pribatuaren baterako bilakaerak Amaierako kontsumoaren gastuaren % 1,5eko urte arteko hazkuntza zehazten du, zeinak, 2022ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, % 1,0eko igoera baitakar.
Kapital-eraketa gordinean (Inbertsioa), urte arteko hedapena % 5,0ekoa izan da, aurreko hiruhilekoan zenbatetsitakoa baino % 0,2 baxuagoa. Ekipoko ondasunen inbertsioak % 9,0ko igoera izan du, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta; alegia, hiruhilekoen arteko terminoetan, % 1,5eko suspertzea izan du.
Kapitalaren gainerako eraketa gordinean –lotuago dago eraikuntzaren sektorearen bilakaerarekin–, urte arteko hazkuntza % 2,4koa izan da, eta jaitsiera egon da, % 1,3koa, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.
Barneko eskaria Azken kontsumoko gastuak eta Kapitalaren eraketa gordinak eratzen dute, eta urteko bigarren hiruhilekoan urte arteko % 2,4ko igoera izan du. Hazkuntza hori BPGrako zenbatetsitakoaren azpitik dago (% 5,0); beraz, Kanpo-sektorearen ekarpena positiboa izan da berriro, urteko bigarren hiruhileko honetan. Ondasun eta zerbitzuen esportazioek % 13,7 egin dute gora, urte arteko terminoetan, eta Inportazioek baino intentsitate handiagoz (% 8,5 egin dute gora). Kanpo-saldoak, beraz, ekarpen positiboa egin dio Euskal AEko ekonomiaren urte arteko bilakaerari.
BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2022/II
| | 2021 | 2022 |
| | II | III | IV | I | II |
| GASTUA AZKEN KONTSUMOAN | 2,1 | -0,9 | 1,2 | 0,2 | 1,0 |
| Familien eta EZMAEDE-en azken kontsumo gastua | 2,3 | -1,3 | 1,3 | 0,9 | 2,0 |
| Herri administrazioen azken kontsumo gastua | 1,5 | 0,6 | 0,6 | -2,0 | -2,3 |
| KAPITALAREN OSAKETA GORDINA | -0,3 | -3,2 | 5,4 | 3,1 | -0,2 |
| Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan | 1,6 | -5,8 | 10,1 | 3,6 | 1,5 |
| Gainerako Kapitalaren Eraketa Gordina | -1,5 | -1,6 | 2,5 | 2,8 | -1,3 |
| ONDASUN ETA ZERBITZUEN ESPORTAZIOAK | 2,7 | 2,4 | 2,9 | 4,8 | 2,9 |
| ONDASUNEN ETA ZERBITZUEN INPORTAZIOAK | 4,0 | -1,0 | 1,8 | 5,2 | 2,3 |
| BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan | 1,9 | 1,2 | 1,4 | 1,1 | 1,1 |
Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak
Data 2022ko Irailaren 22a
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak
Enplegu-mailei dagokienez (Dedikazio osoaren baliokide diren lanpostuetan neurtuta), enpleguak, oro har, % 3,7 egin du gora, 2021. urteko bigarren hiruhilekoaren aldean; % 0,8 egin du gora, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.
Lehen sektorean enpleguak % 1,3 egin du behera, 2021eko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, kontuan hartuta hiruhilekoen arteko terminoetan % 1,1eko igoera izan duela. Industrian, lanpostuen urte arteko sorrera % 2,4koa izan da, baina aurreko hiruhilekoko zifra baino % 0,1 baxuagoa izan da. Eraikuntzan, enpleguaren bilakaera positiboa izan da, bai urte arteko terminoetan (% 1,5eko igoera) bai hiruhilekoen arteko terminoetan (% 1,3ko igoera). Azkenik, Zerbitzuen sektorean, dedikazio osoarekin baliokideak diren lanpostuen kopuruak % 4,3 egin du gora urte arteko terminoetan; hiruhilekoen artean, % 0,9 egin du gora.
Lurralde Historikoetako BPGren bilakaerari dagokionez, 2022ko bigarren hiruhilekoan, Gipuzkoak urte arteko % 4,8ko hazkuntza izan du; Arabak, % 4,9koa, eta Bizkaiak, % 5,1ekoa. 2022ko lehen hiruhilekoari dagokionez, berriz, Bizkaiak % 1,1 egin du aurrera, eta Arabak eta Gipuzkoak, % 1,2.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62