2022/10/17ko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTUEN AURRERAPENA (HKEA). III/2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPGk % 0,2 egin du aurrera, eta enpleguak % 0,3 hiruhileko batetik bestera, 2022ko hirugarren hiruhilekoan

2021eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, hazkundea % 3,9koa da BPGren kasuan, eta % 2,0koa enpleguarenean

Euskal AEko Barne Produktu Gordina (BPG) % 0,2 igo da 2022ko hirugarren hiruhilekoan aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Eustatek egindako Hiruhileroko Kontuen Aurrerapenaren zenbatespenen arabera. 2021eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, Euskal AEko BPG % 3,9 igo da.

Aurrerapen hau egiteko unean eskura zegoen koiunturazko informazio ekonomikoaren arabera, Euskal AEko ekonomiaren sektore nagusietako jardueraren urtetik urterako desazelerazioa gertatzen ari da.

Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan neurtua, % 0,3 gehitu da aurreko hiruhilekoaren aldean. Enplegua hiruhileko batetik bestera hazi den ondoz ondoko bederatzigarren hiruhilekoa da. Bestalde, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, lanpostuen kopurua % 2,0 igo dela zenbatetsi da.

Datorren abenduaren 2an Eustatek BPGren eta enpleguaren zenbatespen bereiziak argitaratuko ditu 2022ko hirugarren hiruhilekoko Hiruhileroko Kontuetan, Aurrerapen hau egiteko unean eskura ez zegoen koiunturazko informazioa behin sartuta.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPGk % 0,2 egin du aurrera, eta enpleguak % 0,3 hiruhileko batetik bestera, 2022ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2022/10/17
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020162_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali