2022/09/27ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2022KO ABUZTUA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,2 igo dira 2022ko abuztuan
Urte arteko terminoetan, 2022ko abuztuan 2021eko abuztuaren aldean, kostuak % 10,4 igo dira
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntzaren kostuen indizea % 0,2 igo da 2022ko abuztuan, aurreko hilaren aldean. Aurreko urteko hil beraren aldean, kostuak % 10,4 igo dira.
Etxegintzako kostuak % 0,2 igo dira, eta Obra Zibilekoak, berriz, egonkor mantendu dira. 2021eko abuztuarekin alderatuta, prezioak % 13,7 igo dira Obra Zibilean eta % 9,6 Etxegintzan.
Aurreko hilaren, 2022ko uztailaren, aldean, lehengaien kostuak % 0,2 igo dira, eta eskulanaren kostua egonkor mantendu da (% 0,0). Urte arteko terminoetan, lehengaien kostua % 11,8 igo da, eta eskulanarena % 5,8.
Etxegintzaren sektorean lehengaien kostua % 0,3 igo da hil artean, eta Obra Zibilarenean egonkor mantendu da. Urte arteko bilakaeran, Etxegintzako lehengaien kostuak % 10,8 hazi dira, eta Obra Zibilekoak % 16,1.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Abuztua 2022
| | Indizea | Aldakuntza (%) |
| | | m/m-1 | m/m-12 |
| Guztira | 120,6 | 0,2 | 10,4 |
| Eraikinak | 119,9 | 0,2 | 9,6 |
| Obra zibila | 123,4 | 0,0 | 13,7 |
| | | | |
| Lehengaiak | 121,8 | 0,2 | 11,8 |
| Eraikinak | 120,9 | 0,3 | 10,8 |
| Obra zibila | 125,5 | 0,0 | 16,1 |
| | | | |
| Laneskua | 116,7 | 0,0 | 5,8 |
Oinarria 2015=100
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
(p)Behinbehineko datuak
Data 2022ko Irailaren 27a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Eraikuntzaren sektoreak kontsumituriko lehengaien prezioetan, 2022ko abuztuan, 2021eko abuztuaren aldean, igoerarik handienak sektore hauetan gertatu dira: Petrolioa fintzea (% 57,4), Energia elektrikoa eta gasa (% 43,3) eta Industria kimikoa (% 29,8). Lehengaien prezioetan igoera neurrizkoenak izan dituzten sektoreak, aldiz, honako hauek izan dira: Makineriaren fabrikazioa (% 4,0ko igoera) eta Altzarien fabrikazioa (% 4,4ko igoera).
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p). Abuztua 2022
| | m / m-12 |
| Ezmetalezko meak | 7,2 |
| Zuraren eta kortxoaren industria | 17,4 |
| Petrolioa fintzea | 57,4 |
| Industria kimikoa | 29,8 |
| Kautxua eta plastikoa | 6,4 |
| Produktu mineral ez-metalezkoak | 15,5 |
| Metalgintza | 26,0 |
| Metalezko artikuluak | 11,3 |
| Material elektronikoa | 4,7 |
| Material elektrikoa | 5,0 |
| Makineriaren fabrikazioa | 4,0 |
| Altzarigintza | 4,4 |
| Energia elektrikoa eta gasa | 43,3 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2022ko Irailaren 27a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62