2022/09/09ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2022KO UZTAILA
Euskal AEko industria-jarduerak % 0,6 egin zuen gora 2022ko uztailean
2022. urteko lehen zazpi hiletako hazkuntza metatua % 6,7koa izan da
Euskal AEko industria-ekoizpena 2022ko uztailean 2021eko hil berekoa baino % 0,6 handiagoa izan da, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek prestatutako datuen arabera.
Uztailean, aurreko hilarekin –2022ko ekaina– erkatuta, Euskal AEko industria-jarduerak % 4,2 egin du behera, urtaro-ondorio egokiak zuzenduta.
2022ko uztaileko indizearen bilakaera, 2021eko uztailarekin alderatuta, positiboa izan da Energiaren sektorean. Hartan, energia elektrikoaren ekoizpena eta hornikuntza eta petrolio-fintzea sartzen dira; ekoizpenean % 26,4ko hazkuntza izan da. Ekoizpenak pixka bat egin du gora, era berean, Ekipo-ondasunetan (hartan sartzen dira motordun ibilgailuen fabrikazioa, lokomotorren eta trenbide-materialaren eraikuntza eta eraikuntza aeronautikoa edo ontzigintzakoa); % 0,3ko hazkuntza izan du, aurreko urteko hil berarekin alderatuta. Urte arteko % 3,6ko beherakada izan dute jardueran, ordea, Tarteko ondasunetako jarduerek, besteak beste, metalurgiak eta produktu metalikoen fabrikazioak, industria kimikoak eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioak.
Kontsumo-ondasunek, bestalde, urte arteko portaera negatiboa izan dute; beherakada % 6,7koa izan da sektore osorako, Kontsumo iraunkorreko ondasunetan ekoizpenak % 8,4 egin duelako behera eta Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunetan ekoizpenak % 6,3 egin duelako behera. Altzari eta etxeko tresnen fabrikazioa dira, besteak beste, Kontsumo iraunkorreko ondasunen sektoreko jarduerak. Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren sektorearen barruan sartzen dira honako jarduera hauek: elikagaien prozesatua eta kontserbazioa; garbitasunerako eta higienerako produktuen fabrikazioa, eta arropen jantzigintza.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Uztaila 2022
| | Egutegi eraginak zuzendutako datuak | Datu desestazionalizatuak |
| | m / m-12 | Am / A(m-12) | m / m-1 |
| INDIZE OROKORRA | | | |
| Euskal AE | 0,6 | 6,7 | -4,2 |
| Araba/Álava | -3,9 | 5,8 | -6,0 |
| Bizkaia | 2,9 | 8,1 | -4,9 |
| Gipuzkoa | 1,2 | 5,8 | -2,3 |
| ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK | | | |
| Kontsumo-ondasunak | -6,7 | 4,0 | -4,3 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | -8,4 | -2,2 | 0,1 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | -6,3 | 5,7 | -5,4 |
| Ekipo-ondasunak | 0,3 | 11,8 | -2,7 |
| Bitarteko ondasunak | -3,6 | 1,8 | -4,5 |
| Energia | 26,4 | 15,3 | -1,6 |
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
Data 2022ko Irailaren 9a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Maila bereiziagoan, EAEko industrian pisu gehien duten sektoreen artean, 2022ko uztailean urte arteko hazkuntza handiena honako hauek izan dute: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 30,5), Garraio-materiala (% 4,7) eta Makinak eta ekipoa (% 2,9). Kontrara, ekoizpenean beherakada handienak izan dituzten sektore esanguratsuenak honako hauek izan dira: Elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak (% 7,7ko beherakada), Metalurgia eta produktu metalikoak (% 4,6) eta Material eta ekipo elektrikoa (% 3,9).
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Uztaila 2022
| | m / m-12 |
| Elikadura ind., edariak, tabakoa | -7,7 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 0,5 |
| Kautxua eta plastikoak | -1,2 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | -4,6 |
| Materiala eta tresna elektrikoak | -3,9 |
| Makineria eta tresneria | 2,9 |
| Garraio-materiala | 4,7 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | 30,5 |
(p)Behinbehineko datuak
Egutegi eraginak zuzendutako datuak
(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak
Data 2022ko Irailaren 9a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
2022ko uztailean, Industria-ekoizpenaren indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da Araban; bertan, % 3,9 egin du atzera industria-jarduerak. Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, portaera positiboa izan da; % 2,9ko eta % 1,2ko hazkuntza izan zuten, hurrenez hurren.
2022KO LEHEN ZAZPI HILETAKO BALANTZEA
2022ko urtarrilaren eta uztailaren arteko aldian, industria-sektorean hazkuntza metatua % 6,7koa izan da. Bilakaera positibo hori honako hauen portaera onaren ondorio izan da: Energia, Ekipo-ondasunak, Kontsumo-ondasunak eta Tarteko ondasunak; haietan, aurten, orain arte, % 15,3ko, % 11,8ko, % 4,0ko eta % 1,8ko hazkuntza metatuak izan dira, hurrenez hurren. Kontsumo-ondasunen hazkuntza metatua Kontsumo ez-iraunkorren ondasunen bilakaera positiboaren (% 5,7) ondorio da; izan ere, Kontsumo iraunkorren ondasunek portaera negatiboa izan dute, % 2,2koa, urteko lehen zazpi hiletan.
Lurraldeen arabera, hirurek izan dituzte tasa positibo metatuak: % 8,1ekoa Bizkaian, % 5,8koa Araban, eta % 5,8koa Gipuzkoan.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazio-bilketan elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hil honetako indizea % 83,68ko babesarekin kalkulatu da.
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62