2022/10/04ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2022KO ABUZTUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduerak % 5,6 egin du gora 2022ko abuztuan

2022. urteko lehen zortzi hiletako hazkuntza metatua % 6,7koa izan da

Euskal AEko industria-ekoizpena 2022ko abuztuan 2021eko hil berekoa baino % 5,6 handiagoa izan da, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek prestatutako datuen arabera.

Abuztuan, aurreko hilarekin –2022ko uztaila– erkatuta, Euskal AEko industria-jarduerak % 2,4 egin du gora, urtaro-ondorioak zuzenduta.

2022ko abuztuko indizearen bilakaera, 2021eko abuztuarekin alderatuta, positiboa izan da industria-sektore guztietan. Energiaren sektorean, energia elektrikoaren ekoizpena eta hornikuntza eta petrolio-fintzea sartzen dira; ekoizpenean % 15,9ko hazkuntza izan da. Ekipo-ondasunek % 1,6ko gorakada izan dute. Haien artean honako hauek daude: motordun ibilgailuen fabrikazioa; lokomotorren eta trenbide-materialaren eraikuntza, eta eraikuntza aeronautikoa edo ontzigintza. Urte arteko % 1,2ko igoera izan dute jardueran, bestalde, Bitarteko ondasunetako jarduerek. Sektore horretan, honako jarduera hauek sartzen dira, besteak beste: metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa.

Kontsumo-ondasunek, bestalde, % 15,2ko igoera izan dute sektore osoan, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunetan ekoizpenak % 15,8 egin duelako gora eta Kontsumo iraunkorreko ondasunetan, % 11,9. Kontsumo iraunkorreko ondasunen sektorearen barruan sartzen dira, besteak beste, honako jarduera hauek: altzarien eta etxeko aparatuen fabrikazioa. Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen epigrafean, elikagaien prozesatua eta kontserbazioa, garbitasunerako eta higienerako produktuen fabrikazioa eta arropen jantzigintza sartzen dira.

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Abuztua 2022

Excel csv
 Egutegi eraginak zuzendutako datuakDatu desestazionalizatuak
 m / m-12Am / A(m-12)m / m-1
INDIZE OROKORRA   
Euskal AE5,66,72,4
Araba/Álava-2,65,31,9
Bizkaia12,28,55,2
Gipuzkoa3,05,80,0
ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK   
Kontsumo-ondasunak15,25,29,3
Kontsumoondasun iraunkorrak11,9-1,17,2
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak15,86,99,8
Ekipo-ondasunak1,610,90,9
Bitarteko ondasunak1,22,11,4
Energia15,915,4-5,9

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

Data 2022ko Urriaren 4a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Maila bereiziagoan, Euskal AEko industrian pisu gehien duten sektoreen artean, 2022ko abuztuan urte arteko hazkuntza handiena honako hauek izan dute: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, % 19,1ekin; Elikagaien, edarien eta tabakoaren industria, % 13,4rekin, eta Material eta ekipo elektrikoa, % 11,7rekin. Kontrara, ekoizpenean beherakadak izan dituzten sektore esanguratsuak honako hauek izan dira: Zurgintza, papera eta arte grafikoak, % 5,0 egin baitu behera, eta Garraio-materiala, % 0,8 egin baitu behera.

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Abuztua 2022

Excel csv
 m / m-12
Elikadura ind., edariak, tabakoa13,4
Zurgintza, papera eta arte grafikoak-5,0
Kautxua eta plastikoak7,5
Metalurgia eta produktu metalikoak0,2
Materiala eta tresna elektrikoak11,7
Makineria eta tresneria2,1
Garraio-materiala-0,8
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna19,1

(p)Behinbehineko datuak

Egutegi eraginak zuzendutako datuak

(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak

Data 2022ko Urriaren 4a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

2022ko abuztuan, Industria-produkzioaren indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da Araban; bertan, % 2,6 egin du atzera industria-jarduerak. Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, portaera positiboa izan da; % 12,2ko eta % 3,0ko hazkuntza izan dute, hurrenez hurren.

2022KO LEHEN ZORTZI HILETAKO BALANTZEA

2022ko urtarrilaren eta abuztuaren arteko aldian, industria-sektorean hazkuntza metatua % 6,7koa izan da. Bilakaera positibo hori honako hauen portaera onaren ondorio izan da: Energia, Ekipo-ondasunak eta Kontsumo-ondasunak; haietan, aurten, orain arte, % 15,4ko, % 10,9ko eta % 5,2ko hazkuntza metatuak izan dira, hurrenez hurren. Kontsumo-ondasunen hazkuntza metatua Kontsumo ez-iraunkorren ondasunen bilakaera positiboaren (% 6,9) ondorio da; izan ere, Kontsumo iraunkorren ondasunek portaera negatiboa izan dute, % 1,1eko jaitsiera, urteko lehen zortzi hiletan.

Lurraldeen arabera, hirurek izan dituzte tasa positibo metatuak: % 8,5ekoa Bizkaian, % 5,8koa Gipuzkoan eta % 5,3koa Araban.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazio-bilketan elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hil honetako indizea laginaren % 91,84ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduerak % 5,6 egin du gora 2022ko abuztuan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2022/10/04
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020158_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali