2022/10/21eko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2022ko iraila
Euskal AEko landa-ostatuetan erregistratutako sarrerak % 25,7 igo dira, eta apartamentu turistikoetan, berriz, % 59,9
2022ko udan, sarrerak urte artean % 11,6 igo dira landa-ostatuetan, eta % 59,4 apartamentu turistikoetan
Eustaten datuen arabera, 2022ko irailean 19.351 sarrera eta 45.467 gaualdi izan dira Euskal AEko landa-ostatuetan; hau da, urte batetik bestera sarrerak % 25,7 igo dira, eta % 12,8 gaualdiak.
Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Iraila 2022
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | gelaka |
| | 2022/09 | m/m-12 (%) | 2022/09 | m/m-12 (%) | 2022/09 | 2021/09 | 2022/09 | p.p. * | 2022/09 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 19.351 | 25,7 | 45.467 | 12,8 | 2,35 | 2,62 | 33,0 | 3,2 | 38,0 | 4,2 |
| Estatukoak | 14.077 | 9,6 | 34.481 | -0,5 | 2,45 | 2,70 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 5.274 | 106,7 | 10.986 | 94,4 | 2,08 | 2,21 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 2.573 | 20,0 | 5.616 | 23,5 | 2,18 | 2,12 | 17,5 | 3,1 | 21,6 | 3,8 |
| Estatukoak | 2.146 | 10,2 | 4.717 | 14,5 | 2,20 | 2,12 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 427 | 115,7 | 899 | 109,6 | 2,11 | 2,17 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 6.866 | 64,8 | 16.212 | 39,3 | 2,36 | 2,79 | 38,9 | 10,2 | 42,7 | 10,2 |
| Estatukoak | 4.959 | 45,8 | 12.410 | 21,8 | 2,50 | 2,99 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 1.907 | 149,6 | 3.802 | 162,4 | 1,99 | 1,90 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 9.912 | 9,1 | 23.639 | -2,1 | 2,38 | 2,66 | 37,0 | -1,3 | 43,1 | 0,2 |
| Estatukoak | 6.972 | -7,0 | 17.354 | -14,8 | 2,49 | 2,72 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 2.940 | 84,9 | 6.285 | 66,5 | 2,14 | 2,37 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2022ko Urriaren 21a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2022ko irailean Euskal AEko landa-ostatuetan erregistratutako sarreren % 72,7 Estatukoak izan dira. Atzerritar jatorrikoei dagokienez, 5.274 sarrera izan dira guztira, eta 2021eko irailean guztien % 16,6 izatetik 2022ko irailean % 27,3 izatera igaro dira. Atzerritarren gaualdiak, berriz, aurreko urteko irailean ikusitakoak baino % 94,4 gehiago izan dira.
2022ko irailean landa-ostatuetako sarreren urte arteko igoerak ez dira homogeneoak izan lurraldeen arabera. Izan ere, Gipuzkoan % 9,1 gehitu da sarreren kopurua, Araban % 20,0 eta Bizkaian % 64,8. Gaualdietan urte arteko % 39,3ko hazkundea izan da Bizkaian eta % 23,5ekoa Araban. Gipuzkoan, aldiz, gaualdiak 2021eko irailean baino % 2,1 txikiagoak izan dira.
Establezimendu mota horren batez besteko egonaldia 2,35 egunekoa izan da 2022ko irailean, 2021eko hil berean izandako 2,62 egunekoa baino pixka bat laburragoa.
Plazakako eta logelakako betetze-mailek ehuneko 3,2 eta 4,2 puntuko urte arteko igoera txikia izan dute, hurrenez hurren: % 33,0koa izan da plazaka neurtzean eta % 38,0koa logelaka neurtzean.
Apartamentu turistikoei dagokienez, 2022ko irailean 14.814 sarrera eta 52.050 gaualdi izan dira. Aurreko urteko irailaren aldean, sarreren urte arteko hazkundea % 59,9koa izan da, eta gaualdiena % 32,9koa.
Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Iraila 2022
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | apartamenduka |
| | 2022/09 | m/m-12 (%) | 2022/09 | m/m-12 (%) | 2022/09 | 2021/09 | 2022/09 | p.p. * | 2022/09 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 14.814 | 59,9 | 52.050 | 32,9 | 3,51 | 4,23 | 40,9 | 6,1 | 69,2 | 4,0 |
| Estatukoak | 9.749 | 36,0 | 31.763 | 11,6 | 3,26 | 3,97 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 5.065 | 141,5 | 20.286 | 89,8 | 4,01 | 5,10 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 1.412 | 63,2 | 7.837 | 14,1 | 5,55 | 7,94 | 24,0 | -0,4 | 61,9 | -0,6 |
| Estatukoak | 1.210 | 56,6 | 5.847 | 11,3 | 4,83 | 6,80 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 202 | 118,5 | 1.990 | 23,1 | 9,85 | 17,49 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 9.812 | 81,1 | 23.369 | 70,3 | 2,38 | 2,53 | 43,5 | 11,1 | 60,6 | 8,6 |
| Estatukoak | 6.291 | 49,4 | 13.600 | 28,8 | 2,16 | 2,51 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 3.521 | 192,1 | 9.769 | 208,2 | 2,77 | 2,63 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 3.589 | 20,3 | 20.844 | 12,3 | 5,81 | 6,22 | 51,1 | 6,9 | 81,0 | 6,3 |
| Estatukoak | 2.247 | 2,9 | 12.317 | -2,7 | 5,48 | 5,80 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 1.342 | 67,9 | 8.527 | 44,5 | 6,35 | 7,38 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2022ko Urriaren 21a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Atzerritar jatorriko bisitarien kopurua, 2022ko irailean, sarrera guztien % 34,2 eta gaualdien % 39,0 izan da Euskal AEko apartamentu turistikoetan; horrek esan nahi du urte arteko % 141,5eko igoera izan dela sarreren kasuan eta % 89,8koa gaualdienean.
Horrelako establezimenduetan egindako batez besteko egonaldia 3,51 egunekoa izan da 2022ko irailean, 2021eko iraileko 4,23 egunekoaren azpitik.
Lurraldeka, batez besteko egonaldia, 2022ko irailean, 5,81 egunekoa izan da Gipuzkoan eta 5,55 egunekoa Araban; Bizkaian, berriz, 2,38 egunekoa izan da.
Euskal AEko plazen betetze-maila % 40,9koa izan da, hau da, ehuneko 6,1 puntu igo da 2021eko irailaren aldean. Apartamentuen arabera neurtuta, betetze-maila % 69,2koa izan da, urte arteko igoera ehuneko 4,0 puntukoa izanda.
2022ko udako balantzea (uztaila, abuztua eta iraila)
Euskal AEko landa-ostatuetako sarreren eta gaualdien bilakaera positiboa izan da 2022ko uztailean, abuztuan eta irailean, bai 2021. urtearekin alderatuta (urte horretan, COVID-19ak eragindako neurri murriztaile batzuek bere horretan jarraitzen zuten), bai aurreko urteetako udako hiru hilabeteekin alderatuta.
Hain zuzen ere, 2022ko udako hilabeteetan Euskal AEko landa-ostatuetan erregistratutako 71.056 sarrerak 2021eko udan ikusitakoak baino % 11,6 handiagoak izan dira, eta 2019ko udan erregistratutakoak baino % 10,5 gehiago. Era berean, udako hilabeteotan gaualdien kopurua % 11,5 igo da 2021eko aldi beraren aldean, eta % 5,9 2019ko udako hilabeteen aldean. 2022ko udako sarrera-kopurua 2019ko udakoa baino handiagoa izan da hiru lurraldeetan. Gaualdien kopurua, ordea, nahiz eta igo den Bizkaian eta Gipuzkoan, Araban 2019ko udan baino % 6,2 txikiagoa izan da.
Argiki positiboa izan da Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarreren eta gaualdien bilakaera 2022ko uztailetik irailerako hilabeteetan. 54.941 sarrera eta 180.894 gaualdi erregistratu dira; aurreko urtean, aldiz, 34.473 sarrera eta 132.290 gaualdi zenbatu ziren. 2019ko udan, zifrak are txikiagoak izan ziren: 30.848 sarrera eta 113.279 gaualdi.
Hazkunde-tasa positiboak atzematen dira sarrera eta gaualdien kopuruan, aurreko aldiekin alderatuta, hiru lurraldeetan mota horretako ostatuetan. Aurreko urteekin alderatuta, bilakaera bereziki positiboa izan da Bizkaian eta, neurri txikiagoan, Gipuzkoan.
Informazio-oharrak
Landa-ostatuen ETHIren erantzun-tasa % 93,5 izan da, eta Apartamentu Turistikoena % 84,8, 2022ko irailean.
Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: Tlf: 945 01 75 62