2022/09/12ko prentsa-oharra
JAIOTZEN ESTATISTIKA. 2022/I
Jaiotza kopuruak % 1,1 egin du behera 2022ko lehen hiruhilekoan Euskal AEn
Jaiotzen % 12,6an amak 40 urte edo gehiago zituen
2022ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEn 3.287 jaiotza egon ziren, aurreko urteko aldi berean baino % 1,1 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Jaiotza kopuruak behera egin du Gipuzkoan, % 8,8, eta Araban, % 2. Bizkaian, berriz, % 4,6 egin du gora. Bizkaian, zehazki, 1.691 ume jaio ziren; Gipuzkoan, 1.053, eta, Araban, 543.
Hilen arabera, jaiotza kopuru handiena urtarrilean izan zen, 1.123 jaiotza izan baitziren (% 34,2); ondoren, martxoan, 1.110 izan baitziren (% 33,8), eta, azkenik, otsailean, 1.054 izan baitziren (% 32,1).
Amaren adinari dagokionez, 35 eta 39 urte bitarteko amen taldea izan zen lehen postuan; jaiotzen % 35,5 egokitu zitzaien. Jarraian, 30 eta 34 urte bitarteko taldea izan zen, % 32,9rekin. Nabarmendu behar da 40 urteko edo gehiagoko amen jaiotzak kopuru osoaren % 12,6 direla; balio hori 25 eta 29 urte bitarteko amen jaiotzen % 11,8ren gainetik dago.
Ama ezkongabeen amatasunaren adina ama guztiena baino baxuagoa da; nabarmentzekoa da haietatik % 10,5ek 25 urte baino gutxiago zituela (ehuneko hori % 7,3koa da ama guztietan).
Ezkontzatik kanpoko jaiotzak jaiotza guztien % 52,7 izan ziren; proportzio hori 2021eko lehen hiruhilekokoa baino handiagoa da (% 49). Bizkaiak eta Arabak Euskal AE osoak baino balio handiagoak dituzte (% 53,6 eta % 53,2, hurrenez hurren), eta Gipuzkoan ehuneko hori txikiagoa da, % 51koa.
Jaiotza-ordenari dagokionez, 2022ko lehen hiruhilekoan, jaiotzen % 49,5 –1.627 ume, alegia– lehen semeak edo alabak izan dira; % 37,7 (1.239) beste jaiotza bat izan den familietara iritsi dira, eta % 12,8 hirugarren ordenako edo ondorengoko jaiotzak izan dira (2021eko hiruhileko berean baino 0,3 puntu gehiago).
Gora egin du atzerriko nazionalitatea duten amen ehunekoak
Euskal AEn 2022ko lehen hiru hiletan izan diren jaiotzen % 28,4an, amak atzerriko nazionalitatea izan du; ehuneko hori 2021eko hiruhileko berean baino ehuneko 2,6 puntu handiagoa da. Araban, atzerriko nazionalitatea duten amen proportzioa % 36,6koa izan da; Gipuzkoan, % 28,5ekoa, eta, Bizkaian, % 25,8koa.
Euskal AEn bizirik jaioak, amaren bizilekuaren lurralde historikoaren, sexuaren, adinaren, egoera zibilaren eta nazionalitatearen, hurrenkeraren eta jaiotza-hilabetearen arabera (1). 2022/I
| | Oraingo hiruhilekoa (2022/I) | Aurreko hiruhilekoa (2021/IV) | Aurreko urteko hiruhileko bera (2021/I) |
| | KOP | % | KOP | % | Gehikuntza | KOP | % | Gehikuntza |
| Euskal AE | 3.287 | 100 | 3.599 | 100 | -8,7 | 3.324 | 100 | -1,1 |
| Araba / Álava | 543 | 16,5 | 632 | 17,6 | -14,1 | 554 | 16,7 | -2,0 |
| Bizkaia | 1.691 | 51,4 | 1.733 | 48,2 | -2,4 | 1.616 | 48,6 | 4,6 |
| Gipuzkoa | 1.053 | 32,0 | 1.234 | 34,3 | -14,7 | 1.154 | 34,7 | -8,8 |
| | | | | | | | | |
| Sexua | | | | | | | | |
| Mutilak | 1.675 | 51,0 | 1.886 | 52,4 | -11,2 | 1.775 | 53,4 | -5,6 |
| Neskak | 1.612 | 49,0 | 1.713 | 47,6 | -5,9 | 1.549 | 46,6 | 4,1 |
| | | | | | | | | |
| AMAREN ADINA | | | | | | | | |
| 24 urte edo gutxiago | 239 | 7,3 | 212 | 5,9 | 12,7 | 195 | 5,9 | 22,6 |
| 25 - 29 urte | 387 | 11,8 | 503 | 14,0 | -23,1 | 446 | 13,4 | -13,2 |
| 30 - 34 urte | 1.080 | 32,9 | 1.233 | 34,3 | -12,4 | 1.206 | 36,3 | -10,4 |
| 35 - 39 urte | 1.166 | 35,5 | 1.226 | 34,1 | -4,9 | 1.151 | 34,6 | 1,3 |
| 40 urte edo gehiago | 415 | 12,6 | 425 | 11,8 | -2,4 | 326 | 9,8 | 27,3 |
| | | | | | | | | |
| Amaren egoera zibila | | | | | | | | |
| Ezkondua | 1.554 | 47,3 | 1.791 | 49,8 | -13,2 | 1.695 | 51,0 | -8,3 |
| Ezkon gabea | 1.733 | 52,7 | 1.808 | 50,2 | -4,1 | 1.629 | 49,0 | 6,4 |
| | | | | | | | | |
| Amaren nazionalitatea | | | | | | | | |
| Espainiarra | 2.352 | 71,6 | 2.530 | 70,3 | -7,0 | 2.466 | 74,2 | -4,6 |
| Atzerrikoa | 935 | 28,4 | 1.069 | 29,7 | -12,5 | 858 | 25,8 | 9,0 |
| | | | | | | | | |
| Jaiotza-ordena | | | | | | | | |
| Lehenengoa | 1.627 | 49,5 | 1.785 | 49,6 | -8,9 | 1.612 | 48,5 | 0,9 |
| Bigarrena | 1.239 | 37,7 | 1.298 | 36,1 | -4,5 | 1.297 | 39,0 | -4,5 |
| Hirugarrena edo gehiago | 421 | 12,8 | 516 | 14,3 | -18,4 | 415 | 12,5 | 1,4 |
| | | | | | | | | |
| Jaiotza-hilabetea | | | | | | | | |
| Urtarrila | 1.131 | 34,4 | | | | 1.033 | 31,1 | 9,5 |
| Otsaila | 1.056 | 32,1 | | | | 1.067 | 32,1 | -1,0 |
| Martxoa | 1.114 | 33,9 | | | | 1.237 | 37,2 | -9,9 |
| | | | | | | | | |
| (1)Hiruhileko honetako datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira | | | |
Data 2022ko Irailaren 12a
Iturria: Eustat. Jaiotzen Estatistika
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62