2022/09/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2022ko abuztua

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Sarrera eta ostatu-gauen kopurua 2022ko abuztuan 2021eko abuztuan baino % 11,2 eta % 7,5 handiagoa izan da

Udan, uztailean eta abuztuan, 780.797 sarrera eta 1.605.078 ostatu-gau kontabilizatu dira, eta nabarmen gainditu dira 2019ko zifrak

2022ko abuztuan, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerek % 11,2 egin dute gora, eta ostatu-gauek, % 7,5, urte arteko terminoetan, Eustaten datuen arabera. Sarrerak, guztira, 397.611 izan dira, eta ostatu-gauak, 839.058. 2019ko abuztuan, COVID-19aren aurrekoan, zifrak baxuagoak izan ziren: 357.035 sarrera eta 780.269 ostatu-gau.

2022ko abuztuan, sarrera guztien % 49,0 eta ostatu-gauen % 45,1 atzerritarrenak izan dira. Zifra horiek nabarmen gainditzen dituzte 2021eko abuztuko zifrak, orduan % 31,2 eta % 27,0 izan baitziren, eta, neurri txikiagoan, baita 2019ko abuztukoak ere (sarreren % 47,9 eta ostatu-gauen % 43,5 atzerritarrenak izan ziren).

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia. Abuztua 2022

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldia
 2022/08m/m-12 (%)2022/08m/m-12 (%)2022/082021/08
EUSKAL AE397.61111,2839.0587,52,112,18
Estatukoak202.814-17,6460.829-19,12,272,32
Atzerritarrak194.79774,5378.22979,31,941,89
       
Araba/Álava55.93313,0105.3707,41,881,98
Estatukoak33.456-13,071.872-11,72,152,12
Atzerritarrak22.477103,433.49899,81,491,52
Vitoria-Gasteiz40.54914,977.0309,31,902,00
       
Bizkaia187.66017,3387.8289,82,072,21
Estatukoak97.699-12,9215.715-17,82,212,34
Atzerritarrak89.96188,3172.11389,71,911,90
Bilbao124.33418,4252.91011,62,032,16
       
Gipuzkoa154.0183,9345.8605,02,252,22
Estatukoak71.659-24,9173.242-23,42,422,37
Atzerritarrak82.35956,1172.61866,82,101,96
Donostia / San Sebastian91.1463,6211.7375,32,322,29

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2022ko Irailaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

2022ko abuztuan, hotel-establezimenduetako sarreren % 14,1 Araban kontabilizatu dira, % 47,2 Bizkaian eta % 38,7 Gipuzkoan. Ostatu-gauak direla eta, Araban 105.370 kontabilizatu dira, guztizkoaren % 12,6; Bizkaian, gora egin du kopuruak eta 387.828 izan dira, guztizkoaren % 46,2, eta, Gipuzkoan, ostatu-gauak 345.860 izan dira, Euskal AE osoan erregistratutako guztien % 41,2.

Aurreko urteko hil bereko sarrera eta ostatu-gauekin alderatuta izan diren gorakadak, lurralde historikoaren mailan, ez dira homogeneoak izan. Sarrera kopuruan, Bizkaiak urte arteko % 17,3ko hazkuntza izan du, Arabak % 13,0koa eta Gipuzkoak % 3,9koa. Ostatu-gauen kasuan, urte arteko aldakuntzak % 9,8koak izan dira Bizkaian, % 7,4koak Araban eta % 5,0ekoak Gipuzkoan.

Hiriburuka, sarrera kopuruak, urte arteko terminoetan, % 18,4 egin du gora Bilbon, % 14,9 Vitoria-Gasteizen eta % 3,6 Donostian. Antzera, ostatu-gauen igoera % 11,6koa izan da Bilbon, % 9,3koa Vitoria-Gasteizen eta % 5,3koa Donostian.

2022ko abuztuko batez besteko egonaldia 2,11 egunekoa izan da Euskal AE osoan, 2021eko hil berekoa baino baxuagoa, 2,18 egunekoa izan baitzen.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Abuztua 2022

Excel csv
 Betetze-mailak (%)Errentagarritasuna
  plazen arabera gelakaADR (eurotan)RevPAR (eurotan)
 2022/08p.p. *2022/08p.p. *2022/08m/m-12 (%)2022/08m/m-12 (%)
EUSKAL AE78,41,385,32,7124,7015,4106,3519,3
         
Araba/Álava70,12,281,82,590,786,174,239,4
Vitoria-Gasteiz68,52,483,73,679,449,166,5114,0
         
Bizkaia77,22,183,53,5106,3924,388,8729,8
Bilbao81,13,785,75,9118,0732,4101,1542,3
         
Gipuzkoa82,60,288,62,0156,1812,1138,3714,7
Donostia / San Sebastian85,6-1,489,80,3197,2316,9177,0517,2

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2022ko Irailaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

2022ko abuztuko okupazio-maila, Euskal AEn, oro har, plazen arabera neurtuz gero, % 78,4koa izan da, eta % 85,3koa, gelen arabera neurtuz gero. 2021eko abuztuarekin alderatuta, ehuneko 1,3 eta 2,7 puntu areagotu dira, hurrenez hurren. 2019ko abuztuko okupazio-mailen balioak ia osorik berreskuratu dira, % 79,6koak izan baitziren plazetan eta % 84,9 logeletan.

Errentagarritasuna, ADR edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtua, Euskal AE osoan, 124,70 eurokoa izan da 2022ko abuztuan; alegia, % 15,42 areagotu da, aurreko urteko abuztuaren aldean. Gipuzkoaren kasuan, 156,18 eurokoa izan da ADRa; Bizkaian, 106,39 eurokoa, eta, Araban, 90,78 eurokoa. Hiriburuka, aldeak handiagoak dira; izan ere, ADRa 197,23 euro izan da Donostian, 118,07 euro Bilbon eta 79,44 euro Vitoria-Gasteizen.

RevPar edo hileko gela eskuragarriko diru-sarrerak, Euskal AE mailan, 106,35 euro izan dira 2022ko abuztuan, aurreko urteko hil berean baino % 19,3 handiago.

Uztaileko eta abuztuko balantzea: 2018tik 2022ra

Ostatu-gauek Euskal AEko hotel-establezimenduetan 2022ko uztailean eta abuztuan izan duten bilakaerak agerian jartzen du Covid-19aren aurreko ekitaldietako hil beretako zifrak berreskuratu direla.

Bi hil horietan, Euskal AEn 780.797 pertsonaren sarrerak eta 1.605.078 ostatu-gau izan dira. Sarrera eta ostatu-gauen bolumen horrek nabarmen gainditzen ditu 2019ko uztailean eta abuztuan kontabilizatutakoak; urte horretan, 685.117 sarrera eta 1.472.683 ostatu-gau izan ziren. Eta are gehiago gainditzen ditu 2021ekoak, COVID-19aren pandemiak ekarri zituen ondorioen eraginpean izan ziren udakoak (649.848 sarrera eta 1.349.177 ostatu-gau).

graf0020135_01_e.png

Euskal AEko hotel-establezimenduetan udako bi hileko aldi horretan izan diren okupazio-mailek agerian jartzen dute, era berean, hotel-jarduera berreskuratu dela; % 75,2koa da, plazen arabera neurtuta, eta % 83,0koa, logelen arabera neurtuta. Lurralde historikoaren mailan, logelen araberako okupazio-maila % 87,8 izan da Gipuzkoan, uztailean eta abuztuan. Araban ere gorakada izan da, aurreko urteekin alderatuta, eta, 2022an, % 78,6ra iritsi da. Bizkaian, logelen araberako okupazio-maila % 80,3 izan da, 2019ko hil beretan erregistratutakoa baino baxuagoa.

graf0020135_02_e.png

Informazio-oharra

Hotelen ETHIren estaldura % 86,4koa izan da abuztuan. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.

Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Sarrera eta ostatu-gauen kopurua 2022ko abuztuan 2021eko abuztuan baino % 11,2 eta % 7,5 handiagoa izan da

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2022/09/21
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020135_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali