HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2021ean, ezkontzak,...

2022/11/02ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA. 2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2021ean, ezkontzak, Euskal AEn, % 58,4 igo dira, 2020arekin alderatuta

2019aren aldean, % 14 egin dute behera

Eustaten datuen arabera, Euskal AEn, 6.427 ezkontza izan dira guztira, 2020an baino % 58,4 gehiago, urte horretan COVID-19aren pandemia eta murrizketak izan baitziren. Euskal AEn bizi diren sexu desberdineko pertsonen arteko ezkontzak kontuan hartuta, 6.161 izan dira, aurreko urtean baino 2.250 ezkontza gehiago.

Ezkontza kopuruak gora egin du, baina, halere, oraindik ez da lehengo kopuruetara bueltatu, 2019arekin alderatuta; 2021ean, % 14ko beherakada dago oraindik ezkontza kopuruan.

Euskal AEko ezkontzak, ezkontza-hilabetearen, inskripzio-lurraldearen, bizileku-lurraldearen eta ezkontza-motaren arabera. 2021

Excel csv
 202120202019   
 KOPKOPGehikuntza (%)KOPGehikuntza (%)   
Ezkontza6.4274.05758,47.471-14,0   
         
Ezkontza-hilabetea        
Urtarrila286333-14,122825,4   
Otsaila247363-32,0290-14,8   
Martxoa32422941,5497-34,8   
Apirila404162.425,0422-4,3   
Maiatza57789548,3755-23,6   
Ekaina839359133,7996-15,8   
Uztaila96157766,61.022-6,0   
Abuztua34225036,8501-31,7   
Iraila86266729,21.077-20,0   
Urria78258334,1813-3,8   
Azaroa46329556,9518-10,6   
Abendua34029614,9352-3,4   
Inskripzio-lurraldea        
Araba / Álava90853968,5989-8,2   
Bizkaia2.8881.88853,03.410-15,3   
Gipuzkoa2.1471.35558,52.458-12,7   
Euskal AEtik kanpo48427576,0614-21,2   
Egoitza duen lurraldea        
Araba / Álava94954673,81.014-6,4   
Bizkaia2.9871.96552,03.560-16,1   
Gipuzkoa2.2061.37660,32.528-12,7   
Euskal AEtik kanpo28517067,6369-22,8   
Ezkontza-mota        
Sexu desberdineko pertsonen artean6.1613.91157,57.265-15,2   
Gizon artean10650112,08623,3   
Emakume artean1609666,712033,3   
         
      

Data 2022ko Azaroaren 2a

Iturria: Eustat. Ezkontzen Estatistika

Euskal AEko ezkontza-tasa mila biztanleko 2,7 ezkontzakoa da; kopuru hori Espainiakoa (‰ 3,1) baino baxuagoa eta Europar Batasunekoa (27 herrialdeak) baino baxuagoa da, zeina, 2020an, eskuragarri dagoen azken datuaren arabera, ‰ 3,2koa baitzen.

Gizon ezkongabeen ezkontzaren batez besteko adina 38 urtetik gorakoa da

Ezkontzeko adinak, sexu desberdineko bikoteetan, behera egin du 2021ean, 2020aren aldean; izan ere, gizon egoiliar ezkongabeak 38,8 urterekin ezkondu dira, batez beste, eta emakumeak, 36,6 urterekin. 2020an, 39,2 urterekin eta 37,1 urterekin, hurrenez hurren.

2019arekin alderatuta, ezkongabeak ezkontzeko batez besteko adinak gora egin du; izan ere, urte horretan 37,7rekin eta 35,7rekin ezkontzen ziren. Bi ezkontideen arteko adin-desberdintasunak bere horretan dirau 2 urte inguru.

Sexu desberdineko pertsonen ezkontzetan, 2021ean behera egin du ezkontide dibortziatuen kopuruak. Aurretik dibortziatutako senar-emazteen ehunekoa % 16,3koa eta % 16,8koa izan da, hurrenez hurren; balio horiek 2020koak baino baxuagoak izan dira (% 19,4 eta % 18,6, hurrenez hurren).

Euskal AEko ezkontzetatik, 266 sexu bereko pertsonen ezkontzak izan dira, 2020an baino % 82,2 gehiago, orduan 146 izan baitziren, eta 2019an baino % 29,1 gehiago. 2012tik, emakumeen arteko ezkontzak gizonen artekoak baino gehiago izan dira; azken urtean, sexu bereko pertsonen ezkontzen % 60 izan dira.

Sexu bereko bikoteen ezkontzetan, gizon egoiliar ezkongabeak 2021ean 44,8 urterekin ezkondu ziren eta emakumeak, 37,1 urterekin. Bikote horietan aurretik dibortziatutako gizonen ehunekoa % 7,4koa da eta emakumeena, % 10,6koa.

2021ean, 10 ezkontzatik 9 zibilak izan ziren

Ezkontza zibilak ezkontzen % 90,6 dira, baina ehuneko horrek % 3 egin du behera, 2020aren aldean. Duela 30 urte, 1991n, ezkontza zibilak ezkontza guztien % 25,1 baino ez ziren.

Egoitzari dagokionez, ezkontzen % 95,6k Euskal AEn du bizilekua eta % 4,4k bertatik kanpo, eta kanpo dutenen helmuga nagusiak Madril (56), Kantabria (54) eta Burgos (52) dira, bai eta Nafarroa (27) ere.

Ostiraletan larunbatetan baino ezkontza gehiago ospatu dira

Ezkontza zibilen kopurua nabarmen handitu izanak eta, 2009tik aurrera, haien ia erdia ostiraletan ospatzeak eta ezkontza erlijiosoak nabarmen behera egin izanak ekarri du, 2017tik aurrera, Euskal AEn, ostiraletan larunbatetan baino ezkontza gehiago ospatu direla (% 49,1 eta % 31,2, hurrenez hurren).

Sexu desberdineko pertsonen ezkontzen % 23,6an, ezkontideetako bat, gutxienez, atzerritarra da

Ezkontideen nazionalitateari dagokionez, 1.451 ezkontzatan (kopuru osoaren % 23,6), ezkontideetako bat, gutxienez, atzerritarra da; 2020an, % 27,2 eta 2019an, % 20,4. Ezkontza horien % 43,9an, emaztea da atzerritarra; % 19,6an, senarra, eta % 36,5ean, bi ezkontideak dira atzerritarrak.

Emaztea soilik atzerritarra duten ezkontzen kasuan, kasuen % 73,2 Amerikako herrialde bati dagozkio (nagusiki, Kolonbia, Nikaragua eta Brasil), eta, ondoren, % 18,4 europarra da (nabarmentzekoak Errumania eta Frantzia).

Gizona soilik atzerritarra den kasuetan, honela banatzen da: Amerikako herrialdeak (% 38,2), nagusiki Argentina eta Kolonbia, eta Europakoak (% 34), nagusiki Alemania, Italia, Portugal eta Frantzia, besteak beste. Nabarmentzekoa da, era berean, kasuen % 13,7 marokoarrak direla.

Bi ezkontideak atzerritarrak dituzten ezkontzetan, gehienak amerikarrak dira, baina ehunekoa handiagoa da emakumeetan (% 67,1) gizonetan (% 57,3) baino. Nazionalitateari dagokionez, bigarren kontinentea Afrika da: gizonen % 26,8 eta emakumeen % 23,4.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2021ean, ezkontzak, Euskal AEn, % 58,4 igo dira, 2020arekin alderatuta

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2022/11/02
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020252_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali