2022/10/28ko prentsa-oharra

OSPITALEETAKO ERIKORTASUN ESTATISTIKA. 2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko akutuen ospitaleetako ospitaleratzeak % 5,8 igo ziren 2021ean

Ospitaleratzeak gehitu ziren, baina arnas gaixotasunengatiko ospitaleratzeak % 7,2 jaitsi

Eustaten datuen arabera, 2020an COVID-19aren ondorioz ospitalizazioek behera egin ondoren, Euskal AEko akutuen ospitaleetan % 5,8ko hazkundea izan zen 2021ean, 221.264 ospitaleratzerekin. Ospitaleratzeen % 83,3 ospitale publikoetan izan ziren, eta % 16,7 pribatuetan. COVID-19a ospitaleratzeen % 5,1 izan zen. Gainera, kirurgiako modalitatea, 82.104 gertakari zenbatu zituena, % 25 igo zen 2020. urtearekin alderatuta, eta pandemiaren aurreko balioetatik hurbil geratu zen.

graf0020242_01_e.png

Zirkulazio-aparatuko eta digestio-aparatuko gaixotasunak izan ziren 2021ean ospitaleratzeko arrazoi nagusiak (biak % 13,1ekin); ondoren, ehunekotan bat etorriz, tumoreak eta traumatismoak eta lesioak (% 9,5) eta aparatu muskuloeskeletikoko gaixotasunak (% 8,2) izan ziren. 2020arekin alderatuta, arnas aparatuko gaixotasunen taldeak % 7,2 egin zuen behera, batez ere gripearen, pneumoniaren eta beste arnas nahasmendu batzuen kasuen kopuruak behera egin zuelako, eta, ondorioz, seigarren lekuan geratu zen (bosgarren postuan zen 2020an, eta hirugarrenean 2019an).

graf0020242_02_e.png

Ospitaleratutako pertsonen profilari dagokionez, % 51 gizonak izan ziren eta % 49 emakumeak; % 49,7k 65 urte eta gehiago zituzten, eta 73 urte izatea zen ohikoena gizonen artean eta 84 emakumeen artean. Lurraldeka, % 50,6 Bizkaian bizi ziren, % 31,8 Gipuzkoan eta % 15,1 Araban; gainerakoak (% 2,5) probintzia mugakideetakoak izan ziren (Burgos, Kantabria eta Nafarroa).

Haurdunaldia, erditzea eta erdiberriaroa kontuan hartu gabe, gizonak eta emakumeak bat etorri ziren ospitalizazio-kausa nagusietan, baina prebalentzia handiagoa izan zuten gizonen artean zirkulazio-aparatuko gaixotasunetan D % 15,2 eta emakumeen % 11) eta digestio-aparatuko gaixotasunetan D % 14,3 eta % 11,8, hurrenez hurren)

Euskal AEko akutuen ospitaleetako ospitaleratzeak, gaixotasun ohikoenen taldeen eta adin-taldeen arabera. 2021

Excel csv
 Guztira%Aldaketa-tasaAdina (%)
   (%)2021/20200-1415-4445-6465-7980 eta gehiago
DIAGNOSTIKO-TALDE HANDIAK        
Guztira221.2641005,8100100100100100
Zirkulazio-aparatua29.04613,19,90,82,410,916,623,6
Liseri-aparatua28.88713,16,610,510,815,013,512,7
Neoplasiak21.1189,56,71,04,012,113,97,6
Traumatismoak eta lesioak21.1009,58,39,99,410,47,810,8
Aparatu muskulueskeletikoa18.1828,210,82,86,311,99,94,3
Arnas aparatua17.5007,9-7,221,25,55,77,311,0
Aparatu genitourinarioa15.9467,29,03,76,37,78,26,8
Haurduntza, erditzea eta erdiberriaroa15.4367,0-2,50,134,30,3--
Helburu berezien kodeak (COVID-19)11.2475,17,31,23,87,25,44,0

Ehunekoa ospitaleratze guztien gainean kalkulatu da

CIE -10 : Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena, 10. bertsioa

Data 2022ko Urriaren 28a

Iturria: Eustat. Ospitaleetako erikortasun-inkesta

Adinaren arabera, beste gaixotasun-talde batzuek hartzen dute protagonismoa; hala, 0-14 urte bitarteko populazioan arnasketakoak izan ziren (bronkiolitis akutua eta amigdalen eta adenoideen hipertrofia); 15-44 urte bitartean, emakumeen artean erditze- eta haurdunaldi-arretak, eta gizonen artean traumatismoak eta lesioak (lotailu gurutzatuko bihurritua); 45-64 urte bitartekoen artean, digestio-aparatukoak (iztaiko hernia) nabarmendu ziren gizonen artean, eta tumoreak (bularra eta umetokia) emakumeen artean; 65 urte eta gehiagokoen artean, zirkulazio-gaixotasunak nabarmendu ziren (bihotz-gutxiegitasuna).

Batez besteko egonaldia 5,7 egunekoa izan zen

Ospitaleko egonaldien batez besteko iraupena 5,7 egunekoa izan zen (5,8 egun 2020an); luzeenen artean, nahasmendu mentalak (13,2 egun), jaiotza inguruko jatorriko gaixotasunak (10,6 egun) eta COVID-19a (9,5 egun) izan ziren.

Ospitaleratzeen % 5,1 COVIDagatik izan ziren

Akutuen ospitaleetako ospitaleratzeen 11.247tan arrazoi nagusia COVID-19a izan zen, zeina 2021ean ospitaleratzeen % 5,1 izan baitzen. Gainera, ospitaleratze horiek 106.608 egonaldi eragin zituzten, hau da, 9,5 eguneko batez besteko egonaldia (10,1 egun gizonetan eta 8,5 emakumeetan).

graf0020242_03_e.png

Ospitaleratzeen hileko bilakaeraren arabera, otsaila, apirila-maiatza, abuztua eta abendua dira kasu gehien izan duten hilabeteak.

COVID-19ak eragindako ospitaleratzeen % 59,9 gizonenak izan ziren, eta % 40,1 emakumeenak. Adin-taldeen arabera, kasurik gehienak 45-64 urte bitartekoek izan zituzten (% 37,3), ondoren 65-79 urte bitartekoek (% 30), 80 urte eta gehiagokoek (% 16,8) eta 15-44 urte bitartekoek (% 15). Halaz ere, azken talde horrek protagonismo berezia izan zuen uztailean eta abuztuan, non gainerako adin-tarteak gainditu baitzituen.

Kirurgia anbulatorioko arretak gora egin zuen ia pandemiaren aurreko mailetaraino

Kirurgia anbulatorioaren modalitatean, zeinean ospitaleratzearen egun berean ebazten diren prozesuak artatzen baitira, 82.104 gertakari zenbatu ziren. Zifra hori 2019an erregistratutakoaren antzekoa da (82.490); horietatik, % 57,9 ospitale publikoetakoak izan ziren, eta % 42,1 pribatuetakoak.

Pazientearen patroiari dagokionez, % 52,5 emakumeak izan ziren, eta % 47,5 gizonak, eta gehienak (% 62,2) 45 eta 79 urte bitartekoak. Begietako eta haiekin loturiko gaixotasunen taldean egin zen ebakuntza kirurgiko gehien (% 32,9), bereziki begi-lausoko kirurgian eta, gehienetan, ospitale publikoetan.

Ospitale pribatuetan pisu handiagoa izan zuten aparatu muskulu-eskeletikoarekin lotutako kasuek (belauneko barne-nahasmendua gizonetan eta eskuetako eta oinetako hatzen deformazioak emakumeetan), larruazaleko afekzioekin batera.

Euskal AEko akutuen ospitaleetako kirurgia anbulatorioko pazienteak, sexuaren eta titulartasunaren arabera. 2021

Excel csv
 2021202020192021 (%)Sexua (%)Titulartasuna (%)
     GizonEmakumeaPublikoaPribatua
DIAGNOSTIKO-TALDE HANDIAK        
Guztira82.10465.73182.490100100100100100
Begiko eta anexuetako gaixotasunak27.02623.25629.55232,930,235,448,212,0
Aparatu muskulueskeletikoa9.0667.3009.43911,011,210,96,816,9
Liseri-aparatua7.7355.7616.8449,412,56,79,49,4
Neoplasiak6.6836.0316.2388,16,110,06,610,2
Azaleko gaixotasunak6.4174.1616.0777,88,37,41,416,7

Ehunekoa ospitaleratze guztien gainean kalkulatu da

CIE -10 : Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena, 10. bertsioa

Data 2022ko Urriaren 28a

Iturria: Eustat. Ospitaleetako erikortasun-inkesta

Ohar metodologikoa:

Estatuko eta nazioarteko konparagarritasunagatik, ospitaleratze-modalitatean egun 1eko edo gehiagoko egonaldia duten gertakariak bakarrik hartzen dira kontuan, hau da, ez dira zenbatzen 0 eguneko egonaldia dutenak. Egonaldiaren iraupena kalkulatzen da egun-kopurua bezala ospitaleratze-datatik altakora arte, kontuan izan gabe ospitaleratzeko edo altako orduak.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko akutuen ospitaleetako ospitaleratzeak % 5,8 igo ziren 2021ean

Eragiketa : 
Ospitaleetako erikortasun-estatistika
Eragiketa kodea : 
030580
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2022/10/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020242_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali