2022/10/26ko prentsa-oharra

BIZTANLERIAREN ETA ETXEBIZITZEN ZENTSUAK ETA AKTIBITATEAREN UDAL ESTATISTIKA. 2021-01-1

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eskualde guztietan, batean izan ezik, hobetu egin da okupazio-tasa 2021ean, 2011rekin alderatuta

Landunen ia erdiek goi-mailako titulua dute, profesionala edo unibertsitatekoa

2021eko urtarrilaren 1ean, Euskal AEn bizi diren 16 urteko eta gehiagoko biztanleen okupazio-tasa batezbestekoaren gainetik zegoen (% 49,7) Euskal AEko 20 eskualdeetatik 12tan, eta guztietan hobetu da 2011rekiko, Gorbeialdean izan ezik, Eustaten datuen arabera.

Gorbeialdea da, hala ere, okupazio-tasarik altuena duen eskualdea, % 55,7, nahiz eta ehuneko 0,9 puntu jaitsi den 2011ko aurreko Biztanleria Zentsuaren aldean. Gorbeialdearen atzetik, Plentzia-Mungia ageri da, % 54,5eko tasarekin, eta ondoren, Urola Kosta, % 53,8rekin. Hirurak dira, gainera, okupazio-tasarik altuenak dituztenak lurralde bakoitzean.

graf0020225_01_e.png

Udalerrien arabera, eta udalerrien tamaina kontuan hartuta, 10.000 biztanletik beherakoek dute batez beste okupazio-tasa konparatiboki altuena (% 52,2). Geruza horretan tasa nabarmen altuak dituzten udalerriak daude, hala nola Astigarraga (% 67,6), Orendain (% 67,4), Aduna (% 67) edo Irura (% 65), okupazio-tasa baxuak dituzten udalerriekin batera, hala nola Elantxobe (% 38,9), lekora (% 39,8), Lanestosa (% 40,5), Lagran (% 40,8) eta Sukarrieta (% 40,9).

graf0020225_02_e.png

Hurrengo geruza-tamainan, 10.000 eta 40.000 biztanle artekoan, zeinen batez besteko okupazio-tasa % 51 baita, Etxebarri (% 59,9), Oiartzun (% 55,8) eta Sopelako (% 55,7) okupazio-tasak nabarmentzen dira goitik.

100.000 biztanlera iritsi gabe, 40.000 biztanletik gorako udalerrien multzoarekin jarraituz, honako hauek ditugu: Errenteria (% 50,6ko okupazio-tasa), Irun (% 48,7ko tasa) eta Barakaldo (% 48,4koa).

Hiriburuei dagokienez, okupazio-tasarik altuena Gasteizen dago, % 50,8koa. Ehuneko puntu eta erdi baino gehiagoko distantzian, Donostia dago, % 49,2ko okupazio-tasarekin, eta hirugarren postuan Bilbo, % 46,9ko enplegu-tasarekin, aurrekotik bi puntu baino gehiagora.

Murriztu egin da gizonen eta emakumeen arteko aldea: ehuneko 10,6 puntukoa zen 2011n, eta 7,2koa, berriz, 2021ean

2011n, gizonen okupazio-tasa % 53,6koa zen, eta emakumeena, berriz, % 43koa. 2021ean, hau da, hamar urte geroago, gizonena ia berdin mantendu zen (% 53,5), eta emakumeena hiru puntu baino gehiago igo zen (% 46,3raino). Horrek esan nahi du batzuen eta besteen arteko aldea ehuneko 10,6 puntukoa zela 2011n, eta ehuneko 7,2 puntura murriztu dela hamar urte horietan.

Sexuaren araberako okupazioaren aldeak aztertzean udalerriaren tamainaren aldagaia sartzen bada, adierazitako aldea mantentzen da. 40.000 eta 100.000 biztanle bitarteko geruzan soilik da aldea Euskal AEko batezbestekoa baino handiagoa: 7,8 puntu gehiago gizonen okupazioan emakumeen okupazioan baino, batez besteko orokorraren 7,2 punturekin alderatuta.

Hiriburuen artean, Donostia da gizonen eta emakumeen artean okupazio-tasan alderik txikiena duen hiriburua: emakumeena, % 46,4; gizonena, % 52,4; ehuneko sei puntu, beraz, bien artean. Gasteizen dago emakumeen okupazio-tasa handiena probintzia-hiriburuetan (% 47,7), eta gizonen okupazio-tasarekiko aldea (% 54,2) 6,5 puntukoa da. Azkenik, Bilbon dago, alde handiz, emakumeen okupazio-tasa txikiena (% 43,5), eta sexuen arteko alderik handiena du (7,3 puntu), nahiz eta gizonen okupazio-tasa ere hiru hiriburuetako txikiena den (% 50,8).

Titulu-maila zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa da landunen ehunekoa

Titulazio-mailak informazioa gehitzen dio okupazioaren azterketari. Horrela, biztanleria okupatuaren ia erdiak (% 48,3) goi-mailako titulazioa du –goi-mailako lanbide-heziketa, % 14,8k, eta unibertsitatekoa, % 33,5ek–, eta prestakuntza-maila hori langabeen % 30,5etan baino ez dago. Aitzitik, langabeen % 33,6k lehen mailako ikasketak baino ez ditu edo titulurik ez du, baina landunen artean ehunekoa askoz txikiagoa da (% 22).

Sexuaren araberako aldeak, bai okupazioari bai langabeziari dagokienez, nabarmenagoak dira goi-mailako titulazioa duten emakumeen kasuan, baina kontrako norakoan. Horrela, % 53,5ek, emakume landunen erdiek baino gehiagok, goi-mailako titulazioa dute; gizonen kasuan, berriz, % 43,5ek baino ez. Halarik ere, langabeen artean, goi-mailako ikasketak dituzten emakumeen proportzioa % 33,1era igotzen da, eta gizonena, berriz, % 27,6koa da.

graf0020225_03_e.png

140 udalerritan langabezia-tasa % 10etik beherakoa da, eta 6 udalerritan % 3tik beherakoa

Langabezia-tasak ere behera egin du 2011 eta 2021 artean ia eskualde guztietan, eta eskualdeen erdietan batezbestekoaren gainetiko (3,5 puntu) hobekuntzak izan dira. Arabako Errioxaren kasua nabarmentzekoa da; izan ere, ehuneko 8,8 puntuko beherakadarekin, 2011n langabezia-tasa altuena zuen eskualdea izatetik 2021ean batezbestekoaren azpitik egotera igaro da, % 10,1eko balioarekin. Beste eskualde batzuk, hala nola Bidasoa Beherea, Enkartazioak eta Arabako Kantaurialdea, antzeko egoeran daude; jaitsiera handiak izan dituzte (ehuneko 7,3, 7,2 eta 6,3 puntu, hurrenez hurren), eta 2021ean lortutako langabezia-tasak batezbestekoaren azpitik daude: % 9,5 Enkartazioetan eta % 8,5 eta % 8,3 Bidasoa Beherean eta Arabako Kantaurialdean, hurrenez hurren. Azken bi eskualde horiek eta Durangaldeak (% 8,4ko langabezia-tasarekin) izan dute langabezia-tasarik txikiena 2021ean.

Alderantziz, Arabako Lautada (% 13,5), Gernika-Bermeo (% 13,1) eta Debagoiena (% 12,9) dira Euskal AEn eta lurralde bakoitzean langabezia-tasa handiena duten eskualdeak.

Udalerrika, 251 udalerrietatik 231tan murriztu da langabezia-tasa 10 urteko aldi horretan, eta 195 udalerritan batezbestekoaren azpitiko langabezia-tasak izan dira. Sestao (% 16,9ko tasarekin) eta Oion (% 16,5) dira 2021ean langabezia-tasa handiena izan duten udalerriak.

Hiriburuei dagokienez, 2011rekiko posizioei eutsi zaie: Donostiak du tasarik txikiena (% 9,7), eta Gasteiz eta Bilbo, berriz, batezbestekoaren gainetik daude, % 12,1eko eta % 13,7ko langabezia-tasekin, hurrenez hurren.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eskualde guztietan, batean izan ezik, hobetu egin da okupazio-tasa 2021ean, 2011rekin alderatuta

Eragiketa : 
Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Jarduera
Eragiketa kodea : 
050407
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
01/01/2024
Eguneratze data : 
2022/10/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020225_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali