2022/11/03ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2022KO IRAILA
Euskal AEko industria-jarduera % 3,7 hazi zen 2022ko irailean
2022ko lehen bederatzi hilabeteetan % 6,4ko hazkunde metatua izan da
Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegiko termino homogeneotan, Euskal AEko industria-produkzioa 2021eko hil berean izanikoa baino % 3,7 handiagoa izan da 2022ko irailean.
Irailean, aurreko hilabetearen, 2022ko abuztuaren, aldean, Euskal AEko industria-jarduera % 2,4 jaitsi da, urtaro-ondorioak behin zuzendurik.
2022ko iraileko indizearen bilakaerak, 2021eko irailaren aldean, portaera positiboa izan du industria-sektore handi ia guztietan. Energian (hor sartzen dira energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura eta petrolio-fintzea), ekoizpen-indizea % 15,0 igo da. Ekipo-ondasunetan, non motordun ibilgailuen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialen egitea eta aireontziak edo itsasontziak egitea sartzen diren, % 6,9 hazkundea izan da.
Kontsumo-ondasunek % 2,0ko hazkundea izan dute sektorean oro har, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek % 5,0ko igoera izan baitute, ezen Kontsumo-ondasun iraunkorrek % 8,4ko jaitsiera izan dute. Kontsumo-ondasun iraunkorren artean daude, besteak beste, altzarien eta etxeko tresnen fabrikazioa. Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren epigrafean honako hauek daude: elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa, eta jantziak egitea.
Bitarteko ondasunak, berriz, berean mantendu dira (% 0,0) urte artean. Sektore horretan sartzen dira metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxu eta plastikozko produktuen fabrikazioa.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Iraila 2022
| | Egutegi eraginak zuzendutako datuak | Datu desestazionalizatuak |
| | m / m-12 | Am / A(m-12) | m / m-1 |
| INDIZE OROKORRA | | | |
| Euskal AE | 3,7 | 6,4 | -2,4 |
| Araba/Álava | 14,5 | 6,2 | 4,5 |
| Bizkaia | 5,2 | 8,1 | -3,6 |
| Gipuzkoa | -3,2 | 5,0 | -5,2 |
| ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 2,0 | 4,9 | -3,8 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | -8,4 | -2,0 | -8,1 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 5,0 | 6,7 | -2,8 |
| Ekipo-ondasunak | 6,9 | 10,6 | 0,1 |
| Bitarteko ondasunak | 0,0 | 1,9 | -1,8 |
| Energia | 15,0 | 15,3 | 1,0 |
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
Data 2022ko Azaroaren 3a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Maila bereiziago batean, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2022ko irailean igoera handienak izan dituztenak, urtetik urtera, honako hauek izan dira: Garraio-materiala (% 17,8), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 14,2) eta Makineria eta ekipoa (% 5,9). Aitzitik, sektore nagusi hauetan egin du behera produkzioak: Zura, papera eta arte grafikoak (% 10,2 behera), Material eta ekipo elektrikoa (% 5,1eko jaitsiera) eta Kautxua eta plastikoa (% 1,6koa).
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Iraila 2022
| | m / m-12 |
| Elikadura ind., edariak, tabakoa | 1,8 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | -10,2 |
| Kautxua eta plastikoak | -1,6 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 3,7 |
| Materiala eta tresna elektrikoak | -5,1 |
| Makineria eta tresneria | 5,9 |
| Garraio-materiala | 17,8 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | 14,2 |
(p)Behinbehineko datuak
Egutegi eraginak zuzendutako datuak
(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak
Data 2022ko Azaroaren 3a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Industria-produkzioaren indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da 2022ko irailean Araban (% 14,5 gora) eta Bizkaian (% 5,2). Gipuzkoan, aldiz, portaera negatiboa izan da, % 3,2ko jaitsierarekin.
2022KO LEHENENGO BEDERATZI HILETAKO BALANTZEA
2022ko urtarriletik irailera bitarteko aldian, industria-sektore osoan metatutako hazkundea % 6,4koa izan da. Bilakaera positibo hori hala Energiaren nola Ekipo ondasunen portaera onari zor zaio; izan ere, aurten % 15,3ko eta % 10,6ko hazkunde metatuak dauzkagu, hurrenez hurren.
Lurraldeka, hiruretan atzematen dira tasa metatu positiboak: % 8,1 Bizkaian, % 6,2 Araban eta % 5,0 Gipuzkoan.
INFORMAZIO OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 91,99ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62