HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak Donostia nabarmentzen...

2022/11/11ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN INKESTA. ENPRESAK. 2022. urtea

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Donostia nabarmentzen da, hiru hiriburuen artean, Euskal AEko enpresetako merkataritza elektronikoaren erabileran, eta ondoren, Bilbo eta Vitoria-Gasteiz

Arabako Mendialdea (% 78,5), Markina-Ondarroa (% 78,2) eta Gernika-Bermeo (% 73,3) dira euskarazko web-orri gehien dituzten eskualdeak

Donostian % 41,4 dira merkataritza elektronikoa egiten duten 10 enplegatuko edo gehiagoko enpresak , Bilbon % 40,7 eta Vitoria-Gasteizen % 32,9, 2021ean, Eustaten datuen arabera.

Nabarmendu behar da Donostian eta Bilbon aurtengo datuak eskuragarri dagoen serie historikoko handienak izan direla, eta Vitoria-Gasteizkoek pixka bat egin dutela behera, bi hamarren, urtebete lehenago, 2020an, gehiengoa lortu ondoren. 2015arekin alderatuta, ehuneko horiek antzeko gorakadak izan zituzten hiru hiriburuetan: 7,4 puntu gehiago Vitoria-Gasteizen, 7,6 puntu gehiago Bilbon eta 7,2 puntu gehiago Donostian.

Euskal AEko IKT ekipamenduak 10 langile eta gehiagoko establezimenduetan, hiriburuen eta eskualdeen arabera (%). 2022

Excel csv
 InternetWeb guneaSare informatikoakKode irekidun programakMerkataritza elektronikoa (3)
 KonexionarekinAdministrazioarekin izapideak egiten ditu (1)BaduteEuskaraz (2)   
        
EUSKAL AE99,697,692,049,690,855,335,3
        
Vitoria-Gasteiz99,298,890,042,393,455,132,9
Bilbao99,997,696,548,290,255,540,7
Donostia / San Sebastian99,999,192,655,690,159,941,4
        
ARABA/ALAVA99,298,490,144,093,154,933,1
Añana99,696,294,837,687,162,920,4
Arabako Errioxa / Rioja Alavesa99,297,488,034,092,550,836,2
Arabako Kantaurialdea / Cantábrica Alavesa98,899,386,357,585,465,430,7
Arabako Lautada / Llanada Alavesa99,298,690,142,993,554,232,9
Arabako Mendialdea / Montaña Alavesa98,998,478,178,594,951,133,8
Gorbeialdea / Estribaciones del Gorbea99,595,694,937,3100,142,043,8
        
BIZKAIA99,797,193,945,391,753,635,4
Arratia-Nerbioi / Arratia-Nervión99,694,391,959,387,357,042,0
Bilbo Handia / Gran Bilbao99,896,994,341,592,054,536,1
Durangaldea / Duranguesado98,997,191,050,393,047,030,0
Enkartazioak / Encartaciones99,999,091,261,881,752,134,0
Gernika-Bermeo99,499,992,573,392,260,431,5
Markina-Ondarroa99,999,992,078,291,445,642,0
Plentzia-Mungia99,993,192,752,282,442,630,1
        
GIPUZKOA99,797,990,358,588,457,936,2
Bidasoa Behea / Bajo Bidasoa99,999,486,849,888,761,436,7
Debabarrena / Bajo Deba99,797,293,452,386,557,533,3
Debagoiena / Alto Deba99,898,591,065,489,654,041,7
Donostialdea99,798,191,756,288,657,338,2
Goierri99,996,288,167,485,359,731,9
Tolosaldea99,197,785,860,090,267,328,2
Urola Kosta99,797,087,067,987,850,431,2

(1)Internet baduten establezimenduen artean, administrazioekin elektronikoki elkarreragiten dutenen portzentajea

(2)Web baduten establezimenduen artean, euskaraz badutenen portzentajea

(3)Merkataritza Elektronikoaren datuak 2021ko abenduaren 31koak dira

Data 2022ko Azaroaren 11

Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak

Kontuan hartuta 2022an Euskal AEn 10 enplegatuko edo gehiagoko enpresen % 35,3k merkataritza elektronioaren bidez egin zituztela erosketak edo salmentak, eskualde-mailan ehuneko hori % 20,4 (Añana, Araban) eta % 43,8 (Gorbeialdea, Araban) bitartean dago. Gainera, nabarmentzekoak dira, merkataritza elektronikoari dagokionez, Arratia-Nerbioi eta Markina-Ondarroa eskualdeak Bizkaian (biek % 42,0) eta Debagoiena Gipuzkoan (% 41,7).

IKT –Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak– ekipamenduetan, 10 enplegatuko edo gehiagoko Euskal AEko enpresek 2022an ezarpen-maila altuak izan dituzte. Hura da Interneteko konexioaren kasua, % 100 inguru eskualdeetan eta Euskal AEko hiru hiriburuetan; Euskal AEn, batezbestekoa % 99,6koa da (2015ean baino 1,8 puntu altuagoa). Gainera, eskualdeen arteko aldeak oso murritzak dira; izan ere, guztiek gainditzen dute, aise, % 98.

Interneterako sarbidea duten enpresa horietan, nabarmentzekoa da administrazio publikoekin izapide elektronikoak egitea. Hala, 2022an, enpresa-mota horren % 97,6k hala egin ditu (2015ean baino 4,5 puntu gehiago). Lurraldeka, honako eskualde hauetan egin dira proportzio handiagoan: Arabako Kantaurialdean (Araba), % 99,3; Gernika-Bermeon eta Markina-Ondarroan (Bizkaia), % 99,9 bietan, eta Bidasoa Beherean (Gipuzkoa), % 99,4.

Era berean, tamaina horretako enpresetan, % 92,0k web-orria du; ehuneko 5,5 puntuko igoera izan da, 2015arekin alderatuta. Eskualde-mailan, Gorbeialdea (Araba), Bilbo Handia (Bizkaia) eta Debabarrena (Gipuzkoa) nabarmentzen dira, % 94,9rekin, % 94,3rekin eta % 93,4rekin, hurrenez hurren. Hiriburuen artean, Bilbo nabarmentzen da (% 96,5), gero Donostia (% 92,6) eta, azkenik, Vitoria-Gasteiz (% 90,0).

10 enplegatuko edo gehiagoko enpresetan presentzia handia dute, era berean, lurralde osoan, sare informatikoek. Batez beste, % 90,8k ditu. Kasu honetan, Gorbeialdea (Araba), Durangaldea (Bizkaia) eta Tolosaldea (Gipuzkoa) nabarmendu behar dira lurralde bakoitzeko esanguratsuenak baitira, % 100ekin, % 93,0rekin eta % 90,2rekin, hurrenez hurren.

Azken adierazle bat, kode irekiko programena, 10 enplegatuko edo gehiagoko Euskal AEko enpresetan haietako % 55,3n erabiltzen da. Bost eskualdetan baino ez da gainditzen % 60. Bi Araban, Añanan (% 62,9) eta Arabako Kantaurialdean (% 65,4); bat Bizkaian, Gernika-Bermeon (% 60,4), eta bi Gipuzkoan, Bidasoa Beherean (% 61,4) eta Tolosaldean (% 67,3). Esan behar da ekipamendu hori jaisten joan dela 2015. urtetik, orduan izan baitzuen serieko gehiengoa, enpresen % 81,7rekin.

Enpresen erdiek euskara erabiltzen dute haien webgunean

Gure erkidegoan, euskarazko web-orriaren eskuragarritasuna dute enpresen ia erdiek; % 49,6k daukate. Euskarazko web-orria ohikoagoa da Gipuzkoako eskualdeetan dauden enpresen artean (% 58,5eko batezbestekoa); lurralde horretan, zazpi eskualdeetako seik % 50 gainditzen dute, eta Urola Kostak du gehiengoa, % 67,9. Jarraian, Bizkaikoak daude (% 45,3ko batezbestekoa); zazpi eskualdeetako seik ere % 50 gainditzen dute, eta gehiengoa Markina-Ondarroak du, % 78,2. Arabaren kasuan (% 44,0ko batezbestekoa), bi eskualde nabarmentzen dira % 50etik gorakoarekin: Arabako Kantaurialdea (% 57,5) eta Arabako Mendialdea (% 78,5); azken hori da erkidegoan euskarazko webguneen ehuneko handiena duen eskualdea.

Azkenik, Euskal AEko hiriburuei dagokienez, nahiz eta IKT ekipamenduek 10 enplegatuko edo gehiagoko enpresetan oso antzeko ehunekoak izan, batez ere Donostia gailentzen da. Hiriburu hori adierazle gehienetan nabarmentzen da: Interneteko konexioan, administrazioarekin izapide elektronikoak egitean, euskarazko web-orrietan, kode irekiko programen erabileran eta merkataritza elektronikoaren erabileran. Vitoria-Gasteizek, bestalde, gainerako hiriburuak gainditzen ditu sare informatikoetan, eta Bilbo Interneteko konexiorako adierazleetan nabarmentzen da (Donostiarekin batera), bai eta webgunea izatean ere.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Donostia nabarmentzen da, hiru hiriburuen artean, Euskal AEko enpresetako merkataritza elektronikoaren erabileran, eta ondoren, Bilbo eta Vitoria-Gasteiz

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2022/11/11
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020328_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali