HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2022/11/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2022ko urria

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerek eta ostatu-gauek, 2022ko urrian, % 12,5 eta % 17,4 egin dute gora

Euskal AEn, gelako okupazio-maila % 71,6koa da 2022ko urrian, 2021eko urrian baino ehuneko 7,1 puntu handiagoa

2022ko urrian, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerek % 12,5 egin dute gora, eta ostatu-gauek, % 17,4, urte arteko terminoetan, Eustaten datuen arabera. Sarrerak, guztira, 322.320 izan dira, eta ostatu-gauak, 630.361. Aise gainditu dira 2019ko urriko mailak, pandemiaren aurrekoak; sarreretan % 8,7ko hazkuntza izan da eta ostatu-gauetan, % 9,5ekoa; alegia, 25.782 sarrera gehiago eta 55.000 ostatu-gau gehiago.

2022ko urrian, sarrera guztien % 43,3 eta ostatu-gauen % 44,1 atzerritarrenak izan dira. 2021eko urrian, berriz, atzerritarren sarrerak eta ostatu-gauak kopuru osoen % 34,3 eta % 33,8 izan ziren. Ondorioz, estatu-jatorriko sarrera kopuruak eta ostatu-gauen kopuruak behera egin dute, urte artean, % 3,0 eta % 0,8, hurrenez hurren.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia. Urria 2022

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldia
 2022/10m/m-12 (%)2022/10m/m-12 (%)2022/102021/10
EUSKAL AE322.32012,5630.36117,41,961,87
Estatukoak182.597-3,0352.435-0,81,931,89
Atzerritarrak139.72342,3277.92653,11,991,85
       
Araba/Álava41.2265,879.4003,31,931,97
Estatukoak29.637-3,957.823-6,21,952,00
Atzerritarrak11.58942,521.57742,21,861,87
Vitoria-Gasteiz29.0347,758.1113,12,002,09
       
Bizkaia144.24314,7281.29020,81,951,85
Estatukoak82.984-1,6155.286-0,31,871,85
Atzerritarrak61.25947,7126.00463,22,061,86
Bilbao99.84916,8196.18023,21,961,86
       
Gipuzkoa136.85112,5269.67118,81,971,87
Estatukoak69.976-4,2139.3261,11,991,89
Atzerritarrak66.87537,6130.34546,21,951,83
Donostia / San Sebastian88.75814,2177.20520,42,001,89

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2022ko Azaroaren 22a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

2022ko urrian, hotel-establezimenduetako sarreren % 12,8 Araban kontabilizatu dira, % 44,8 Bizkaian eta % 42,5 Gipuzkoan. Ostatu-gauei dagokienez, Araban 79.400 kontabilizatu dira, guztizkoaren % 12,6; Bizkaian, gora egin du kopuruak eta 281.290 izan dira, guztizkoaren % 44,6, eta, Gipuzkoan, ostatu-gauak 269.671 izan dira, Euskal AE osoan erregistratutako guztien % 42,8.

Hotel-establezimenduetan 2022ko urrian sarrera kopuruan izan den urte arteko hazkuntza % 14,7koa izan da Bizkaian, % 12,5ekoa Gipuzkoan eta % 5,8koa Araban. Ostatu-gauen kasuan, urte arteko aldakuntzak % 20,8koak izan dira Bizkaian, % 18,8koak Gipuzkoan eta % 3,3koak Araban.

Hiriburuka, sarrera kopuruak % 16,8 egin du gora Bilbon, % 14,2 Donostian eta % 7,7 Gasteizen. Antzera, ostatu-gauen igoera, aurreko urteko urriarekin alderatuta, % 23,2koa izan da Bilbon, % 20,4koa Donostian eta % 3,1ekoa Gasteizen.

2022ko urriko batez besteko egonaldia 1,96 egunekoa izan da Euskal AE osoan, 2021eko hil berekoa baino handiagoa, 1,87 egunekoa izan baitzen.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Urria 2022

Excel csv
 Betetze-mailak (%)Errentagarritasuna
  plazen arabera gelakaADR (eurotan)RevPAR (eurotan)
 2022/10p.p. *2022/10p.p. *2022/10m/m-12 (%)2022/10m/m-12 (%)
EUSKAL AE59,95,771,67,1102,0217,173,0130,0
         
Araba/Álava55,10,670,00,590,3912,563,2313,3
Vitoria-Gasteiz53,9-0,372,3-0,671,159,451,448,5
         
Bizkaia57,37,069,88,996,9016,167,5933,2
Bilbao63,99,177,412,3108,8517,684,1939,7
         
Gipuzkoa64,65,974,27,2111,2619,082,5831,7
Donostia / San Sebastian72,06,881,08,9135,2720,8109,5835,7

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2022ko Azaroaren 22a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

2022ko urriko okupazio-maila, Euskal AEn, oro har, plazen arabera neurtuz gero, % 59,9koa izan da, eta % 71,6koa, gelen arabera neurtuz gero. 2021eko urriarekin alderatuta, ehuneko 5,7 eta 7,1 puntu areagotu dira, hurrenez hurren.

Errentagarritasuna, ADR edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtua, Euskal AE osoan, 102,02 eurokoa izan da 2022ko urrian; alegia, % 17,1 areagotu da, aurreko urteko urriaren aldean. Gipuzkoaren kasuan, 111,26 eurokoa izan da ADRa; Bizkaian, 96,90 eurokoa, eta, Araban, 90,39 eurokoa. Hiriburuka, aldeak handiagoak dira; izan ere, ADRa 135,27 euro izan da Donostian, 108,85 euro Bilbon eta 71,15 euro Gasteizen.

RevPar edo hileko gela eskuragarriko diru-sarrerak, Euskal AE mailan, 73,01 euro izan dira 2022ko urrian, aurreko urteko hil berean baino % 30,1 handiago.

Informazio-oharra

Hotelen ETHIren estaldura % 92,4koa izan da urrian. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.

Euskal AEko turismoko datuen esploratzailea. Hotel-establezimenduak

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerek eta ostatu-gauek, 2022ko urrian, % 12,5 eta % 17,4 egin dute gora

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2022/11/22
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020398_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali