HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotza kopuruak % 6,3...

2022/11/14ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA. 2022/II

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Jaiotza kopuruak % 6,3 egin du behera 2022ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEn

Jaiotzen % 50,1 ama ezkongabeenak izan dira

2022ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn, 3.319 jaiotza izan dira, aurreko urteko aldi berean baino % 6,3 gutxiago, Eustaten datuen arabera; urtean metatutako beherakada % 3,7koa izan da. Lurraldeka, beherakada nabarmenena Gipuzkoan izan da, % 11,4koa, ondoren Bizkaian, % 6,3koa eta, Araban, berriz, jaiotza kopuruak % 4,9 egin du gora. Zifra absolutuetan, Bizkaian 1.631 haur jaio dira, Gipuzkoan 1.083 eta Araban 605.

2022ko apirilean, maiatzean eta ekainean, jaiotza guztien % 50,1 ezkontzaz kanpoko jaiotzak izan dira, 2021eko hiruhilekoan baino gehiago, orduan % 48 izan baitziren. Bizkaian, % 51,6 izan dira eta Gipuzkoan, % 50,7; Araban, % 45,1 izan dira, eta Euskal AEko batezbestekoa baino balio baxuagoak izan dituen lurralde bakarra izan da.

Jaiotza-hurrenkerari jarraikiz, ia erdiak, 1.597, lehen semeak edo alabak izan dira, 2022ko bigarren hiruhilekoan; 1.260 haur (% 38) beste seme edo alaba bat duten familietan jaio dira, eta hirugarren seme-alaben edo hortik gorakoen jaiotzak % 13,9 izan dira.

40 urtetik gorako amen ehunekoa % 11tik gorakoa da

Adinaren araberako jaiotzen banaketan, jarraitu du 30-39 urte bitarteko amen taldeak nagusitzen; haiek izan dute erditzeen % 69,2. Aurrekoa baino ehuneko askoz ere txikiagoetan izan da 25-29 urteko taldea (% 13,4) eta 25 urtetik beherakoena (% 6,1); 40 urtetik gorako amen taldea % 11,4 izan da.

Ama ezkongabeen amatasun-adina amen multzo osoarena baino baxuagoa izan da; izan ere, ama ezkongabeen % 8,8k 25 urte baino gutxiago izan dituzte, eta % 14,2k, 25 eta 29 urte bitartean. 40 urtetik gorako emakume ezkongabeak % 11,3 izan dira.

Gora egin du ama atzerritarren kopuruak

Euskal AEn, 2022. urteko udaberriko hilabeteetan izan diren jaiotzen % 29 ama atzerritarrena izan da. 2021eko aldi berean, % 26,1 izan zen. Lurraldeka, Araban % 36,9, Gipuzkoan % 29,8 eta Bizkaian % 25,6.

Euskal AEn bizirik jaioak, amaren bizilekuaren lurralde historikoaren, sexuaren, adinaren, egoera zibilaren eta nazionalitatearen, hurrenkeraren eta jaiotza-hilabetearen arabera (1). 2022/II

Excel csv
 Oraingo hiruhilekoa (2022/II)Aurreko hiruhilekoa (2022/I)Aurreko urteko hiruhileko bera (2021/II)
 KOP%KOP%GehikuntzaKOP%Gehikuntza
Euskal AE3.319100,03.295100,00,73.541100,0-6,3
Araba / Álava60518,254416,511,257716,34,9
Bizkaia1.63149,11.69551,4-3,81.74149,2-6,3
Gipuzkoa1.08332,61.05632,02,61.22334,5-11,4
         
Sexua        
Mutilak1.72552,01.67951,02,71.80651,0-4,5
Neskak1.59448,01.61649,0-1,41.73549,0-8,1
         
AMAREN ADINA        
= 24 urte2036,12407,3-15,42236,3-9,0
25 - 29 urte44413,438911,814,143512,32,1
30 - 34 urte1.17735,51.08332,98,71.25035,3-5,8
35 - 39 urte1.11833,71.16735,4-4,21.24535,2-10,2
= 40 urte37711,441612,6-9,438811,0-2,8
         
Amaren egoera zibila        
Ezkondua1.65549,91.55947,36,21.84352,0-10,2
Ezkon gabea1.66450,11.73652,7-4,11.69848,0-2,0
         
Amaren nazionalitatea        
Espainiarra2.35571,02.35671,50,02.61773,9-10,0
Atzerrikoa96429,093928,52,792426,14,3
         
Jaiotza-ordena        
Lehenengoa1.59748,11.63149,5-2,11.71748,5-7,0
Bigarrena1.26038,01.24137,71,51.35438,2-6,9
Hirugarrena edo gehiago46213,942312,89,247013,3-1,7
         
Jaiotza-hilabetea        
Apirila1.01530,6   1.18333,4-14,2
Maiatza1.14634,5   1.17633,2-2,6
Ekaina1.15834,9   1.18233,4-2,0

(1)Hiruhileko honetako eta aurreko hiruhilekoko datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira

Data 2022ko Azaroaren 14a

Iturria: Eustat. Jaiotzen Estatistika

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotza kopuruak % 6,3 egin du behera 2022ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEn

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2022/11/14
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/02
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020331_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali