2022/12/16ko prentsa-oharra

BIOTEKNOLOGIAKO I+G-REN ESTATISTIKA. 2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Bioteknologiako I+Gren gastua Euskal AEn 142,2 milioi eurokoa izan da 2021ean, % 12,3 egin baitu gora

Emakumeen presentzia bioteknologiako I+Gn gehiengoa da, % 60,8koa

Euskal AEn, 2021ean, bioteknologiarekin lotura duten jardueretan barneko I+Gko gastua 142,2 milioi eurokoa izan da, 2020an baino % 12,3 handiagoa, Eustatek emandako datuen arabera. Gastu hori barneko I+Garen gastu osoaren % 8,6 izan da.

2.516 enplegatu izan dira; alegia, dedikazio osoarekin baliokidetzan, 1.667. Bioteknologian dedikazio osoarekin baliokidetzan dauden langile horien kopuruak % 9,5 egin du gora, aurreko urtearekin alderatuta, eta I+Gko dedikazio osoarekin baliokidetzan dauden langileen % 8 dira. Ikertzaile-lanetan 1.245 pertsonak jardun dute dedikazio osoaren baliokidetzan, aurreko urtearen aldean % 9,1 gehiagok.

Nabarmendu behar da datu horiek, bai bioteknologiako gastuari dagokionez bai dedikazio osoaren baliokidetzako langileei dagokienez, 2007an hasitako serie historikoko altuenak direla.

Era berean, aurreko urteetan gertatu bezala, azpimarratzekoa da I+Gko adar horretan emakumeen presentzia; 2021ean lanaldi osoan bioteknologian lan egin duen pertsona kopuru osoaren % 60,8 izan da.

101 erakundek, guztira –haietatik 95 enpresak–, bioteknologiako ikerketa-jarduerak egin dituzte 2021ean. Gainera, 101 erakunde horietatik, 72k haien gastuaren % 100a bioteknologiako barneko I+Gra bideratu dute.

Bioteknologiako barneko I+Gko gastuaren % 68,6 Enpresen sektoreak egin du

Enpresen sektorea da bioteknologiako barneko I+G jardueretan egindako guztizko gastuaren ehuneko handiena duena (% 68,6); proportzio hori 2020koaren (% 68,3) antzekoa da.

Gainerako sektoreek –Goi-mailako Irakaskuntzak (% 25,5) eta Administrazio publikoak (% 5,9)– 2021ean gainerako gastuaren % 31,4 gauzatu dute.

Bioteknologiako barneko I+G: gastuaren eta langileen bilakaera (DOB) Euskal AEn. 2011-2021

Excel csv
 20112012201320142015201620172018201920202021
Barneko I+G           
Guztira (mila eurotan)85.94185.64692.04286.67785.69184.69093.221112.534123.354126.610142.198
Urteko gehikuntza (%)-1,7-0,37,5-5,8-1,1-1,210,120,79,62,612,3
Langileak (DOB)           
Guztira1.032,91.081,81.182,91.183,71.255,51.234,81.345,51.442,11.472,71.521,51.666,5
Urteko gehikuntza (%)0,54,79,30,16,1-1,69,07,22,13,39,5
Ikertzaileak (DOB)           
Guztira752,6809,8903,3909,3977,0964,51.031,01.087,71.106,71.141,01.244,9
Urteko gehikuntza (%)-5,67,611,50,77,4-1,36,95,51,73,19,1

DOB= Dedikazio Osoko Baliokidetza

Data 2022ko Abenduaren 16a

Iturria: Eustat. Bioteknologiako I+Gri buruzko estatistika

Administrazio publikoak bioteknologiako barneko I+Garen % 49,5 finantzatu du

Funtsen jatorriarren arabera, bioteknologiarekin lotutako barneko I+G jarduerak, 2021ean, Administrazio Publikoaren (% 49,5) eta Enpresen (% 38,5) funtsekin finantzatu dira nagusiki (aurreko urteko % 35,0 aldean gora egin dute). Gainerakoa, Atzerriko funtsen (% 8,7) eta Goi-mailako Irakaskuntzaren (% 1,7) eta Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuen (% 1,6) funtsen bidez finantzatu da.

Bioteknologia-ikerkuntzatik lortutako produktuak, batez ere, Giza Osasunean (gastu osoaren % 76,7) aplikatzen dira. Oso urrunetik jarraitzen diote Elikadurak eta Animalien osasunak eta akuikulturak (% 7,3 eta % 5,8, hurrenez hurren). Gainerako arloetan banatzen da beste % 10,2a, antzeko ehunekoekin: Ingurumena, Industria eta Nekazaritza eta baso-produkzioa.

Kapitalerako sarbidea eta Denbora/kostua dira bioteknologian barneko I+G jarduerak garatzeko oztopo nagusiak

Azkenik, bioteknologiako ikerketa- eta garapen-jarduerek 2021ean aurrera egitea zaildu duten oztopo nagusiak Denbora/kostua erlazioa eta Kapitalerako sarbidea dira, % 94 eta % 90, hurrenez hurren. Arautze-betekizunak hirugarren tokian daude, % 80rekin.

graf0020456_01_e.png

Oharra: Eustatek eskerrak eman nahi dizkie estatistika hau egiten elkarlanean jardun duten enpresa eta erakunde guztiei, eginiko ahaleginagatik; informazio-bilketa 2022ko apiriletik urrira bitartean egin da. Haien laguntzarik gabe, ez litzateke posible izan.

Informazio gehiago nahi izanez gero::

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bioteknologiako I+Gren gastua Euskal AEn 142,2 milioi eurokoa izan da 2021ean, % 12,3 egin baitu gora

Eragiketa : 
Bioteknologiako I+Gren estatistika
Eragiketa kodea : 
223205
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2022/12/16
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020456_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali