2022/12/14ko prentsa-oharra

EUSKAL ENPRESEN EGITURA ETA DEMOGRAFIA. 2022/01/01

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Enpresa kopuruak Euskal AEn % 0,9 egin du behera 2022an eta enpleguak, % 0,2 gora

100 enplegatuko eta gehiagoko enpresen % 77k Euskal AEn du egoitza

Euskal AEn, jarduera-sektoreetako 151.088 enpresak dihardute 2022ko urtarrilaren 1ean, aurreko urtean baino 1.466 enpresa gutxiagok (–% 0,9), Eustatek emandako datuen arabera. Enpresa horiek beren jarduerak 168.483 establezimendutan betetzen dituzte (fabrikak, saltokiak, bulegoak…), eta urtebete lehenago baino 1.411 gutxiago (–% 0,8) erregistratu dira. Establezimendu horiek honela banatzen dira: % 14,4 Araban; % 51,8 Bizkaian, eta % 33,8 Gipuzkoan.

Establezimendu horietan erresgistratutako enplegatuen kopuruari dagokionez, aldakuntza positiboa izan da, % 0,2koa, COVID-19aren ondoriozko osasun-krisialdiak eragindako salbuespen-egoeraren ondoren. Hiru sektorek tasa positiboak izan dituzte, batezbestekoaren gainetik: Informazioa eta komunikazioak (% 5,1), Administrazio publikoa, hezkuntza eta osasuna (% 2,3) eta Eraikuntza (% 1,1).

Behera egin duten sektoreen artean, Nekazaritza eta abeltzaintza eta arrantza sektorea nabarmendu behar da, aurten enpleguan % 7,8 gutxiagorekin, bai eta Finantza-jarduera eta aseguruena ere, % 2,5 gutxiagorekin.

Euskal AEko enplegatuen banaketa ehunekotan eta urte arteko aldakuntza jarduera-adarren arabera (A10) lurralde historikoari jarraiki. 2022/01/01

Excel csv
 Euskal AEAraba/ÁlavaBizkaiaGipuzkoa
 Pertsona enplegatuakAldak. %Pertsona enplegatuakAldak. %Pertsona enplegatuakAldak. %Pertsona enplegatuakAldak. %
Guztira100,00,2100,00,7100,0-0,1100,00,5
Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza1,9-7,81,5-11,12,6-6,41,8-6,4
Industria, energia, saneamendua16,20,020,01,114,4-1,716,41,0
Eraikuntza2,61,12,72,62,71,12,50,3
Merkataritza, garraioa, ostalaritza3,8-0,84,3-0,33,7-0,83,9-1,2
Informazioa eta komunikazioak6,45,15,75,77,34,94,95,2
Finantza jarduerak eta aseguruak3,6-2,53,0-5,54,0-1,53,2-3,4
Higiezinen jarduerak1,7-0,92,1-4,21,6-0,91,60,1
Jarduera profesionalak eta lagungarriak4,8-0,84,71,75,2-1,34,0-0,8
Adm. publik. hezkuntza, osasungintza11,42,315,41,410,82,010,73,3
Arte jarduerak eta beste zerbitzu batzuk2,9-0,63,11,72,80,02,9-2,4

Data 2022ko Abenduaren 14a

Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda

Egiturari dagokionez, kopuru handiena izan duen sektorea Merkataritza, garraioa eta ostalaritza izan da, % 35,7; ondoren, Jarduera profesional eta lagungarriak (% 16,3) eta Eraikuntza (% 11,9).

Establezimenduen tamainaren araberako banaketa aurreko urteetan bezalatsu izan da. 2.553 establezimenduk –guztien % 1,5– baino ez dituzte batez beste 50 langile edo gehiago enplegatzen; baina, oro har, enplegatutako pertsona guztien % 41,5i ematen diote lana. Hala ere, 122.164 establezimendu —guztien ia hiru laurdenak—, berriz, tamaina txikikoak dira (3 enplegatu baino gutxiago), eta, bertan, enplegatu guztien % 16,1 daude. Hala, aurten, 3 enplegatu baino gutxiagoko establezimenduetan galdu da enplegurik gehien; 2.603 enplegu gutxiago daude. Enplegua gehien hazi da, berriz, 10-19 enplegatuko eta 50 enplegatutik gorako estratuetan; 2.498 eta 2.140 enplegatu gehiago izan dira, hurrenez hurren.

graf0020453_01_e.png

Establezimenduen jarduera-adar nagusien araberako batez besteko tamainari dagokionez, enplegatuen kontzentraziorik handiena Industria, energia eta saneamenduaren sektorean erregistratu da, eta Euskal AEn, oro har, establezimenduko batez besteko tamaina 16,3 langilekoa da. Araba nabarmentzen da (20,3 langile), eta batez besteko tamaina Bizkaian 14,4 da eta Gipuzkoan, 16,6 langile establezimendu bakoitzeko.

Euskal AEko enplegatuen banaketa ehunekotan, jarduera-adarren arabera (A10), lurralde historikoari eta sexuari jarraik. 2022/01/01

Excel csv
 Euskal AEAraba/ÁlavaBizkaiaGipuzkoa
 GizonakEmakumeakGizonakEmakumeakGizonakEmakumeakGizonakEmakumeak
Guztira55,544,557,142,954,845,255,644,4
Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza79,320,778,221,882,417,676,024,0
Industria, energia, saneamendua79,120,980,219,879,420,678,221,8
Eraikuntza89,510,588,811,289,310,790,19,9
Merkataritza, garraioa, ostalaritza54,345,754,445,654,945,153,546,5
Informazioa eta komunikazioak64,635,465,234,864,735,364,235,8
Finantza jarduerak eta aseguruak44,155,944,355,744,855,242,457,6
Higiezinen jarduerak47,852,242,058,048,551,548,751,3
Jarduera profesionalak eta lagungarriak51,248,852,847,251,348,750,149,9
Adm. publik. hezkuntza, osasungintza32,767,333,366,733,067,031,768,3
Arte jarduerak eta beste zerbitzu batzuk45,354,745,354,746,153,944,255,8

Data 2022ko Abenduaren 14a

Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda

Sexuaren arabera, Euskal AEko enplegatuen % 44,5 emakumeak izan dira 2021ean, aurreko urtean baino puntu erdi gehiago. Enpleguaren saldo positiboa emakumeetan erregistratzen da (+5.737), eta gizonetan, berriz, negatiboa (-3.421). Sektore feminizatuenak Osasuneko eta gizarte-zerbitzuetako jarduerak izan dira (% 77,4 emakumeak), bai eta Hezkuntza (% 68,7) eta Zerbitzuak (% 62,5) ere. Enplegua, nagusiki, gizonezkoena da Eraikuntzaren sektorean (% 89,5) eta Industria eta Lehen sektorean (% 79, bi kasuetan).

ENPRESAK

Establezimenduen jardueren euskarri diren enpresa guztien (unitate juridikoak) % 97,1ek Euskal AEn dute egoitza eta 4.387ek, Estatuko beste leku batean. 100 enplegatu edo gehiagokoetatik, erkidegoan egoitza dutenen ehunekoa % 77 da. Erdiak baino pixka bat gehiagok, 76.050 enpresak, Bizkaian dute egoitza; 49.926k (% 33,0), Gipuzkoan, eta 20.725ek (% 13,7), Araban.

Enpresen batez besteko tamainak lehengoan dirau: 6,0 enplegatu enpresako eta 5,4, establezimendu bakoitzeko. Forma juridikoa pertsona fisikoa duten titularrak 1,4 enplegutara baino ez dira heldu, bai enpresako bai establezimenduko; gainerako forma juridikoen kasuan, ordea, batezbesteko horiek 12,6 eta 10,1 pertsonakoak dira, enpresa eta establezimendu bakoitzeko, hurrenez hurren.

ENPRESA-DEMOGRAFIA

Enpresek dituzten urteei dagokienez, Euskal AEko enpresen panoraman enpresa berri samarrak daudela azpimarratu behar dugu. Euskal AEn diharduten enpresen % 30,9k bost urte edo gutxiago dituzte, eta bi urte edo gutxiagokoak % 13,7 dira.

Txandakatzeari dagokionez, establezimenduen altak eta bajak kontuan hartuta, 2021ean 13.019 establezimenduk hasi eta 14.430ek eten dute jarduera; alegia, amaierako saldo negatiboa 1.411 establezimendukoa izan da. Ireki duten establezimenduen tasa (sortutako establezimenduen eta stock-ean daudenen arteko zatidura) % 7,7koa izan da eta itxitakoen tasa, % 8,6koa. Ondorioz, hazkunde garbiko tasa negatiboa izan da (–% 0,8).

Txandakatze handiena honako arlo hauetan gertatu da: Merkataritza, garraioa eta ostalaritza (alta guztien % 29,0 eta baja guztien % 32,0); Jarduera profesional eta osagarriak (alten % 18,0 eta bajen % 17,9), eta Eraikuntza (alten % 16,5 eta bajen % 16,2).

Nortasun juridikoaren araberako demografia aztertzean, pertsona fisikoaren formularen bidez sortutako establezimenduak nabarmendu behar dira; alten % 67,6 eta bajen % 67,0 eragin dute.

Establezimenduen demografia Euskal AEn. 2022/01/01

Excel csv
 AltakIrteerak
Guztira13.01914.430
   
Jardueraren arabera  
Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza273786
Industria, energia, saneamendua573662
Eraikuntza2.1502.336
Merkataritza, garraioa, ostalaritza3.7754.619
Informazioa eta komunikazioak487422
Finantza jarduerak eta aseguruak333408
Higiezinen jarduerak215285
Jarduera profesionalak eta lagungarriak2.3482.586
Adm. publik. hezkuntza, osasungintza1.6261.297
Arte jarduerak eta beste zerbitzu batzuk1.2391.029
   
Nortasun juridikoaren arabera  
Pertsona fisikoa8.8009.664
Akziokako elkartea276446
Elkarte mugatua2.8633.163
Bestelako elkarteak1.0351.098
Bestelako lege-formak4559

Iturria: Eustat. Enpresak sortzeari eta ixteari buruzko estatistika

Pertsona enplegatuei dagokienez, pertsona fisikoaren forma juridikoa duten establezimenduek establezimendu berrietan enplegatutako pertsonen % 38,8 hartu dute eta desagertutako establezimenduetan enplegatutako pertsonen % 43,5. Sozietate mugatuak ere nabarmentzen dira: alta emandako establezimenduetan enplegatutako pertsonen % 40,5 eta baja emandako establezimenduen % 33,0.

Establezimenduen tamainaren arabera, estraturik dinamikoena 2 enplegatu edo gutxiagokoa da, ohikoa den bezala. Hark bakarrik alta guztien % 89,3 eta baja guztien % 91,1 erregistratzen ditu.

Beste aldean, establezimendu handien (50 enplegatu edo gehiago dituztenak) estratuari dagokionez, alten % 0,2 eta bajen % 0,1 baino ez dira. Aldiz, establezimendu berrietako pertsona enplegatuen alta guztien % 11,1 eta baja guztien % 7,8 dira.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Enpresa kopuruak Euskal AEn % 0,9 egin du behera 2022an eta enpleguak, % 0,2 gora

Eragiketa : 
Jarduera ekonomikoen direktorioa
Eragiketa kodea : 
200163
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
01/01/2025
Eguneratze data : 
2022/12/14
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Gidazerrenda
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020453_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali