2022/12/21eko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2022ko azaroa
Euskal AEko landetxeetako sarrera eta ostatu-gauen kopuruek % 10,9 eta % 4,6 egin dute gora 2022ko azaroan, hurrenez hurren
Apartamentu turistikoetan, sarrerek % 37,8 egin dute gora, eta ostatu-gauek, % 15,7
Euskal AEko landetxeetako sarrera eta ostatu-gau kopuruek gora egin dute, 2022ko azaroan, eta 8.500 eta 18.520 izan dira guztira, hurrenez hurren; alegia, urte arteko igoera sarreretan %10,9koa izan da eta, ostatu-gauetan, % 4,6koa, Eustatek emandako datuen arabera.
Jatorria kontuan hartuta, Estatuko jatorria izan duten sarreren kopuruak gora egin du % 8,6 eta ostatu-gauenak behera, % 0,7. Atzerriko jatorrikoek, berriz, % 32,0 egin dute gora sarreren kasuan, eta % 58,6 behera, ostatu-gauenean.
Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Azaroa 2022
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | gelaka |
| | 2022/11 | m/m-12 (%) | 2022/11 | m/m-12 (%) | 2022/11 | 2021/11 | 2022/11 | p.p. * | 2022/11 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 8.500 | 10,9 | 18.520 | 4,6 | 2,18 | 2,31 | 14,5 | 0,8 | 18,2 | 1,8 |
| Estatukoak | 7.526 | 8,6 | 16.039 | -0,7 | 2,13 | 2,33 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 974 | 32,0 | 2.481 | 58,6 | 2,55 | 2,12 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 1.834 | 18,9 | 3.345 | 6,7 | 1,82 | 2,03 | 10,7 | 0,9 | 12,7 | 0,7 |
| Estatukoak | 1.715 | 19,4 | 3.190 | 9,4 | 1,86 | 2,03 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 119 | 12,3 | 155 | -29,5 | 1,30 | 2,08 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 2.688 | 27,6 | 5.689 | 18,3 | 2,12 | 2,28 | 15,8 | 2,7 | 19,6 | 3,7 |
| Estatukoak | 2.471 | 33,9 | 5.042 | 17,0 | 2,04 | 2,33 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 217 | -16,5 | 647 | 29,9 | 2,98 | 1,92 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 3.978 | -1,0 | 9.486 | -2,9 | 2,38 | 2,43 | 15,7 | -0,4 | 20,1 | 1,2 |
| Estatukoak | 3.340 | -8,4 | 7.807 | -12,5 | 2,34 | 2,45 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 638 | 71,5 | 1.679 | 98,5 | 2,63 | 2,27 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2022ko Abenduaren 21a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2022ko azaroan Euskal AEko landetxeetan izan diren sarreren % 88,5 Estatuko jatorrikoak izan dira. Atzerriko jatorriko 974 kopuru osoaren % 11,5 dira. Ostatu-gauetan, banaketa antzekoa izan da; izan ere, % 86,6 nazionalak izan dira eta gainerako % 13,4a, atzerriko jatorrikoa.
2022ko azaroan, urte arteko aldakuntzak sarrera kopuruan ez dira homogeneoak izan lurralde historikoaren arabera. Gipuzkoan, sarrera kopuruak % 1,0 egin du behera eta, Araban eta, Bizkaian, berriz, % 18,9 eta % 27,6 gora, hurrenez hurren. Ostatu-gauen kasuan, beherakada % 2,9koa izan da Gipuzkoan, eta balio positiboak izan dituzte bai Araban (% 6,7) bai Bizkaian (% 18,3ko igoera).
Establezimendu mota horretako batez besteko egonaldia 2,18 egunekoa izan da 2022ko azaroan, 2021eko hil berean baino pixka bat baxuagoa, orduan 2,31 egunekoa izan baitzen.
Plazen eta gelen okupazio-mailek urte arteko igoera txikia izan dute: ehuneko 0,8 eta 1,8 puntu, hurrenez hurren; plazen arabera neurtuta, % 14,5, eta, gelen arabera neurtuta, % 18,2.
Euskal AEko apartamentu turistikoetan, sarrerak % 37,8 areagotu dira eta ostatu-gauak, % 15,7, 2022ko azaroan
Apartamentu turistikoei dagokienez, 2022ko azaroan, sarrerek eta ostatu-gauek honako balio hauek izan dituzte: 8.952 eta 37.857, hurrenez hurren. Aurreko urteko azaroarekin alderatuta, sarreren urte arteko hazkuntza % 37,8koa izan da, eta ostatu-gauena, % 15,7koa.
Igoera horiek Estatuko jatorria duten pertsonen kopuruan (% 36,7 sarreretan eta % 15,0 ostatu-gauetan) eta atzerriko jatorria dutenen kopuruan (% 41,5 eta % 17,3, hurrenez hurren) izan dira.
Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Azaroa 2022
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | apartamenduka |
| | 2022/11 | m/m-12 (%) | 2022/11 | m/m-12 (%) | 2022/11 | 2021/11 | 2022/11 | p.p. * | 2022/11 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 8.952 | 37,8 | 37.857 | 15,7 | 4,23 | 5,04 | 28,2 | -1,0 | 54,9 | -3,8 |
| Estatukoak | 6.818 | 36,7 | 26.200 | 15,0 | 3,84 | 4,57 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 2.134 | 41,5 | 11.657 | 17,3 | 5,46 | 6,59 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 988 | 34,0 | 6.426 | -12,3 | 6,50 | 9,93 | 20,0 | -5,1 | 54,2 | -15,0 |
| Estatukoak | 905 | 38,5 | 5.051 | -3,7 | 5,58 | 8,02 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 83 | -1,4 | 1.375 | -33,9 | 16,61 | 24,79 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 5.765 | 39,0 | 13.601 | 38,4 | 2,36 | 2,37 | 24,5 | 0,7 | 33,6 | -6,6 |
| Estatukoak | 4.309 | 40,6 | 9.009 | 34,2 | 2,09 | 2,19 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 1.456 | 34,6 | 4.592 | 47,2 | 3,15 | 2,88 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 2.199 | 36,5 | 17.830 | 14,6 | 8,11 | 9,66 | 38,2 | 0,8 | 74,6 | 9,0 |
| Estatukoak | 1.604 | 26,4 | 12.140 | 12,2 | 7,57 | 8,53 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 595 | 74,1 | 5.690 | 20,0 | 9,56 | 13,87 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2022ko Abenduaren 21a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Lurralde historikoei dagokienez, sarreren eta ostatu-gauen hazkuntzaren buru Bizkaia izan da, % 39,0ko eta % 38,4ko hazkuntzak izan baititu, hurrenez hurren. Gipuzkoan, sarreren igoera % 36,5ekoa izan da eta ostatu-gauena, % 14,6koa. Araban, azkenik, sarreretan % 34,0ko igoera izan da, eta ostatu-gauetan, % 12,3ko jaitsiera.
Establezimendu mota horretako batez besteko egonaldia 4,23 egunekoa izan da 2022ko azaroan, 2021eko azaroan baino baxuagoa, orduan 5,04 egunekoa izan baitzen.
Plazen araberako okupazio-maila, Euskal AEn, % 28,2koa izan da, eta, apartamentuen arabera neurtuta, % 54,9koa.
Informazio-oharrak
Landetxeen ETHaren erantzun-tasa % 93,2koa izan da, eta apartamentu turistikoena, % 80,6koa, 2022ko azaroan.
Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62