2022/12/16ko prentsa-oharra
BIOTEKNOLOGIAKO I+G-REN ESTATISTIKA. 2021
Bioteknologiako I+Gren gastua Euskal AEn 142,2 milioi eurokoa izan da 2021ean, % 12,3 egin baitu gora
Emakumeen presentzia bioteknologiako I+Gn gehiengoa da, % 60,8koa
Euskal AEn, 2021ean, bioteknologiarekin lotura duten jardueretan barneko I+Gko gastua 142,2 milioi eurokoa izan da, 2020an baino % 12,3 handiagoa, Eustatek emandako datuen arabera. Gastu hori barneko I+Garen gastu osoaren % 8,6 izan da.
2.516 enplegatu izan dira; alegia, dedikazio osoarekin baliokidetzan, 1.667. Bioteknologian dedikazio osoarekin baliokidetzan dauden langile horien kopuruak % 9,5 egin du gora, aurreko urtearekin alderatuta, eta I+Gko dedikazio osoarekin baliokidetzan dauden langileen % 8 dira. Ikertzaile-lanetan 1.245 pertsonak jardun dute dedikazio osoaren baliokidetzan, aurreko urtearen aldean % 9,1 gehiagok.
Nabarmendu behar da datu horiek, bai bioteknologiako gastuari dagokionez bai dedikazio osoaren baliokidetzako langileei dagokienez, 2007an hasitako serie historikoko altuenak direla.
Era berean, aurreko urteetan gertatu bezala, azpimarratzekoa da I+Gko adar horretan emakumeen presentzia; 2021ean lanaldi osoan bioteknologian lan egin duen pertsona kopuru osoaren % 60,8 izan da.
101 erakundek, guztira –haietatik 95 enpresak–, bioteknologiako ikerketa-jarduerak egin dituzte 2021ean. Gainera, 101 erakunde horietatik, 72k haien gastuaren % 100a bioteknologiako barneko I+Gra bideratu dute.
Bioteknologiako barneko I+Gko gastuaren % 68,6 Enpresen sektoreak egin du
Enpresen sektorea da bioteknologiako barneko I+G jardueretan egindako guztizko gastuaren ehuneko handiena duena (% 68,6); proportzio hori 2020koaren (% 68,3) antzekoa da.
Gainerako sektoreek –Goi-mailako Irakaskuntzak (% 25,5) eta Administrazio publikoak (% 5,9)– 2021ean gainerako gastuaren % 31,4 gauzatu dute.
Bioteknologiako barneko I+G: gastuaren eta langileen bilakaera (DOB) Euskal AEn. 2011-2021
| | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 |
| Barneko I+G | | | | | | | | | | | |
| Guztira (mila eurotan) | 85.941 | 85.646 | 92.042 | 86.677 | 85.691 | 84.690 | 93.221 | 112.534 | 123.354 | 126.610 | 142.198 |
| Urteko gehikuntza (%) | -1,7 | -0,3 | 7,5 | -5,8 | -1,1 | -1,2 | 10,1 | 20,7 | 9,6 | 2,6 | 12,3 |
| Langileak (DOB) | | | | | | | | | | | |
| Guztira | 1.032,9 | 1.081,8 | 1.182,9 | 1.183,7 | 1.255,5 | 1.234,8 | 1.345,5 | 1.442,1 | 1.472,7 | 1.521,5 | 1.666,5 |
| Urteko gehikuntza (%) | 0,5 | 4,7 | 9,3 | 0,1 | 6,1 | -1,6 | 9,0 | 7,2 | 2,1 | 3,3 | 9,5 |
| Ikertzaileak (DOB) | | | | | | | | | | | |
| Guztira | 752,6 | 809,8 | 903,3 | 909,3 | 977,0 | 964,5 | 1.031,0 | 1.087,7 | 1.106,7 | 1.141,0 | 1.244,9 |
| Urteko gehikuntza (%) | -5,6 | 7,6 | 11,5 | 0,7 | 7,4 | -1,3 | 6,9 | 5,5 | 1,7 | 3,1 | 9,1 |
DOB= Dedikazio Osoko Baliokidetza
Data 2022ko Abenduaren 16a
Iturria: Eustat. Bioteknologiako I+Gri buruzko estatistika
Administrazio publikoak bioteknologiako barneko I+Garen % 49,5 finantzatu du
Funtsen jatorriarren arabera, bioteknologiarekin lotutako barneko I+G jarduerak, 2021ean, Administrazio Publikoaren (% 49,5) eta Enpresen (% 38,5) funtsekin finantzatu dira nagusiki (aurreko urteko % 35,0 aldean gora egin dute). Gainerakoa, Atzerriko funtsen (% 8,7) eta Goi-mailako Irakaskuntzaren (% 1,7) eta Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuen (% 1,6) funtsen bidez finantzatu da.
Bioteknologia-ikerkuntzatik lortutako produktuak, batez ere, Giza Osasunean (gastu osoaren % 76,7) aplikatzen dira. Oso urrunetik jarraitzen diote Elikadurak eta Animalien osasunak eta akuikulturak (% 7,3 eta % 5,8, hurrenez hurren). Gainerako arloetan banatzen da beste % 10,2a, antzeko ehunekoekin: Ingurumena, Industria eta Nekazaritza eta baso-produkzioa.
Kapitalerako sarbidea eta Denbora/kostua dira bioteknologian barneko I+G jarduerak garatzeko oztopo nagusiak
Azkenik, bioteknologiako ikerketa- eta garapen-jarduerek 2021ean aurrera egitea zaildu duten oztopo nagusiak Denbora/kostua erlazioa eta Kapitalerako sarbidea dira, % 94 eta % 90, hurrenez hurren. Arautze-betekizunak hirugarren tokian daude, % 80rekin.
Oharra: Eustatek eskerrak eman nahi dizkie estatistika hau egiten elkarlanean jardun duten enpresa eta erakunde guztiei, eginiko ahaleginagatik; informazio-bilketa 2022ko apiriletik urrira bitartean egin da. Haien laguntzarik gabe, ez litzateke posible izan.
Informazio gehiago nahi izanez gero::
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62