2022/11/25eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2022KO URRIA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Eraikuntza-kostuek, Euskal AEn, % 0,4 egin dute gora 2022ko urrian

Urte arteko terminoetan, 2022ko urrian, 2021eko urriaren aldean, kostuek % 9,9 egin dute gora

Euskal AEko Eraikuntzaren kostuen indizeak % 0,4 egin du gora 2022ko urrian, aurreko hilarekin alderatuta, Eustatek emandako datuen arabera. Aurreko urteko hil berarekin alderatuta, kostuek % 9,9 egin dute gora.

Etxegintzako kostuek % 0,2 egin dute gora, eta Obra Zibilekoek, % 1,3. 2021eko urriarekin alderatuta, prezioak % 12,5 igo dira Obra Zibilaren kasuan eta % 9,3, Etxegintzaren kasuan.

Aurreko hilaren aldean, 2022ko irailaren aldean, lehengaien kostuek % 0,6 egin dute gora, eta eskulanaren kostuak egonkor dirau (% 0,0). Urte arteko terminoetan, lehengaien kostuak % 11,2 egin du gora, eta eskulanenak, % 5,8.

Lehengaien kostuak Etxegintzaren sektorean % 0,3 egin du gora, hilen artean, eta Obra Zibilarenean, % 1,7. Urte arteko bilakaeran, Etxegintzako lehengaien kostuek % 10,4 egin dute gora, eta Obra Zibilekoek, % 14,5.

Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Urria 2022

Excel csv
 IndizeaAldakuntza (%)
  m/m-1m/m-12
Guztira121,60,49,9
Eraikinak120,70,29,3
Obra zibila125,51,312,5
    
Lehengaiak123,10,611,2
Eraikinak122,00,310,4
Obra zibila128,21,714,5
    
Laneskua116,70,05,8

Oinarria 2015=100

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

(p)Behinbehineko datuak

Data 2022ko Azaroaren 25a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea

Eraikuntzaren sektorean kontsumitutako lehengaien prezioetan, 2022ko urrian, 2021eko urriarekin alderatuta, igoerarik handienak erregistratu dituztenak honako sektore hauetakoak izan dira: Energia elektrikoa eta gasa (% 47,4), Petrolio-fintzea (% 42,2) eta Metalurgia (% 30,5). Prezioetan honako sektore hauek izan dute hazkuntzarik moderatuena: Material elektronikoa (% 1,7 igoera) eta Makinen fabrikazioa (% 4,0ko igoera).

Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p). Urria 2022

Excel csv
 m / m-12
Ezmetalezko meak5,4
Zuraren eta kortxoaren industria23,9
Petrolioa fintzea42,2
Industria kimikoa26,1
Kautxua eta plastikoa6,7
Produktu mineral ez-metalezkoak14,9
Metalgintza30,5
Metalezko artikuluak12,2
Material elektronikoa1,7
Material elektrikoa5,1
Makineriaren fabrikazioa4,0
Altzarigintza8,0
Energia elektrikoa eta gasa 47,4

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2022ko Azaroaren 25a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Eraikuntza-kostuek, Euskal AEn, % 0,4 egin dute gora 2022ko urrian

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2022/11/25
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020403_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali