2022/12/02ko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTUAK. 2022/III

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPGk % 3,8 egin du gora 2022ko hirugarren hiruhilekoan urte arteko tasan, eta 19.500 lanpostu baino gehiago sortu dira

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, BPGk % 0,1 egin du gora, eta enpleguak, % 0,3

Euskal AEko barne-produktu gordina (BPG) % 0,1 hazi da 2022ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhileko beraren aldean, Eustaten datuen arabera. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, BPGk % 3,8 gora egin duela zenbatesten da.

Enpleguak, lanaldi osoarekin baliokide diren lanpostuen terminoetan neurtuta, bestalde, % 0,3 egin du gora urteko hirugarren hiruhilekoan, hiruhilekoen artean. Horrek esan nahi du hazkuntza, urte arteko terminoetan, % 2,0koa izan dela; alegia, 19.513 lanpostu garbi gehiago izan dira 2021eko hirugarren hiruhilekoan baino.

Zenbatespen horietan, haiek prestatzeko orduan eskuragarri egon den ekonomia-informazio koiuntural guztia hartu da kontuan, eta hamarren bat txikiagoa da BPGren inguruan emandako Eustaten urriaren 17ko Hiruhileroko Kontuen Aurrerapenean, bai hiruhilekoen arteko hazkuntzan bai urte artekoan. Enpleguaren aldakuntza zenbatetsiek, berriz, bere horretan diraute.

Hirugarren hiruhilekoan Euskal AEko BPGren inguruan zenbatesten den urte arteko hazkuntza honako hauetako ekonomian zenbatetsitakoaren gainetik dago: Estatu Batuak (% 1,8), Eurogunea (% 2,1) eta Europar Batasuna, oro har (% 2,4). Bestalde, Espainiako ekonomiaren urte arteko hazkuntza % 3,8koa izan dela zenbatetsi da urriaren 28ko Espainiako Hiruhileroko Kontabilitate Nazionalaren Aurrerapenean.

Eskaintzaren ikuspuntutik, balio erantsiaren igoera orokortua izan da, urte arteko terminoetan (2022ko hirugarren hiruhilekoa, 2021eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta).

BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2022/III

Excel csv
 2020202120212022
   IIIIVIIIIII
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA-16,921,929,114,5-1,7-3,28,0
INDUSTRIA ETA ENERGIA-12,26,12,43,76,56,13,8
Manufaktura-industria-13,15,61,92,55,95,92,8
ERAIKUNTZA-14,44,54,72,51,91,52,5
ZERBITZUAK-7,95,85,25,56,25,64,3
Merkataritza, ostalaritza eta garraioa-20,411,812,514,613,114,19,9
Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak1,13,13,53,23,01,31,2
-Gainerako zerbitzuak-4,34,02,21,73,93,02,6
BALIO ERANTSI GORDINA oinarrizko prezioetan-9,45,94,75,06,05,44,1
PRODUKTUEN GAINEKO ZERGA GARBIAK-11,96,14,24,13,93,22,8
BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan-9,65,94,74,95,85,03,8

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2022ko Abenduaren 2a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Lehen sektorean, balio erantsiaren igoera % 8,0koa izan da, termino errealetan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, eta aurreko hiruhilekoan zenbatetsitakoa baino % 3,3 handiagoa.

Industriaren sektorearen balio erantsia % 3,8 handitu da urte arteko terminoetan, eta Manufaktura-industriak % 2,8ko hazkuntza izan du. 2022ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, Industriak % 3,1 egin du behera, oro har, eta manufaktura-industriak, % 3,3.

Eraikuntzaren sektoreak, 2022ko hirugarren hiruhilekoan, balio erantsiaren % 2,5eko urte arteko hazkuntza izan du, termino errealetan, % 1,1 egin baitu gora, aurreko hiruhilekoaren aldean.

Zerbitzuen sektorearen jarduera globala % 4,3 zabaldu da, 2021eko hiruhileko berarekin alderatuta; alegia, aurreko hiruhilekoaren aldean balio erantsiak % 1,1 egin du gora.

Zerbitzuen portaera ez da homogeneoa izan adarren arabera, azken hiruhileko honetan, positiboa izan arren. Merkataritza, ostalaritza eta garraioaren adarrak balio erantsiaren % 9,9ko igoera izan du aurreko urteko hirugarren hiruhilekoaren aldean, eta % 0,2 hazi da aurreko hiruhilekoaren aldean. Urte arteko hazkuntza neurritsuagoa izan da Gainerako zerbitzuen adarrean –hartan sartzen dira higiezinak, jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak, eta finantzarioak eta aseguruenak–; hazkuntza-tasa % 2,6koa izan da, urte arteko terminoetan, baina % 1,8koa, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

Administrazio publiko, hezkuntza, osasun eta gizarte-zerbitzuen adarrean, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,7 aurrera egin ondoren, 2021eko hirugarren hiruhilekoaren aldean izan den balio erantsiaren hazkuntza % 1,2koa izan da.

BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2022/III

Excel csv
 20212022
 IIIIVIIIIII
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA-7,4-7,20,811,83,3
INDUSTRIA ETA ENERGIA-0,93,52,41,1-3,1
Manufaktura-industria-0,41,82,81,7-3,3
ERAIKUNTZA0,11,41,9-1,81,1
ZERBITZUAK2,31,20,61,41,1
Merkataritza, ostalaritza eta garraioa4,03,42,93,10,2
Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak0,80,10,8-0,40,7
-Gainerako zerbitzuak2,10,5-0,91,21,8
BALIO ERANTSI GORDINA oinarrizko prezioetan1,31,71,11,20,1
PRODUKTUEN GAINEKO ZERGA GARBIAK0,0-1,01,52,7-0,3
BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan1,21,41,11,10,1

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2022ko Abenduaren 2a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Agregatu sektorial guztien urte arteko portaera positiboaren ondorioz, gora egin du % 4,1 Euskal AEn Balio erantsiak 2022ko hirugarren hiruhilekoan. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, igoera moderatuagoa izan da, urteko bigarren hiruhilekoan baino % 0,1 handiagoa.

Eskariaren aldetik, urte arteko hazkuntzak orokortuak izan dira, bai eta atzerapenak ere, aurreko hiruhilekoaren aldean; Administrazio publikoen amaierako kontsumoaren gastua izan da urte arteko beherakada eta hiruhilekoen arteko hazkuntza izan duen bakarra.

Etxeetako eta EZIAGEtako amaierako kontsumoaren gastuak (kontsumo pribatua) urte arteko % 2,4ko hazkuntza izan du; aurreko hiruhilekoaren aldean, % 1,8 egin du behera.

Administrazio publikoen amaierako kontsumoaren gastuak (kontsumo publikoa), berriz, behera egin du % 0,7, 2021eko hirugarren hiruhilekoaren aldean, baina % 3,0 gora, aurreko hiruhilekoaren aldean.

BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2022/III

Excel csv
 2020202120212022
   IIIIVIIIIII
GASTUA AZKEN KONTSUMOAN-8,95,22,93,82,61,51,7
Familien eta EZMAEDE-en azken kontsumo gastua-12,15,62,54,03,23,02,4
Herri administrazioen azken kontsumo gastua2,93,94,43,30,6-3,1-0,7
KAPITALAREN OSAKETA GORDINA-12,16,02,93,04,95,04,9
Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan-11,810,95,85,79,19,06,9
Gainerako Kapitalaren Eraketa Gordina-12,33,11,31,32,22,43,7
BARNE-ESKARIA-9,75,42,93,63,22,42,4
ONDASUN ETA ZERBITZUEN ESPORTAZIOAK-15,912,713,613,513,513,79,2
ONDASUNEN ETA ZERBITZUEN INPORTAZIOAK-15,811,612,69,310,48,55,6
BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan-9,65,94,74,95,85,03,8

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2022ko Abenduaren 2a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Kontsumo publikoaren eta pribatuaren baterako bilakaerak Amaierako kontsumoaren gastuaren % 1,7ko urte arteko hazkuntza zehazten du, zeinak, 2022ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, % 0,7ko jaitsiera baitakar.

Kapital-eraketa gordinean (Inbertsioa), urte arteko hedapena % 4,9koa izan da, aurreko hiruhilekoan zenbatetsitakoa baino % 3,3 baxuagoa. Ekipoko ondasunen inbertsioak % 6,9ko igoera izan du, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta; alegia, hiruhilekoen arteko terminoetan, % 7,6ko jaitsiera izan du.

Kapitalaren gainerako eraketa gordinean –lotuago dago eraikuntzaren sektorearen bilakaerarekin–, urte arteko hazkuntza % 3,7koa izan da, eta jaitsiera egon da, % 0,3koa, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

Barneko eskaria Azken kontsumoko gastuak eta Kapitalaren eraketa gordinak eratzen dute, eta urteko lehen hiruhilekoan urte arteko % 2,4ko igoera izan du. Hazkuntza hori BPGrako zenbatetsitakoaren azpitik dago (% 3,8); beraz, Kanpo-sektorearen ekarpena positiboa izan da berriro, urteko hirugarren hiruhileko honetan. Ondasun eta zerbitzuen esportazioek % 9,2 egin dute gora, urte arteko terminoetan, eta Inportazioek baino intentsitate handiagoz (% 5,6 egin dute gora). Kanpo-saldoak, beraz, ekarpen positiboa egin dio Euskal AEko ekonomiaren urte arteko bilakaerari.

BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2022/III

Excel csv
 20212022
 IIIIVIIIIII
GASTUA AZKEN KONTSUMOAN-0,91,20,21,0-0,7
Familien eta EZMAEDE-en azken kontsumo gastua-1,31,30,92,0-1,8
Herri administrazioen azken kontsumo gastua0,60,6-2,0-2,33,0
KAPITALAREN OSAKETA GORDINA-3,25,43,1-0,2-3,3
Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan-5,810,13,61,5-7,6
Gainerako Kapitalaren Eraketa Gordina-1,62,52,8-1,3-0,3
ONDASUN ETA ZERBITZUEN ESPORTAZIOAK2,42,94,82,9-1,6
ONDASUNEN ETA ZERBITZUEN INPORTAZIOAK-1,01,85,22,3-3,6
BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan1,21,41,11,10,1

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2022ko Abenduaren 2a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Enplegu-mailei dagokienez (Dedikazio osoaren baliokide diren lanpostuetan neurtuta), enpleguak, oro har, % 2,0 egin du gora, 2021. urteko hirugarren hiruhilekoaren aldean; % 0,3 egin du gora, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

Lehen sektorean enpleguak % 1,1 egin du gora, 2021eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, kontuan hartuta hiruhilekoen arteko terminoetan % 1,8ko jaitsiera izan duela. Industrian, lanpostuen urte arteko sorrera % 0,8koa izan da; alegia, enplegu-maila aurreko hiruhilekoan baino % 0,2 handiagoa izan da. Eraikuntzan, enpleguaren bilakaera positiboa izan da, era berean, bai urte arteko terminoetan (% 0,6ko igoera) bai hiruhilekoen arteko terminoetan (% 1,7ko igoera). Azkenik, Zerbitzuen sektorean, dedikazio osoarekin baliokideak diren lanpostuen kopuruak % 2,5 egin du gora urte arteko terminoetan; hiruhilekoen artean, % 0,3 egin du gora.

Lurralde Historikoetako BPGren bilakaerari dagokionez, 2022ko hirugarren hiruhilekoan, Gipuzkoak urte arteko % 3,5eko hazkuntza izan du, eta Arabak eta Bizkaiak, % 3,9koa.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPGk % 3,8 egin du gora 2022ko hirugarren hiruhilekoan urte arteko tasan, eta 19.500 lanpostu baino gehiago sortu dira

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2022/12/02
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020424_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali