2022/12/01eko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOIUNTURAKO INDIZEA. III/2022
Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko jarduera % 11,5 hazi zen 2022ko hirugarren hiruhilekoan
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta % 3,2ko igoera izan da
Eustaten datuen arabera, 2022ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko jarduera, prezio arruntetan, aurreko urteko hiruhileko berekoa baino % 11,5 handiagoa izan da. Aurreko hiruhilekoaren aldean, urtaro-ondorioak zuzendu ondoren, jarduera % 3,2 igo da prezio arruntetan.
Hiruhileko honetako urte arteko hazkundea honako bi arrazoi hauengatik gertatu da: batetik, Etxegintza azpisektoreak urte arteko % 11,2 egin du gora eta, bestetik, Obra Zibilak % 13,0 egin du gora, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean hori dena.
2022ko lehen hiru hiruhilekoetako metatuan, sektoreko jarduerak % 9,1eko igoera izan du 2021. urteko aldi metatu berarekin alderatuta. Etxegintzaren kasuan, urteko lehen hiru hiruhilekoetako hazkunde metatua % 8koa izan da, eta Obra Zibilarena, berriz, % 16,5ekoa.
Sektoreak 2022ko hirugarren hiruhilekoan izan duen jarduera aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, urtaro-ondorioak zuzendu ondoren, indizea % 3,2 igo da termino nominaletan edo prezio arruntetan. Etxegintzako jarduerak % 2,9ko hiruhileko arteko bilakaera positiboa izan du, eta Obra Zibilean % 5,4ko hazkundea.
Euskal AEko eraikuntzaren koiunturako indizea. Aldakuntza tasak (%). Uneko prezioak (p). 2022/III
| | Egutegiaren eragina zuzenduta | Desestazionalizatua |
| | t/t-4 | At/At-1 | t/t-1 |
| Produkzioaren indizea | 11,5 | 9,1 | 3,2 |
| Eraikinak | 11,2 | 8,0 | 2,9 |
| Obra zibila | 13,0 | 16,5 | 5,4 |
| | | | |
| Landunkopuruaren indizea | 0,7 | 1,6 | -0,5 |
Oinarria 2015
(p)Behinbehineko datuak
At/At-1: t urteko lehen hiruhilekotik t urteko azken hiruhilekora arteko aldi metatuaren urte arteko aldakuntza-tasa, t-1 urtearen aldi beraren aldean
Data 2022ko Abenduaren 1a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren koiunturako indizea
Langile enplegatuen indizea, 2022ko bigarren hiruhilekoaren aldean % 0,5 jaitsi ondoren, 2021eko hirugarren hiruhilekokoa baino % 0,7 handiagoa izan da. Azkenik, 2022ko lehen hiru hiruhilekoetan, langile enplegatuen kopurua % 1,6 handiagoa izan da 2021eko aldi metatu berean izandakoa baino.
Informazio oharra
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren % 94,25eko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62