2022/12/20ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2022ko azaroa
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerek eta ostatu-gauek, 2022ko azaroan, % 16,2 eta % 16,7 egin dute gora
Euskal AEn, gelako okupazio-maila % 56,8koa izan da, 2021eko azaroan baino ehuneko 3,8 puntu handiagoa
2022ko azaroan, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerek % 16,2 egin dute gora, eta ostatu-gauek, % 16,7, urte arteko terminoetan, Eustaten datuen arabera. Sarrerak, guztira, 247.036 izan dira, eta ostatu-gauak, 457.573.
2022ko azaroan, sarrera guztien % 32,6 eta ostatu-gauen % 33,7 atzerriko jatorrikoak izan dira; ehuneko horiek 2021eko azaroan izandakoak baino pixka bat handiagoak izan dira, orduan, atzerritarren sarrerak eta ostatu-gauak % 31,8 eta % 32,3 izan baitziren, hurrenez hurren. Estatuko jatorriko sarrera eta ostatu-gauen kopuruak gora egin du, urte artean, % 15 eta % 14,3, hurrenez hurren.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Azaroa 2022
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia |
| | 2022/11 | m/m-12 (%) | 2022/11 | m/m-12 (%) | 2022/11 | 2021/11 |
| EUSKAL AE | 247.036 | 16,2 | 457.573 | 16,7 | 1,85 | 1,85 |
| Estatukoak | 166.604 | 15,0 | 303.466 | 14,3 | 1,82 | 1,83 |
| Atzerritarrak | 80.432 | 18,9 | 154.107 | 21,6 | 1,92 | 1,87 |
| | | | | | | |
| Araba/Álava | 35.688 | 19,8 | 67.029 | 12,7 | 1,88 | 2,00 |
| Estatukoak | 28.416 | 22,1 | 52.947 | 15,2 | 1,86 | 1,97 |
| Atzerritarrak | 7.272 | 11,8 | 14.082 | 4,2 | 1,94 | 2,08 |
| Vitoria-Gasteiz | 28.050 | 27,5 | 54.360 | 14,3 | 1,94 | 2,16 |
| | | | | | | |
| Bizkaia | 112.924 | 17,4 | 208.796 | 19,6 | 1,85 | 1,82 |
| Estatukoak | 78.721 | 16,2 | 141.003 | 18,3 | 1,79 | 1,76 |
| Atzerritarrak | 34.203 | 20,5 | 67.793 | 22,4 | 1,98 | 1,95 |
| Bilbao | 77.909 | 15,4 | 140.729 | 15,1 | 1,81 | 1,81 |
| | | | | | | |
| Gipuzkoa | 98.424 | 13,7 | 181.748 | 14,9 | 1,85 | 1,83 |
| Estatukoak | 59.467 | 10,5 | 109.516 | 9,2 | 1,84 | 1,86 |
| Atzerritarrak | 38.957 | 18,8 | 72.232 | 24,9 | 1,85 | 1,76 |
| Donostia / San Sebastian | 64.452 | 10,7 | 116.990 | 11,3 | 1,82 | 1,81 |
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2022ko Abenduaren 20a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Araban, 35.688 sarrera eta 67.029 ostatu-gau erregistratu dira; alegia, aurreko urteko azaroan baino % 19,8 eta % 12,7 gehiago, hurrenez hurren. Bizkaian, hazkuntza % 17,4koa izan da sarreretan eta % 19,6koa, ostatu-gauetan; guztira, 112.924 sarrera eta 208.796 ostatu-gau izan dira. Gipuzkoan, 2022ko azaroan, 98.424 sarrera izan dira, 2021eko azaroan baino % 13,7 gehiago, eta 181.748 ostatu-gau, duela urtebete baino % 14,9 gehiago.
Hiriburuka, sarrera kopuruak % 27,5 egin du gora Vitoria-Gasteizen, % 15,4 Bilbon eta % 10,7 Donostian. Antzera, ostatu-gauen igoera, aurreko urteko azaroarekin alderatuta, % 15,1ekoa izan da Bilbon, % 14,3koa Vitoria-Gasteizen eta % 11,3koa Donostian.
2022ko azaroko batez besteko egonaldia 1,85 egunekoa izan da Euskal AE osoan, 2021eko hil berekoaren antzekoa.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Azaroa 2022
| | Betetze-mailak (%) | Errentagarritasuna |
| | plazen arabera | gelaka | ADR (eurotan) | RevPAR (eurotan) |
| | 2022/11 | p.p. * | 2022/11 | p.p. * | 2022/11 | m/m-12 (%) | 2022/11 | m/m-12 (%) |
| EUSKAL AE | 45,2 | 3,4 | 56,8 | 3,8 | 80,18 | 5,4 | 45,53 | 12,9 |
| | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 45,2 | 0,6 | 59,8 | -1,2 | 74,90 | 0,9 | 44,82 | -1,1 |
| Vitoria-Gasteiz | 47,0 | -0,1 | 64,7 | -1,6 | 64,43 | -0,7 | 41,71 | -3,2 |
| | | | | | | | | |
| Bizkaia | 44,7 | 4,7 | 57,4 | 6,4 | 82,02 | 10,8 | 47,11 | 24,7 |
| Bilbao | 47,6 | 3,9 | 60,5 | 6,6 | 89,49 | 13,0 | 54,18 | 26,9 |
| | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 45,7 | 2,8 | 55,0 | 2,3 | 79,95 | 1,0 | 43,94 | 5,4 |
| Donostia / San Sebastian | 49,7 | 1,2 | 57,0 | -0,2 | 90,88 | 0,2 | 51,79 | -0,1 |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2022ko Abenduaren 20a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2022ko azaroko okupazio-maila, Euskal AEn, oro har, plazen arabera neurtuz gero, % 45,2koa izan da, eta % 56,8koa, gelen arabera neurtuz gero. 2021eko azaroarekin alderatuta, ehuneko 3,4 eta 3,8 puntu areagotu dira, hurrenez hurren.
Errentagarritasuna, ADR edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtua, Euskal AE osoan, 80,18 eurokoa izan da 2022ko azaroan; alegia, % 5,4 areagotu da, aurreko urteko azaroaren aldean. Gipuzkoaren kasuan, 79,95 eurokoa izan da ADRa; Bizkaian, 82,02 eurokoa, eta, Araban, 74,90 eurokoa. Hiriburuka, aldeak handiagoak dira; izan ere, ADRa 90,88 euro izan da Donostian, 89,49 euro Bilbon eta 64,43 euro Vitoria-Gasteizen.
RevPar edo hileko gela eskuragarriko diru-sarrerak, Euskal AE mailan, 45,53 euro izan dira 2022ko azaroan, aurreko urteko hil berean baino % 12,9 handiago.
Informazio-oharra
Hotelen ETHIren estaldura % 90,4koa izan da azaroan. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.
Euskal AEko turismoko datuen esploratzailea. Hotel-establezimenduak
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62