2022/12/05eko prentsa-oharra

INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2022KO URRIA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera % 4,9 hazi zen 2022ko urrian

2022ko lehen hamar hilabeteetan % 6,1eko hazkunde metatua izan da

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegiko baldintza homogeneotan, Euskal AEko industria-produkzioa, 2022ko urrian, 2021eko hil berean izandakoa baino % 4,9 handiagoa izan da.

Urria eta aurreko hilabetea, 2022ko iraila, alderatuta, Euskal AEko industria-jarduera % 2,5 hazi da, urtaro-ondorioak behin zuzenduta.

2022ko urriko indizearen bilakaerak, 2021eko urriaren aldean, portaera positiboa izan du industria-sektore handi guztietan: Ekipo-ondasunak, non motordun ibilgailuen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialen egitea eta aireontziak edo itsasontziak egitea sartzen diren, % 5,7 igo dira.

Hazkunde bera izan dute Kontsumo-ondasunek sektorearen guztirakoan (% 5,7), ezen Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren produkzioa % 6,3 igo da, eta Kontsumo-ondasun iraunkorren produkzioa, era berean, % 3,8. Kontsumo-ondasun iraunkorren artean daude, besteak beste, altzarien eta etxeko tresnen fabrikazioa. Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren epigrafean honako hauek daude: elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa, eta jantziak egitea.

Energiaren sektorean, non energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura eta petrolioaren fintzea dauden, % 4,7 hazi da produkzio-indizea; Bitarteko ondasunak, berriz, % 4 igo dira urte arteko terminoetan. Sektore horretan honako jarduera hauek sartzen dira, besteak beste: metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa.

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Urria 2022

Excel csv
 Egutegi eraginak zuzendutako datuakDatu desestazionalizatuak
 m / m-12Am / A(m-12)m / m-1
INDIZE OROKORRA   
Euskal AE4,96,12,5
Araba/Álava7,56,30,2
Bizkaia3,87,51,5
Gipuzkoa4,44,85,0
ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK   
Kontsumo-ondasunak5,74,82,2
Kontsumoondasun iraunkorrak3,8-1,39,9
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak6,36,40,4
Ekipo-ondasunak5,79,91,5
Bitarteko ondasunak4,02,02,8
Energia4,714,11,4

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

Data 2022ko Abenduaren 5a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Maila bereiziagoan, Euskal AEko industrian pisu handiena duten zortzi sektoreetako batek ere ez du beherakadarik izan bere ekoizpenean; hauek izan dira urte arteko hazkunderik handiena izan dutenak 2022ko urrian: Makineria eta ekipoa (% 10,5), Garraio-materiala (% 10,3) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 6,7). Material eta ekipo elektrikoa (% 2,1) eta Zura, papera eta arte grafikoak (% 1,8) sektoreek izan dituzte hazkunderik apalenak.

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Urria 2022

Excel csv
 m / m-12
Elikadura ind., edariak, tabakoa3,1
Zurgintza, papera eta arte grafikoak1,8
Kautxua eta plastikoak4,2
Metalurgia eta produktu metalikoak3,5
Materiala eta tresna elektrikoak2,1
Makineria eta tresneria10,5
Garraio-materiala10,3
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna6,7

(p)Behinbehineko datuak

Egutegi eraginak zuzendutako datuak

(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak

Data 2022ko Abenduaren 5a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Industria-produkzioaren indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da 2022ko urrian hiru lurraldeetan: Araban % 7,5 hazi da industria-jarduera, Gipuzkoan % 4,4 eta Bizkaian % 3,8.

2022KO LEHENBIZIKO HAMAR HILETAKO BALANTZEA

2022ko urtarriletik urrira bitartean, industria-sektore osoan metatutako hazkundea % 6,1ekoa izan da. Bilakaera positibo hori hala Energiaren nola Ekipo-ondasunen portaera onaren ondorio da; izan ere, aurten % 14,1eko eta % 9,9ko hazkunde metatuak izan dira, hurrenez hurren.

Lurraldeka, hiru lurraldeetan nabaritzen dira tasa metatu positiboak: % 7,5ekoa Bizkaian, % 6,3koa Araban eta % 4,8koa Gipuzkoan.

INFORMAZIO OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 90,95eko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera % 4,9 hazi zen 2022ko urrian

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2022/12/05
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020425_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali