HomeGaiakLandetxeakPrentsa Oharrak Euskal AEko landetxeetako...

2022/12/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2022ko azaroa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko landetxeetako sarrera eta ostatu-gauen kopuruek % 10,9 eta % 4,6 egin dute gora 2022ko azaroan, hurrenez hurren

Apartamentu turistikoetan, sarrerek % 37,8 egin dute gora, eta ostatu-gauek, % 15,7

Euskal AEko landetxeetako sarrera eta ostatu-gau kopuruek gora egin dute, 2022ko azaroan, eta 8.500 eta 18.520 izan dira guztira, hurrenez hurren; alegia, urte arteko igoera sarreretan %10,9koa izan da eta, ostatu-gauetan, % 4,6koa, Eustatek emandako datuen arabera.

Jatorria kontuan hartuta, Estatuko jatorria izan duten sarreren kopuruak gora egin du % 8,6 eta ostatu-gauenak behera, % 0,7. Atzerriko jatorrikoek, berriz, % 32,0 egin dute gora sarreren kasuan, eta % 58,6 behera, ostatu-gauenean.

Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Azaroa 2022

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera gelaka
 2022/11m/m-12 (%)2022/11m/m-12 (%)2022/112021/112022/11p.p. *2022/11p.p. *
EUSKAL AE8.50010,918.5204,62,182,3114,50,818,21,8
Estatukoak7.5268,616.039-0,72,132,33----
Atzerritarrak97432,02.48158,62,552,12----
           
Araba/Álava1.83418,93.3456,71,822,0310,70,912,70,7
Estatukoak1.71519,43.1909,41,862,03----
Atzerritarrak11912,3155-29,51,302,08----
           
Bizkaia2.68827,65.68918,32,122,2815,82,719,63,7
Estatukoak2.47133,95.04217,02,042,33----
Atzerritarrak217-16,564729,92,981,92----
           
Gipuzkoa3.978-1,09.486-2,92,382,4315,7-0,420,11,2
Estatukoak3.340-8,47.807-12,52,342,45----
Atzerritarrak63871,51.67998,52,632,27----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2022ko Abenduaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

2022ko azaroan Euskal AEko landetxeetan izan diren sarreren % 88,5 Estatuko jatorrikoak izan dira. Atzerriko jatorriko 974 kopuru osoaren % 11,5 dira. Ostatu-gauetan, banaketa antzekoa izan da; izan ere, % 86,6 nazionalak izan dira eta gainerako % 13,4a, atzerriko jatorrikoa.

2022ko azaroan, urte arteko aldakuntzak sarrera kopuruan ez dira homogeneoak izan lurralde historikoaren arabera. Gipuzkoan, sarrera kopuruak % 1,0 egin du behera eta, Araban eta, Bizkaian, berriz, % 18,9 eta % 27,6 gora, hurrenez hurren. Ostatu-gauen kasuan, beherakada % 2,9koa izan da Gipuzkoan, eta balio positiboak izan dituzte bai Araban (% 6,7) bai Bizkaian (% 18,3ko igoera).

Establezimendu mota horretako batez besteko egonaldia 2,18 egunekoa izan da 2022ko azaroan, 2021eko hil berean baino pixka bat baxuagoa, orduan 2,31 egunekoa izan baitzen.

Plazen eta gelen okupazio-mailek urte arteko igoera txikia izan dute: ehuneko 0,8 eta 1,8 puntu, hurrenez hurren; plazen arabera neurtuta, % 14,5, eta, gelen arabera neurtuta, % 18,2.

Euskal AEko apartamentu turistikoetan, sarrerak % 37,8 areagotu dira eta ostatu-gauak, % 15,7, 2022ko azaroan

Apartamentu turistikoei dagokienez, 2022ko azaroan, sarrerek eta ostatu-gauek honako balio hauek izan dituzte: 8.952 eta 37.857, hurrenez hurren. Aurreko urteko azaroarekin alderatuta, sarreren urte arteko hazkuntza % 37,8koa izan da, eta ostatu-gauena, % 15,7koa.

Igoera horiek Estatuko jatorria duten pertsonen kopuruan (% 36,7 sarreretan eta % 15,0 ostatu-gauetan) eta atzerriko jatorria dutenen kopuruan (% 41,5 eta % 17,3, hurrenez hurren) izan dira.

Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Azaroa 2022

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera apartamenduka
 2022/11m/m-12 (%)2022/11m/m-12 (%)2022/112021/112022/11p.p. *2022/11p.p. *
EUSKAL AE8.95237,837.85715,74,235,0428,2-1,054,9-3,8
Estatukoak6.81836,726.20015,03,844,57----
Atzerritarrak2.13441,511.65717,35,466,59----
           
Araba/Álava98834,06.426-12,36,509,9320,0-5,154,2-15,0
Estatukoak90538,55.051-3,75,588,02----
Atzerritarrak83-1,41.375-33,916,6124,79----
           
Bizkaia5.76539,013.60138,42,362,3724,50,733,6-6,6
Estatukoak4.30940,69.00934,22,092,19----
Atzerritarrak1.45634,64.59247,23,152,88----
           
Gipuzkoa2.19936,517.83014,68,119,6638,20,874,69,0
Estatukoak1.60426,412.14012,27,578,53----
Atzerritarrak59574,15.69020,09,5613,87----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2022ko Abenduaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Lurralde historikoei dagokienez, sarreren eta ostatu-gauen hazkuntzaren buru Bizkaia izan da, % 39,0ko eta % 38,4ko hazkuntzak izan baititu, hurrenez hurren. Gipuzkoan, sarreren igoera % 36,5ekoa izan da eta ostatu-gauena, % 14,6koa. Araban, azkenik, sarreretan % 34,0ko igoera izan da, eta ostatu-gauetan, % 12,3ko jaitsiera.

Establezimendu mota horretako batez besteko egonaldia 4,23 egunekoa izan da 2022ko azaroan, 2021eko azaroan baino baxuagoa, orduan 5,04 egunekoa izan baitzen.

Plazen araberako okupazio-maila, Euskal AEn, % 28,2koa izan da, eta, apartamentuen arabera neurtuta, % 54,9koa.

Informazio-oharrak

Landetxeen ETHaren erantzun-tasa % 93,2koa izan da, eta apartamentu turistikoena, % 80,6koa, 2022ko azaroan.

Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko landetxeetako sarrera eta ostatu-gauen kopuruek % 10,9 eta % 4,6 egin dute gora 2022ko azaroan, hurrenez hurren

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2022/12/21
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020493_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali