2022/12/07ko prentsa-oharra
UDAL BPG. 2020
Zamudiok, Olaberriak eta Ajangizek jarraitzen dute izaten, 2020an, Euskal AEn per capita BPG handiena duten udalerriak
Euskal AEko hiru hiriburuak dira BPG bolumen handiena sortzen duten udalerriak, eta, haietan, zerbitzuetako jarduerak nagusitzen dira
Zamudioko udalerriak, Bizkaiko lurralde historikoan, Euskal AEn per capita1 barne-produktu gordinik handiena duen udalerria izaten jarraitzen du 2020an, eta, ondoren, Olaberriak, Gipuzkoan, eta Ajangizek, Bizkaian ere bai, Eustatek emandako datuen arabera. 2000. urtean ez bezala, 2020an Ajangiz eta Loiu per capita BPG handiena duten lehen bost udalerrien artean daude, eta Izurtza eta Legutio udalerriak, berriz, ez.
Emaitza horiek COVID-19ak 2020an eragindako pandemiaren ondoriozko testuinguru sozial eta ekonomikoaren barruan aztertu behar dira; izan ere, Euskal AEko ia udalerri guztien BPGren bilakaera negatiboan du eragina.
Euskal AEko udalerriak, biztanleko BPG handiena dutenak (eurotan) eta 4 sektoretan banatuta (%). 2020
| | | Biztanleko BPGa | SEKTOREEN BANAKETA (%) |
| | | | NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA | INDUSTRIA ETA ENERGIA | ERAIKUNTZA | ZERBITZUAK |
| | | | | | | |
| | Euskal AE | 32.702 | 0,8 | 22,8 | 5,6 | 70,8 |
| | | | | | | |
| | Lurralde historikoak | | | | | |
| | Araba/Álava | 34.491 | 1,4 | 30,3 | 4,6 | 63,7 |
| | Bizkaia | 31.728 | 0,8 | 17,3 | 5,6 | 76,2 |
| | Gipuzkoa | 33.433 | 0,6 | 27,6 | 5,9 | 65,9 |
| | | | | | | |
| | Udalerriak | | | | | |
| 1 | Zamudio | 468.462 | 0,1 | 45,5 | 4,1 | 50,4 |
| 2 | Olaberria | 256.140 | 0,2 | 79,0 | 0,9 | 19,8 |
| 3 | Ajangiz | 210.086 | 1,0 | 82,2 | 0,4 | 16,5 |
| 4 | Aduna | 178.802 | 0,4 | 44,4 | 1,7 | 53,5 |
| 5 | Loiu | 169.649 | 0,2 | 26,4 | 6,0 | 67,4 |
| 6 | Arama | 169.468 | 0,4 | 86,6 | 3,5 | 9,5 |
| 7 | Zierbena | 161.971 | 0,8 | 65,6 | 0,9 | 32,7 |
| 8 | Mallabia | 144.776 | 0,8 | 75,9 | 1,0 | 22,3 |
| 9 | Berantevilla | 135.331 | 4,4 | 76,8 | 4,0 | 14,8 |
| 10 | Etxebarria | 131.391 | 1,1 | 88,8 | 1,3 | 8,8 |
| | | | | | | |
Data 2022ko Abenduaren 7a
Iturria: Eustat. Udal BPG
Zamudio (Bizkaia) egitura ekonomiko sendoko udalerria da; egitura ekonomiko hori industria- eta zerbitzu-enpresetan oinarritzen da. Olaberria, Gipuzkoan, eta Ajangiz, Bizkaian, bigarren eta hirugarren postuetan daude, hurrenez hurren. Berantevilla, Araban, bederatzigarrren postuan dago per capita BPG handiena duten udalerrien artean. Udalerri horiek industria-izaera nabarmena dute, eta industria-sektorearen pisua % 75,0etik gorakoa da guztietan.
Gasteizek Arabako BPGren % 73,4 sortzen du
Gasteizek, Arabako lurralde historikoko hiriburuak, lurraldeko BPGren % 73,4 kontzentratzen du. Era berean, Araban biztanle-kontzentrazio handiena duen udalerria izanik, BPG hori sortzen duten zerbitzuen bolumen handia ere biltzen du; Higiezinen jarduerak eta Administrazio publikoen jarduerak dira nabarmenenak.
BPG handiena duten Arabako eskualdeak eta udalerriak (milaka euro), 4 sektoretan banatuta (%). 2020
| | | BPG | SEKTOREEN BANAKETA (%) |
| | | | NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA | INDUSTRIA ETA ENERGIA | ERAIKUNTZA | ZERBITZUAK |
| | | | | | | |
| | Araba/Álava | 11.388.760 | 1,4 | 30,3 | 4,6 | 63,7 |
| | | | | | | |
| | Eskualdeak | | | | | |
| 1 | Arabako Lautada / Llanada Alavesa | 8.903.403 | 0,4 | 25,4 | 4,7 | 69,4 |
| 2 | Arabako Kantaurialdea / Cantábrica Alavesa | 1.062.747 | 0,9 | 38,7 | 5,4 | 54,9 |
| 3 | Arabako Errioxa / Rioja Alavesa | 633.504 | 11,2 | 56,8 | 2,3 | 29,7 |
| | | | | | | |
| | Udalerriak | | | | | |
| 1 | Vitoria-Gasteiz | 8.360.695 | 0,2 | 25,1 | 4,8 | 70,0 |
| 2 | Laudio/Llodio | 623.270 | 0,2 | 33,4 | 5,3 | 61,0 |
| 3 | Amurrio | 323.527 | 1,0 | 48,9 | 5,4 | 44,7 |
| 4 | Legutio | 225.942 | 0,5 | 75,1 | 1,5 | 22,9 |
| 5 | Oyón-Oion | 210.072 | 6,7 | 65,3 | 2,8 | 25,2 |
| 6 | Iruña Oka/Iruña de Oca | 162.988 | 0,7 | 30,0 | 4,2 | 65,0 |
Data 2022ko Abenduaren 7a
Iturria: Eustat. Udal BPG
Oro har, BPG gehien sortzen duten Arabako lurraldeko 6 udalerriek lurraldeko guztizkoaren % 87,0 kontzentratzen dute. Laudio da Araban BPG gehien duen bigarren udalerria, Beiraren industria edo industria horrekin lotutako Handizkako merkataritza jarduerei esker, besteak beste. Hirugarren eta laugarren postuan Amurrio eta Legutio daude; haien enpresa-egitura industrian oinarritzen da.
Bosgarren postuan Oion dago; udalerri horrek industria-izaera nabarmena du, hala nola Edariak edo Ingeniaritza mekanikoa jarduerengatik. Seigarren postuan, Iruña Oka dago; udalerri horren egitura ekonomikoa, nagusiki, Administrazio publikoen jarduerak edo Salgaietarako lurreko beste garraio batzuk zerbitzuetan oinarritzen da.
Iturria: Eustat. Udal BPG
Bilbo Handiko sei udalerrik Bizkaiko BPGren % 54,2 kontzentratzen dute
2020an BPG gehien sortu duten Bizkaiko udalerrien artean, Bilbo Handia eskualdeko udalerrien kontzentrazio handia dago. Bertan, lurraldean BPG gehien duten 6 udalerri daude; haietan, Bizkaiko guztizkoaren % 54,2 kontzentratzen da. Zerrenda horren buru Bilboko udalerria dago; 2020an, Bizkaiko BPGren % 31,9 sortu du.
BPG handiena duten Bizkaiko eskualdeak eta udalerriak (milaka euro), 4 sektoretan banatuta (%). 2020
| | | BPG | SEKTOREEN BANAKETA (%) |
| | | | NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA | INDUSTRIA ETA ENERGIA | ERAIKUNTZA | ZERBITZUAK |
| | | | | | | |
| | Bizkaia | 36.379.021 | 0,8 | 17,3 | 5,6 | 76,2 |
| | | | | | | |
| | Eskualdeak | | | | | |
| 1 | Bilbo Handia / Gran Bilbao | 27.941.894 | 0,1 | 13,0 | 5,7 | 81,1 |
| 2 | Durangaldea / Duranguesado | 3.870.707 | 0,4 | 37,7 | 4,3 | 57,6 |
| 3 | Plentzia-Mungia | 1.470.145 | 1,2 | 24,9 | 10,2 | 63,7 |
| | | | | | | |
| | Udalerriak | | | | | |
| 1 | Bilbao | 11.616.737 | 0,0 | 3,6 | 4,7 | 91,7 |
| 2 | Barakaldo | 2.306.026 | 0,0 | 6,8 | 8,7 | 84,5 |
| 3 | Leioa | 1.576.721 | 0,0 | 16,5 | 4,1 | 79,4 |
| 4 | Zamudio | 1.530.933 | 0,1 | 45,5 | 4,1 | 50,4 |
| 5 | Getxo | 1.512.961 | 0,0 | 2,8 | 5,3 | 91,8 |
| 6 | Basauri | 1.157.312 | 0,1 | 23,7 | 6,0 | 70,3 |
Data 2022ko Abenduaren 7a
Iturria: Eustat. Udal BPG
Bilbo, Barakaldo, Leioa, Getxo eta Basauri Bilbo Handiko udalerriak dira rankingeko buru, eta haiek guztiek honako bereizgarri hauek dituzte: 30.000 biztanle baino gehiago dituzte eta zerbitzuen sektoreak presentzia handia du. Nabarmentzekoak dira Higiezinen jarduerak eta Administrazio publikoen jarduerak, bai osasun-arlokoak bai hezkuntzakoak, eta Merkataritza, besteak beste.
Zamudio BPG bolumen handiena duten gainerako udalerrietatik bereizten da, biztanle gutxiko udalerria delako (3.400 biztanle baino gutxiago), eta haren ekoizpen-egitura industria-sektorean (% 45,5) eta zerbitzuen sektorean (% 50,4) oinarritzen delako. Garrantzia berezia dute udalerrian Garraio-materialaren ekoizpenari lotutako enpresek, bai eta industriari lotutako Zerbitzu profesionalak eta teknikoak eskaintzen dituzten enpresek ere.
Iturria: Eustat. Udal BPG
Gipuzkoan biztanle gehien duten udalerrien BPG zerbitzuen sektorean oinarritzen da
Gipuzkoako lurralde historikoan sortutako BPGren % 50,4 6 udalerrik sortzen dute, eta % 29,6, lurraldeko hiriburuak baino ez, Donostiak.
BPG handiena duten udalerrien egitura sektoriala kontuan hartuta, oro har, zerbitzuen sektorearen pisu handiena nagusitzen da, batik bat biztanle kopuru handiko (50.000 biztanle baino gehiago) udalerrietan, besteak beste, Donostian eta Irunen. Esanguratsuak dira Higiezinen jarduerak bi udalerrietan, bai eta Administrazio publikoak Donostian edo Salgaietarako lurreko beste garraio batzuk eta Garraioari lotutako jarduerak, Irunen kasuan.
BPG handiena duten Gipuzkoako eskualdeak eta udalerriak (milaka euro), 4 sektoretan banatuta (%). 2020
| | | BPG | SEKTOREEN BANAKETA (%) |
| | | | NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA | INDUSTRIA ETA ENERGIA | ERAIKUNTZA | ZERBITZUAK |
| | | | | | | |
| | Gipuzkoa | 24.060.835 | 0,6 | 27,6 | 5,9 | 65,9 |
| | | | | | | |
| | Eskualdeak | | | | | |
| 1 | Donostialdea | 11.571.934 | 0,2 | 15,4 | 5,8 | 78,5 |
| 2 | Debagoiena / Alto Deba | 2.434.129 | 0,5 | 45,9 | 4,7 | 48,8 |
| 3 | Goierri | 2.399.274 | 0,6 | 54,6 | 5,1 | 39,7 |
| | | | | | | |
| | Udalerriak | | | | | |
| 1 | Donostia / San Sebastian | 7.118.473 | 0,0 | 5,1 | 5,5 | 89,4 |
| 2 | Irun | 1.694.578 | 0,1 | 17,3 | 7,5 | 75,0 |
| 3 | Arrasate/Mondragon | 938.966 | 0,2 | 28,4 | 5,8 | 65,7 |
| 4 | Hernani | 810.954 | 0,3 | 50,6 | 3,6 | 45,6 |
| 5 | Beasain | 801.605 | 0,1 | 66,6 | 2,8 | 30,4 |
| 6 | Errenteria | 769.670 | 0,1 | 23,1 | 5,7 | 71,0 |
Data 2022ko Abenduaren 7a
Iturria: Eustat. Udal BPG
Hernani eta Beasain udalerrietan, industria-jardueren presentzia handiagoa da, % 50,6 eta % 66,6koa, hurrenez hurren. Nabarmentzekoak dira Trenbide-materialaren fabrikazioarekin lotutako jarduerak Beasainen edo Erabilera orokorreko makinekin edo Paperaren industriarekin lotutakoak, Hernanin.
Iturria: Eustat. Udal BPG
1 Ohar metodologikoa: Datuak hobeto interpretatzeko, udal BPG eta Udal-errenta bereizi behar dira. BPG ekoizpenarekin eta lurraldean aberastasuna sortzearekin lotuta dago, eta ekoizpen-establezimendu garrantzitsuak dituzten udalerrietan kontzentratzen da. Errenta, berriz, pertsonei eta haien bizilekuari lotuta dago.
Bestalde, BPG per capita terminoetan eskaintzen da, udalerrien tamaina birdimentsionatzeko –haietan sortzen den BPG biztanleriaren artean zatituz–, eta, hala, tamaina oso txikiko udalerrien eta tamaina handiko udalerrien jarduera ekonomikoaren arteko konparaziorako bide ematen da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62